2022

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

2022 URTEKO EUSKARAZKO KOMIKIAK[aldatu]

Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera

PAPEREAN ARGITARATUTAKOAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
02 OTSAILA
Berriro jaio.png
Berriro jaio Mugarik Gabe jatorrizkoa gazteleraz
Jone García
, Aiaraldea Komunikazioa Zerbitzuak, SL
2022 02 OTSAILA
03 MARTXOA
Superpatata nahaspila 1 2022.jpg
Superpatata 2/1 Bare erregearen itzulera
SUPERPATATA: NAHASPILA KOSMIKOA BILDUMA
(SUPERPATATA SAILA)
Bang Ediciones / Mamut Comics Artur Laperla Artur Laperla Jatorrizkoa Katalanez eta Gazteleraz 2022 Superpatata ENREDO CÓSMICO 1 El retorno del rey babosa(Bang Ediciones)
03 MARTXOA
Bat gehiago gara.jpg
Bat gehiago gara Txalaparta Gazteleraz Jatorrizkoa Iraitz Urkulo Rodríguez 2020 Beascoa Ediciones
03 MARTXOA
Zer gertatzen da klimarekin.jpg
Zer gertatzen da klimarekin? Erein Ole Mathismoen Jatorrizkoa Norvegieraz / Rosetta T.Z 2019 'Hva er greia med klima?' Vigmostad & Bjørke, Norvegia
03 MARTXOA
Egipton barrena.jpg
Egipton barrena: Piankhy, bidaia bat jakinduriara Erein Jatorrizkoa Gazteleraz / Rosetta T.Z 2022 martxoa aldiberean gazteleraz, 'Descubriendo Egipto: Piankhy, un viaje hacia la sabiduría' (Erein)
04 APIRILA
Amaiur libera estate.jpg
Amaiur. Libera State Gaztelu Elkartea/ Herrima / Gure Berriak / Erroa Asisko Asisko Euskaraz jatorrizkoa 2022 04 Apirila
04 APIRILA
Amaiur 1522.jpg
Amaiur 1522 Gaztelu Elkartea/ Herrima / Gure Berriak / Erroa Asisko Asisko Euskaraz jatorrizkoa 2022 04 Apirila
04 APIRILA
Ekoline 2022.jpg
Ekoline Harriet Ediciones Stephen Desberg Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2021 06 Ekaina 'Ecoline', Frantsesez, Bamboo Édition (Grand Angle)
04 APIRILA
Aztarna faltsuak 2022.jpg
Aztarna faltsuak Harriet Ediciones Bruno Duhamel Bruno Duhamel Jatorrizkoa frantsesez Miel Angel Elustondo Etxeberria 2021 06 Ekaina 'Fausses pistes', Frantsesez (Grand Angle)
04 APIRILA
Harald eta ignir 2022.jpg
Harald eta Ignir-en altxorra 2 Harriet Ediciones Matthieu Brivet Antoine Brivet Jatorrizkoa frantsesez Miel Angel Elustondo Etxeberria 2020 01 frantsesez (Bamboo Editions)
04 APIRILA
2022 bihurrikeriak sabikan.jpg
Bihurrikeriak Sabikan Saure Gerardo Fabián Cosenza Gerardo Fabián Cosenza Jatorrizkoa gazteleraz Aritz Gorrotxategi 2022 04 apirila (aldiberean gazteleraz eta euskaraz)
04 APIRILA
Subnormal komikia.jpg
Subnormala Eskola-jazarpenari buruzko istorio bat Panini Evolution Comics Fernando Llor / Iñaki Zubizarreta Miguel Porto Jatorrizkoa gazteleraz 2019 'Subnormal'(Panini Evolution)
05 MAIATZA
Lapequenagenia EUS.jpg
Iratxo txikia eta shatranj partida Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Álvaro Ortiz Álvaro Ortiz Jatorrizkoa gazteleraz 2022 'La pequeña genia y la partida de shatranj'(Astiberri)
05 MAIATZA
2022 natasha komikia.jpg
Natasha Farmazia Beltza Koldo Almandoz Aritz Trueba Euskaraz jatorrizkoa 2022 Maiatza (euskaraz jatorrizkoa, aldiberean gaztelerazko bertsioa Nuevo Nueve argitaletxearen eskutik)
05 MAIATZA
2022 mary anning.jpg
Mary Anning: herensuge-ehiztaria IkasElkar Jordi Bayarri Jordi Bayarri Jatorrizkoa gazteleraz
Maialen Berasategi Catalan
2021 'Mary Anning:cazadora de dragones' (Egilea editore)
06 EKAINA
Amaiur gaztelu baltza.jpg
Amaiur: gaztelu baltza Nabarralde / Sabino Arana Fundazioa Angel Rekalde Bi edizio, euskaraz eta gazteleraz ? 2021, gazteleraz aldiberean
07 UZTAILA
Dinosauroak 1 harriet.png
Dinosauroak 1 Harriet Ediciones Arnaud Plumeri Bloz Jatorrizkoa frantsesez Miel Angel Elustondo Etxeberria 2010 'Les dinosaures en bande dessinée', Frantsesez, Bamboo Édition
. 07 UZTAILA
Biga 4.jpg
Biga 4. Biga endreda-makila
BIGA SAILA
Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Romain Pujol Vincent Caut Jatorrizkoa frantsesez Bego Montorio Uribarren 2017 Avni 4(Milan editeur)
2022 07 UZTAILA
X venture 1 gorputza krisian.jpg
Gorputza Krisian 01X-VENTURE BILDUMA
Gorputza Krisian Seriea
Ooso comics Hot-Blooded Souls Hot-Blooded Souls Jatorrizkoa Malaysieraz, euskarara itzulpena ingelesa eta japoniarretik Héctor Angulo/Daruma S.L 2020 Iraila Malaysiako 'Gempak Starz' argitaletxea / 2021 Japonieraz 'Kadokawa Shoten' Argitaletxea
09 IRAILA
Holakoak dira gure- ilekoak.jpg
Holakoak dira gure hilekoak Txalaparta Gazteleraz Jatorrizkoa Itziar Diez de Ultzurrun Sagalà 2019 'Así son nuestras reglas' (Pol·len edicions)
09 IRAILA
Orreagako kronikak 2.jpg
Orreagako kronikak 2: Munjoie / Orreagako kronikak Saila Erein Juan Luis Landa Juan Luis Landa frantsesez eta 6 hilabete beranduago euskaraz 2022 04 apirila frantseses, Glenat 'Chroniques de Roncevaux - Tome 2 'Munjoie!'
09 IRAILA
Non gogoa.jpg
Non gogoa... Denon Artean Cenlit Javier Mina Pedro Osés Euskaraz 80. hamarkadan HABEKO MIK aldizkarietan Josu Jimenez Maia, 2022 urteko bertsioan 80. hamarkadan HABEKO MIK aldizkarietan argitaratutako komikien bilduma 2022ko iralean argitaratua.
09 IRAILA
Harriet leoi.jpg
Lehoi-ogroa 1 Lehoi barbaroa
Lehoi-ogroa Saila
Harriet Ediciones Bruno Bessadi Bruno Bessadi Jatorrizkoa frantsesez Miel Angel Elustondo Etxeberria 2022 urtarrila, 'Le lion barbare'(Drakoo, Bamboo Édition taldearen baitan)
09 IRAILA
Haur besoetakoa 3.jpg
Itsasoan urak handi Haur Besoetakoa Saila 3 Ikastolen Elkartea/Xabiroi Unai Iturriaga Alex Sanvi Euskaraz jatorrizkoa Hasiera 2019ko otsaileko Xabiroi aldizkariaren 51. zenbakian, azken atala 2021 urrian, aldizkariaren 61 zenbakian
2022 IRAILA
Makina maixu.jpg
Makina Maixu 1. Rol Fu-aren bidea Egilea editore/Imanol Etxeberria/Noemi Gallego Imanol Etxeberria/ Imanol Etxeberria Euskaraz jatorrizkoa 2021eko udaberritik 2022ko udara bitartean interneten argitaratutako zintak
09 IRAILA
Iruleak-txalaparta-eus.jpg
Iruleak Txalaparta Euskaraz eta gazteleraz aldi berean Euskarazko bertsioa gidoilariaren eskutik 2022, euskaraz Txalapartak, gazteleraz Cósmica Editorial argitaletxearen eskutik 'La apuesta de Cloto'
10 URRIA
Black Is Beltza II komikia azala.jpg
Black is Beltza II: Ainhoa Talka-Elkar Fermin Muguruza / Harkaitz Cano / Edizio Eleanitzak Euskarazko bertsioa gidoilariaren eskutik 2022 Urria (katalanezko edizioa Pol·len, galegozkoa Demok, eta gaztelaniazkoa Reservoir Books-ek)
2022 10 URRIA
IrriEgin.jpg
Irri egin Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Jatorrizkoa ingelesez Miel Angel Elustondo Etxeberria 2010 Smile (Scholastic/Graphix)
10 URRIA
Azala.jpg
Utzi Azalari Dobera
Ainara Azpiazu Axpi
Maialen Lujanbioren
bertso batzuk abiapuntutzat hartuta
Ainara Azpiazu Axpi
Euskaraz jatorrizkoa 2022 URRIA
10 URRIA
Zuhaitzen balioa.png
Zuhaitzen balioa Saure Daniel Rodríguez Redondo Jatorrizkoa gazteleraz Aritz Gorrotxategi 2021 11 azaroa, gazteleraz 'El valor de los árboles' Sauré argitaletxea
10 URRIA
2022 ura leporaino.jpg
Ura leporaino Denon Artean Cenlit Euskaraz jatorrizkoa 2022 10 URRIA
11 AZAROA
Lurbinttoko ohoinak.jpg
Lurbinttoko ohoinak Elkar/EKE-Elkar literatura beka Adur Larrea Adur Larrea Euskaraz jatorrizkoa 2022
11 AZAROA
Inoiz-ez-e-eguna.jpg.png
Inoiz ez: E Eguna / Inoiz ez Saila 2 Harriet Ediciones Bruno Duhamel Bruno Duhamel Jatorrizkoa frantsesez Miel Angel Elustondo Etxeberria 2022 09 iraila, 'Jamais: Le Jour J', Frantsesez (Grand Angle)
11 AZAROA
CubeArts 1.jpg
Cube Arts 1 / Cube Arts Saila Harriet Ediciones
KABE Argitalpen-zigilua
Jatorrizkoa japonieraz Iker Alvarez 2018-2019
キューブアーツ
Japoniarrez
Shinchosha argitaletxeko Comic Bunch aldizkarian
2022 Azaroa
Ni ez naiz mikel laboa.jpg
Ni ez naiz Mikel Laboa Elkar / Euskal Herriko Unibertsitatea Argitalpen Zerbitzua / Mikel Laboa Katedra Unai Iturriaga / Harkaitz Cano Joseba Larratxe Josevisky Euskaraz jatorrizkoa 2022 azaroa
11 AZAROA
No sleep till shengal.jpg
No sleep till Shengal Farmazia Beltza Zerocalcare Zerocalcare Jatorrizkoa italiarrez Koldo Izagirre 2022ko urrian italiarrez 'No sleep till Shengal' BAO Publishing
11 AZAROA
Ahizpak 1.jpg
Ezinbestean, ahizpak...
Ahizpak Saila 1
Hachette Cómic Christophe Cazenove / William William Frantsesez jatorrizkoa Miren Garate / Bakun itzulpen zerbitzuak 2008 Les Sisters 1. Un air de famille Bamboo Édition
11 AZAROA
Ahizpak 2.jpg
Ahizpak gure estiloan
Ahizpak Saila 2
Hachette Cómic Christophe Cazenove / William William Frantsesez jatorrizkoa Miren Garate / Bakun itzulpen zerbitzuak 2008 Les Sisters 2 'À la mode de chez nous' Bamboo Édition
11 AZAROA
Bos.jpg
100 urte musika egiten Bilbao Orkestra Sinfonikoa Kike Infame Luis Javier Pérezen testuetan oinarrituta Kike Infame Jatorrizkoa gazteleraz Hori Hori 2022 azaroa '100 años de música'
11 AZAROA
2022 bakarrik eta libre.jpg
Andres Espinosa. Bakarrik eta libre Mendi Film Festival / SUA edizioak Ramon Olasagasti Cesar Llaguno
KOLOREA
Felipe H. Navarro
2 edizio, euskaraz/gazteleraz Euskarazko bertsioa gidoilariaren eskutik 2022 11 Azaroa
11 AZAROA
Gasteiz-1200-azala.jpg
Gasteiz 1200: defentsa amaigabea Martin Ttipia elkartea/Nabarralde Fernando Sánchez Aranaz Aritz Ibarra Agirrezabal Bi edizio, euskaraz eta gazteleraz ? 2022 azaroa, euskaraz eta gazteleraz
11 AZAROA
Txalaparta hodeien gaineko aldean.jpg
Hodeien gaineko aldean Txalaparta Bertol Arrieta Euskaraz jatorrizkoa 2022 Azaroa, gazteleraz aldiberean 'En la parte más alta de las nubes', Bang Ediciones
11 AZAROA
Ttarttalo desberdinen kluba.jpg
Desberdinen Kluba Ttarttalo / Koloreztatzea Christophe Bouchard, Frantsesez jatorrizkoa 2021 'Le club des inadapté.e.s', Rue de Sèvres Editeur
11 AZAROA
Ttarttalo ongi etorri.jpg
Ongi etorri Kokoloara Ttarttalo / Ivan Rabbiosi / Frantsesez jatorrizkoa 2022 'Bienvenue a Kokoloa', Actes Sud Editeur
11 AZAROA
Guruyi-komikia.jpg
Guruyi Yogaren inguruan abentura bat Denon Artean Cenlit Jon Lorente Jatorrizkoa gazteleraz Josu Jimenez Maia 2022 Bang!/Mamut argitaletxearen eskutik gaztelaniaz, katalanez eta fransesez
12 ABENDUA
Memet.jpg
Memet A fin de cuentos Jatorrizkoa frantsesez
Uxoa Iñurrieta
2019 'Memet', L’employé du Moi argitaletxea
12 ABENDUA
Maus euskera.jpg
Maus Astiberri Art Spiegelman Art Spiegelman Jatorrizkoa ingelesez Julen Gabiria 1980–1991 urteen artean atalka Raw aldizkarian, 1991 urtean liburuan Pantheon Books
12 ABENDUA
Barruan ataramine.png
Barruan Ataramiñe "Gartxot" "Gartxot" Euskaraz jatorrizkoa 2022 12 ABENDUA
12 ABENDUA
Frantziako dama.jpg
Frantziako dama Gallo de Oro Alvaro Rabelli José Carlos Torre Gazteleraz eta euskaraz Euskarazko bertsioa gidoilariaren eskutik| 2022, Abendua
12 ABENDUA
Aurpegrafiak.jpg
Aurpegrafiak Zortziko Iñaki Martiarena "Mattin" Iñaki Martiarena "Mattin" Euskaraz jatorrizkoa 2022 Abendua
12 ABENDUA
Legazpi eta Urdaneta.jpeg
Legazpi eta Urdaneta. Itzulbide bila Gipuzkoako Foru Aldundia Álber Vazquez Iñaki Holgado/Pc. Delafuente/kolorea: A.Espinosa Jatorrizkoa gazteleraz Gipuzkoako Foru Aldundiko Itzulpengintza atala 2022ko abenduan, gazteleraz eta euskaraz aldiberean
12 ABENDUA
X venture 2 gorputza krisian.jpg
Gorputza Krisian 02
X-VENTURE BILDUMA
Gorputza Krisian Seriea
Ooso comics Hot-Blooded Souls Hot-Blooded Souls Jatorrizkoa Malaysieraz, euskarara itzulpena ingelesa eta japoniarretik Héctor Angulo/Daruma S.L 2020 Abendua Malaysiako 'Gempak Starz' argitaletxea / 2021 Japonieraz 'Kadokawa Shoten' Argitaletxea
12 ABENDUA
Garena gara.jpg
Garena Gara LBT Emakumeen eta Pertsona Ez Bitarren komiki transozeanikoak Gehitu / Mugen Gainetik
Teresa Castro/ Leslie Xamara/Andrea Conde Elkano/Dani CyC/Chris G. Represa/Mamen Moreu Bibibián/ReyRey/Eider Santos/Lola Verónica Vasquez
Teresa Castro/Andrea Conde Elkano/Dani CyC/Chris G. Represa/Mamen Moreu Bibibián/ReyRey/Eider Santos/Lola Verónica Vasquez
Jatorrizkoa Gazteleraz/Bi edizio aldiberean, gazteleraz eta euskaraz ? 2022 abendua


EUSKARRI DIGITALEAN


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 01 URTARRILA
2022 Zure esku ere badago.png
Zure esku ere badago Gasteizko Udala EMAIZE Sexologia Zentroa Angel Mª Remírez de Ganuza Edizio elebiduna ? 2022 01 URTARRILA


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 02 OTSAILA
Berriro jaio.png
Berriro jaio Mugarik Gabe jatorrizkoa gazteleraz
Jone García
, Aiaraldea Komunikazioa Zerbitzuak, SL
2022 02 OTSAILA


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 MARTXOA
Aska mattin.jpg
Aska Udalbiltza / Dijitalidadea Iñaki Martiarena "Mattin" Iñaki Martiarena "Mattin" Euskaraz jatorrizkoa 2022 Martxoa 'Hamazazpigarrenean aidanez 1' Liburuan beste 16 literatur lanekin batera eta euskarri digitalean
DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 AZAROA
Bos.jpg
100 urte musika egiten Bilbao Orkestra Sinfonikoa Kike Infame Luis Javier Pérezen testuetan oinarrituta Kike Infame Jatorrizkoa gazteleraz Hori Hori 2022 azaroa '100 años de música'


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
12 ABENDUA
Garena gara.jpg
Garena Gara LBT Emakumeen eta Pertsona Ez Bitarren komiki transozeanikoak Gehitu / Mugen Gainetik
Teresa Castro/ Leslie Xamara/Andrea Conde Elkano/Dani CyC/Chris G. Represa/Mamen Moreu Bibibián/ReyRey/Eider Santos/Lola Verónica Vasquez
Teresa Castro/Andrea Conde Elkano/Dani CyC/Chris G. Represa/Mamen Moreu Bibibián/ReyRey/Eider Santos/Lola Verónica Vasquez
Jatorrizkoa Gazteleraz/Bi edizio aldiberean, gazteleraz eta euskaraz ? 2022 abendua

KomikiAPP EITB-ren komiki digitalen eskaintzak eskuragarri jartzeko aplikazioa da: Android eta iOS iPhone sistemetarako balio du: aplikazioa CodeSyntax-ek garatu du: besteren artean Sustatu ataria eta Egunean Behin jokoaren egileak dira.

EITBren komiki aplikazio honen lehen bertsio bat 2022ko martxoan argitaratu zen, Irabazi Arte web-sailaren komiki bertsio gisa (gidoia Nerea Loiola, irudiak Aitziber Alonso), eta abenduan aplikazioa komiki digital gehiagoren biltoki bihurtu da.

Artxipelagoaren lehen denboraldian oinarritutako komikiaren kasuan Xabier Etxeberria izan da gidoilaria eta Alex San Vicente ilustratzailea. Komikiapp Android eta iOS iPhone sistemetan erabili daiteke. 2023 urtean paperan argitaratu zen komiki hau.


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 03 MARTXOA
Irabazi arte.jpg
Irabazi arte EITB Edizio elebiduna, euskaraz eta katalanez Jatorrizkoa euskaraz 2022 martxoa


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 12 ABENDUA
Artxipielagoa.jpg
Artxipelagoa EITB Xabier Etxeberria Garro Alex Sanvi Euskaraz Jatorrizkoa euskaraz 2022 abendua


BIZKAIKO TXAKOLINAK / MENDIBILE JAUREGIA / JATA-ONDO LANDA GARAPENERAKO ELKARTEAREN ESKUTIK


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2021 05 MAIATZA
Txakomic 1 parraren itzalpean.jpg
Parraren itzalpean Txakomic ekimena Bizkaiko Txakolinak, Mendibile Jauregia eta Jata-Ondo Landa Garaperako Elkartea Mikel Begoña Euskaraz eta gazteleraz argitaratua. Euskarazko bertsioa gidoilariaren eskutik 2021 maiatza
2021 09 IRAILA
Arrakalak.JPG
Arrakala Txakomic ekimena Bizkaiko Txakolinak, Mendibile Jauregia eta Jata-Ondo Landa Garaperako Elkartea Mikel Begoña Pedro J Colombo /
Aintzane Landa
Euskaraz eta gazteleraz argitaratua. Euskarazko bertsioa gidoilariaren eskutik 2021 Iraila
2021 11 AZAROA
Txakomik3.jpg
DesBlokeoa Txakomic ekimena Bizkaiko Txakolinak, Mendibile Jauregia eta Jata-Ondo Landa Garaperako Elkartea Mikel Begoña Iñaket Euskaraz eta gazteleraz argitaratua. Euskarazko bertsioa gidoilariaren eskutik 2021 Azaroa
2022 01 URTARRILA
Rokail.JPG
Rokail Txakomic ekimena Bizkaiko Txakolinak, Mendibile Jauregia eta Jata-Ondo Landa Garaperako Elkartea Mikel Begoña Adur Larrea Euskaraz eta gazteleraz argitaratua. Euskarazko bertsioa gidoilariaren eskutik 2022 Urtarrila
2022 03 MARTXOA
Txakomic agatha.jpg
Agatharen azken mistrerioa Txakomic ekimena Bizkaiko Txakolinak, Mendibile Jauregia eta Jata-Ondo Landa Garaperako Elkartea Mikel Begoña Asier Iturralde Euskaraz eta gazteleraz argitaratua. Euskarazko bertsioa gidoilariaren eskutik 2022 Martxoa
2022 06 EKAINA
Txakomic erro.png
Erro sakonak Txakomic ekimena Bizkaiko Txakolinak, Mendibile Jauregia eta Jata-Ondo Landa Garaperako Elkartea Mikel Begoña Euskaraz eta gazteleraz argitaratua. Euskarazko bertsioa gidoilariaren eskutik 2022 Ekaina
2022 11 AZAROA
TXAKOMIK TOPAKETA.png
Topaketa Txakomic ekimena Bizkaiko Txakolinak, Mendibile Jauregia eta Jata-Ondo Landa Garaperako Elkartea Mikel Begoña Euskaraz eta gazteleraz argitaratua. Euskarazko bertsioa gidoilariaren eskutik 2022 Azaroa

BERRARGITALPENAK[aldatu]

PAPEREAN ARGITARATUAK

2020 urtean Astiberrik AVNI sailaren lehen liburukia argitaratu zuen euskaraz, 2021ean bigarrena eta hirugarrena eta 2022an laugarrena. 2022 urtean euskarazko bertsioen bigarren edizio bat merkaturatu da

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 MARTXOA
(LEHEN EDIZIOA 2020)
BIGA1 Eus.jpg
Biga 1. Benetan identifikatu gabeko animalia
BIGA SAILA
Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Romain Pujol Vincent Caut Jatorrizkoa frantsesez Jon Muñoz 2014 Avni 1(Milan editeur)
2022 MARTXOA
(LEHEN EDIZIOA 2021)
Biga2 eus.jpg
Biga 2. Super laguna!
BIGA SAILA
Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Romain Pujol Vincent Caut Jatorrizkoa frantsesez Jon Muñoz 2014 Avni 2(Milan editeur)
03 MARTXOA
Zephyrum-07-uharte-beltza-euskera.jpg
Uharte beltza Tintinen Abenturak Saila 7 Zephyrum Ediciones/Trilita Ediciones Hergé Hergé Jatorrizkoa frantsesez Inazio Mujika Iraola 1938, L'Île Noire
09 IRAILA
Zimurrak.JPG
Zimurrak Astiberri Paco Roca Paco Roca Jatorrizkoa Gazteleraz Bego Montorio Uribarren 2007-04 Frantsesez "Rides"(Delcourt)

2007-11 Gazteleraz "Arrugas" (Astiberri)

2022
UDABERRIRIK ANKERRENA 2022.jpg
Jatorrizkoa 2011 urtekoa
Udaberririk ankerrena Elkar (Durango 1936 Kultur Elkartearen ekimenez) Unai Iturriaga Alex San Vicente Sanvi Euskaraz jatorrizkoa 2011 jatorrizkoa
2022 11 AZAROA
Asterix zesarren oparia bilduma klasikoa.jpg
Zesarren oparia SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 21 Goscinny Uderzo Jatorrizkoa frantsesez Maddalen Arzallus Antia 1974, Le Cadeau de César
2022 11 AZAROA
Asterix korsikan bilduma klasikoa.jpg
Asterix Korsikan SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 20 Goscinny Uderzo Jatorrizkoa frantsesez Maddalen Arzallus Antia 1973, Astérix en Corse

2022 URTERAKO edo 2023rako ESPERO DIREN KOMIKIAK [aldatu]

Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera


IrriEgin.jpg
Maus wikipedia.jpg

Komikigintzako Eisner sari bat euskarara ekarriko du Astiberrik urrian. Raina Telgemeier-ek interneten argitaratu zituen 'Smile' sailaren istorioak, eta 2011 urtean Eisner Saria jaso zuen, nerabeentzako argitalpen onena izateagatik. Miel Angel Elustondok itzuli du.


Urte amaierarako Julen Gabiriak euskarara ekarriko ‘Maus: A Survivor's Tale’ komikia; Art Spiegelman suediar/estatubatuarrak 1980 eta 1991 urteen artean ‘Raw’ komiki aldizkarian atalka argitaratutako istoriak bi liburukitan argitaratu ziren (1986ean 1991ean hurrenez hurren) eta 1992 urtean Pulitzer sari bat jaso zuen lehen komikia izan zen.

Eleberri grafiko hau komikigilea eta Vladek haren aitaren arteko elkarrizketetan oinarritzen da, aitak kontzentrazio-esparru batean bizi izandakoak hizpide dutela. Binke aldizkariak Julen Gabiria elkarrizketatu du


Harriet Ediciones logo.jpg
Inoiz-ez-e-eguna.jpg.png
Azaroaren 15ean Donostiako Koldo Mitxelenako Aretoan aurkezpen berezia:

Batetik Duhamel komikigileak 2018an hasi zuen ‘Inoiz ez' sailaren album berri bat aurkeztuko da, ia aldiberean argitaratu dira jatorrizkoa frantsesez, euskaraz eta gazteleraz, baina berririk nabarmenena hau da KMren iritziz: "Harriet argitaletxeak manga munduari leihoa zabaldu eta bide berria urratuko du ‘Kabe’ izenburupean. Bertan mangak euskaraz argitaratzeari ekingo dio eta lehen alea ere aurkeztuko dute: Tomomi Usui komikigilearen ‘Cube arts’ seriearen lehen alea. Zuzenean japoniarretik euskarara ekarritakoa da manga hau eta hango irakurketa zentzuan argitaratu da, eskuinetik ezkerrera irakurri behar da. 2023 urtean gutxienez beste 6 manga argitaratuko ditu Harriet Ediciones-ek


BROKEN EYE.jpg
Broken eye ingelesez.jpg
2020ko ekainean jakinarazi zuten Etxeberria anaiek Iñaki Arenas (Binche Art)] marrazkilari hernaniarrarekin ‘Broken Eye’ komikiaren sortze prozesuan ari zirela: 2022ko otsailean AEBetako Scout Comics-ek argitaratu zuen ingelesez 4 aleetako lehena. Ipar Amerikar merkatuan atal bakoitza 24 orrialdez osatzen da (azkena 26 orrialdez) eta bi hilabetean behin argitaratzen da zenbaki bakoitza: ondoren ingelesez bilduma osoa liburuki bakar batean eskuratzeko aukera egongo zela aurreikusi zen.

2022ko irailean Aleta Ediciones argitaletxe valentziarrak Aletak Etxeberria gazteleraz argitaratu zuen 'Boken Eye' aurretik 'Buyan' komikiarekin egin zuen bezala: Valentzia eta Getxoko komiki azoketan aurkeztu ziren komiki hauek.

Euskarazko argitalpena ez da gauzatu oraingoz:  Etxeberriatarrak ahaleginak egin arren ez da argitaletxerik prest agertu horretarako eta autoreek une honetan autoedizioaren bidea ez dute aurreikusten. 

Euskaraz eta frantsesez argitaratu ahal izatea lortu nahi lukete autoreek ere eta horrela azaltzen dute bidea: "Scout Comics-ek ditu hizkuntza guztietarako eskubideak. Euskaraz atera nahiz gero, beraiekin sinatu behar akordioa..."


ELKARRIZKETAK

bideoa


Margot.jpg
2012tik komiki azoka ezberdinetara joan dira Etxeberria anaiak komiki proiektu batzuk eskuartean dituztela, eta Angoulemeko komiki azokan adibidez 'Margot' komikia aurkeztu zieten hainbat editoreei.
 Arianna Pisani Irlandan bizi den ilustratzailearekin komikiaren sortze prozesuan ari direla jakinarazi dute Etxeberria anaiek.
2021eko irailean Arianna Pisanik jakinarazi zuen editore bila ari zirela
Emakumeon memoria 1937.JPG
2020ean argitaratu du Aiert Zubigarai ‘3izkai’ Elorrioko irudigileak ‘Emakumeon Memoria 1937, Intxortatik Artxandara’ liburua, Laumunarrieta 1937, Intxorta 1937 eta beste elkarte batzuen eskutik: marrazki eta testuen bidez Gerra Zibil garaian Bizkaiko fronteetan aritu ziren emakumeen bizipenak jaso dira bertan.

Autoreak Durangon atariari adierazi zionez "Kaleratu dugun lana 2022an argitaratu nahi dugun komiki liburuaren aurrerapena da. Izan ere, guztiz amaituta dagoen komikia Elgetari dagokio eta Elorriokoa zein Eibarkoa osatu egin behar dira. Gainera, behin betiko lanean Durangon, Zornotzan, Larrabetzun, Basaurin eta beste herri batzuetan gertatutakoak komikien bidez islatuko dira."


2021
Txakomic 1.jpg
Txakomic 1 parraren itzalpean.jpg
2022
2022 txakomic.jpg
2021 urtean jarri zen martxan Txakomic ekimena, Bakioko Txakolingunean Euskal Komikiari guruzko erakusketa egon zen ikusgai hilabete luzez eta ekainean hainbat jarduera egin ziren komikia eta txakolinaren arteko uztarketa anitzen inguruan.

Jardunaldien bigarren edizioa 2022ko apirilean ospatu da. Ekimenaren haria ez da eten, eta 2021 eta 2022 urteetan `Istorioak txakolinarekin’ izeneko euskarri digitaleko komiki sorta argitaratuko da bi hilabetean behin www.bizkaikoa.bizkaia.eus eta www.bizkaikotxakolina.eus atarietan data hauetan: 2021eko maiatzean, abuztuan, urrian eta abenduan eta 2022ko otsailean, apirilean eta ekainean: liburuki bakarrean bildu nahi dituzte lan guztiak.

Istorien gidoiak Mikel Begoñak sortuko ditu eta orain arte hauek argitaratu dira euskarri digitalean

  • 'Erro sakonak' Josune Urrutia Asua irudiekin.
  • 'Agatharen azken kasua” Gastonen irudiekin.
  • 'Parraren itzalpean' Higinia Garayren irudiekin.
  • 'Arrakala' Pedro J Colombok eta Aintzane Landak marraztu dute.
  • 'Des-blokeoa' Iñaketen irudiekin.
  • 'Rokail' Adur Larrearen irudiekin.
  • 'Topaketa' Raquel Alzateren irudiekin.
 Bigarren komiki libutu bat argitaratzeko asmoa dute ere: ‘Txakolinaren historia’ liburua. Mikel Begoñak egingo du gidoia, Kike Infamek irudiak eta Bizkaiko txakolinaren historia hasieratik gaur egunera arte komikiaren bidez islatzea izango dute helburutzat, modu dibertigarrian baina zorroztasun historikoarekin.

Argitalpena Txakolinaren Museoa - Txakolingunearen parte izango da eta beste belaunaldi batzuei txakolinaren izaera transmititzen lagunduko die.


Pellot komikia.jpg
Trikuharri kultur elkarteak Hendaiako Ixtebe Pellot kortsarioari buruzko "Euskal azeriaren hamaika abentura" komikia argitaratuko du.

Ipar Euskal Herriko Hitzak eman du zabal egitasmo honen eta Trikuharri elkartearen berri.


Abdon.jpg
Gerra aurreko euskarazko lehen komiki aldizkariaren sustatzaileari buruzko Abdon Gonzalez de Alaizaren alfabetoa' liburua argitaratu eta gero, Alaiza Asier Iturralde irudigilearen izanik, Alaizaren bizitza komikiratzeko proiektua egin nahiko luke eta horretarako Miel Angel Elustondo eta Mikel Begoñarekin hartu-emanak izan ditu.
Gizotso.jpg
Baionako lau lagunek 2020 urtean autoedizioaren bidetik 'Erroak' proiektua jarri zuten martxan, komikigintzaren bidez euskal mitologia berritu bat ardatz hartuta. Ululu plataformaren bidez crowdfunding bat jarri zuten martxan eta 2020 urte amaieran argitaratu zuten lehen komikia, 'Ilargiaren orrazia'.

'Erroak' sailaren bigarren liburukian lanean ari dira, 'Gizotso' izenburua izango duena.

Milicias vascas comic.jpg
Sare Antifaxistaren eskariz, Guillermo Menéndez Quirós asturiar komikigileak 'Milicias Vascas Antifascistas' komikia sortu du gazteleraz. Jada eskuragarri dago eta salmentaren bidez euskarazko bertsioa finantziatzeko asmoa dute.


Suberviola.jpg
Bilkuia webgunean kontatzen denez, Mikel Irure, Aitor Razkin eta Iñaki Sagardoi Gregorio Suberviola (Morentin, 1896) anarkista nafarraren bizitza kontatuko duen komikiaren proiektuan ari dira lanean. Komikia finantzatzeko aitzinsolasa argitaratu eta salgai jarri dute. Facebook-eko orrialdean erakusten ari dira komikiaren sorkuntza prozesua


Tierra tragame logo.jpg
Miriam Camerosek eta David Priegok ¡Tierra, Trágame! komikia argitaratu zuten eta Bruguera Sarien lehen edizioan saria lortu zuten. Nafarroako Hitzan egindako elkarrizketan adierazi zuen komikia euskararazko bertsioa argitaratu nahiko lukeela.
1615218939115.png
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz egin zuen diru laguntza deialdia komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko.

Orain arte urtero 15.000 euroko 4 laguntza eman dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten komiki-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izatea aurreikusten da azken deialdietako oinarrietan, eta bat emakume batentzat izatea.

2022 urteko deialdirako proiektuak aurkezteko epea itxia dago, lanak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 28a izan zen 2022eko oinarriak .

 HAUEK DIRA 2021eko DEIALDIAN IRABAZLE SUERTATU DIREN PROIEKTUAK

KOMIKI HAUEK 2022/2023 URTEETAN ARGITARATZEA ESPERO DA

  • Susanna Martin Segarra: 'Black is beltza II: Ainhoa': urriaren 6an argitaratuko da. Gidoian Fermin Muguruza, Harkaitz Cano eta Isa Campo aritu dira.
  • Sandra Garayoa Cotera: 'Hodeien parterik altuenean': Bertol Arrieta idazlearekin elkarlanean dabil Sandra Garayoa. Berria egunkarian jakinarazi duenez 2 urtekolan prozesuaren ondoren 2022ko abenduan argitaratuko da eta suizidioa ardatza izanik doluaren prozesuari buruzko lana da.
  • Iñaki Martinez Hernandez "Iñaket": 'Hiru etxe Santa Monikan': Mikel Begoñarekin elkarlanean sortuko du eta Harriet Edicionesek adierazi duenez, segur aski 2023an argitaratuko da.
SOILIK GAZTELERAZ ARGITARATU DIRENAK

  • Soilik gazteleraz argitaratu ditu Asiberrik Higinia Garay Zaratek eta Elizabeth Casillasek sortutako "La palabra que empieza por A" eta Josune Urrutia Asuak sortutako 'Hoy no es el día' komikiak.

HAUEK DIRA 2022ko DEIALDIAN IRABAZLE SUERTATU DIREN PROIEKTUAK KOMIKI HAUEK 2022/2023 URTEETAN ARGITARATZEA ESPERO DA

  • Maitane Gartziandia Agirrezabala: 'Ño!'
  • Joseba Larratxe Berazadi: 'Mikel Laboa'
  • Julen Ribas Sasiain: 'Iris 22'
  • Arnau Sanz Martinez: 'Cuando veo cables me acuerdo de ti.'
KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA, AURREKO URTEETAKO IRABAZLE GUZTIAK


GIPUZKOAKO EGILE SARIAK

Gipuzkoa bunbuilua.png
2021 urtean lehen aldiz Foru Aldundiak Gipuzkoako Egile Sariak 2021 URTEKO DEIALDIKO PROIEKTU IRABAZLEAK
GIDOI PROIEKTUETARAKO: 
  • 'Hodeien partetik altuenean', Bertol Arrieta
  • 'Linbo Planeta', Urko Redondo
KOMIKIA
  • 'Utzi Azalari', Ainara Azpiazu "Axpi"
  • '26195', Ane Zaldibar
ILUSTRAZIO LIBURUAK
  • 'Kamishibaizalea', Iñaki Martiarena
  • 'Gauerdian', Paula Estévez

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpena


2022 urtean proiektuak aurkezteko azken eguna: 2022-05-31 OINARRIAK

KOMIKI AZOKAK ETA JARDUNALDIAK[aldatu]

MAZOKA

Logomazoka 2022-10-300x193.png
Mazokaren VII. edizioa abenduaren 16tik 18ra ospatu zen Gasteizen.

Marrazki eta ilustrazio azoka honetan 40 erakusmahai egoten dira, eta bertako bat eskuratzeko eskaera epe bat zabaltzen da: 2022ko edizioan 200 irudigilek aurkeztu zituzten 'Mazokalari' izateko eskaerak: antolakuntzak eskainitako datuen arabera eskabide gehienak emakume sortzaileek egin dituzte, % 72,76, eta portzentai hori kontutan hartuta 40 parte-hartzaileen aukeraketa egitean % 80 emakumeak izan ziren eta % 20 gizonak. Mazokalarien % 37,55 Euskal Autonomia Erkidegoan zuten jatorria, horietatik % 15 Vitoria-Gasteiztik. Mazokan Irudigintza lanbidetzat edo arlo honetan lehen urrats profesionalak ematen dituztenak parte hartzen dute, baina azokak ikasleen partaidetzari garrantzia ematen dio ere: eskaeren % 23 hainbat ikasgunetako ikasleek egin zituzten: Gasteizko Idarte, EHU, Nafarroako Unibertsitatea eta Espainiar Estatuko ilustrazio eskoletako ikasleengandik iritsi ziren eskaerak: EASD Valencia, Almería, Murcia, Granada, Madrid-eko CEI, Carlos III, Complutense... baita Gasteizko Mendizabala Lanbide Heziketako eskolatik edo Batxilergo Artistikoa duten ikastetxeetatik.

Egitarauan tailerrak, kontzertuak, bisita gidatuak, kantajokuak eta hitzaldiak ere antolatu ziren.

Mazoka ekimenaren baitan Bekikasle Mazoka-Laboral Kutxa diru laguntza sariketa ere antolatzen da, eta 2022ko edizioaren irabazlea Maider Leturiaga izan da.

HERNANIKOMIK

Hernanikomik 2.jpg
Azaroaren 18 eta 19an Hernanikomik euskarazko komikigintzaren azoka antolatu da

Igor Leturiak eta Mikel Begoñak jardunaldi hauei buruz eta komikigintzaz idatzi dute




LUIS GASCA: KOMIKIAK ETA ZINEMA ERAKUSKETA

Luis gasca komikia zinema.jpg
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko 33. Astearen baitan zenbait jarduera paralelo antolatuko dira eta urtero bezala komikigintzari buruzkoak ere egingo dira:

Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Donostia Kulturak, Donostia Zinemaldiarekin lankidetzan, 'Luis Gasca: Komikiak eta zinema' erakusketa antolatu dute eta Irailaren 8tik azaroaren 8ra arte egongo da zabalik, Okendo Kultur etxean.]

Hitzaldien egitaraua

2021 urtean zendu zen Luis Gasca: 2011 urtean elkarrizketa zabala eskaini zion Berriari

MANGAMORE Amorebieta-Etxanoko Japoniar kulturaren jardunaldiak
Mangamore 2022 kartela.jpg
Mangamore 2022 jaialdia urriaren 14, 15 eta 16ean egingo da Amorebieta-Etxanon.

EGITARAUA

Mangaren munduareklin harremana zuten beste azoka edo jaialdi batzuk bertan behera gaeratu ziren azken urteotan, adibidez GetxoManga (Getxoko komiki azokari lotua) eta MangaBilbao

Jarduera horien antolaketan parte hartzen zuten bizkaiko mangazale eta elkarteak, baina badira bestelako ekimenak ere: Kutsu komertzialagoa duen eta komikien mundua gainditzen duen topaketa erraldoia da Bilbon urriaren 8an ospatuko den Japan weekend. Japoniako kulturaren baitan entretenimendua ardatz duen ekitaldia da, 2013 urtetik Barakaldoko BEC erakustazokan ospatu izan dena.'Jointo Entertainment' enpresak antolatzen du eta Madrid, Valencia A Coruñan... eta beste hiri batzuetan ospatu ohi da urtean zehar. Aisialdi eta kontsumoari lotutako denetariko jarduerak aurkitu daitezke bertan: Bideojokoak, karaokeak, salmahaiak, margolaritza, Manga eta Animeak...


BURUTU DIREN JARDUNALDIAK

NAFARROAKO KOMIKIAREN AZOKA
Nafarroa komikia 2022.jpg
XIII. Nafarroako komikiaren Azokako jarduerak irailaren 2tik urriak 2 bitarte garatuko dira, nagusiki Iruñean (Civivox Condestable, Fnac La Morea eta Geltoki), baita hiriburuan dauden unibertsitateetan eta Lizarra eta Azagran ere.

Tiza elkarteak antolatzen du Azoka 2010. urtetik: azoka hau ez da komikien salmenta postuetan oinarritzen, baizik eta hilabeteko epean garatzen diren hitzaldi, erakusketa, tailer eta beste jarduerek dute garrantzia.


2022 urtean 40 ekitaldi baino gehiago egin dira, Egitarau orokorraren baitan euskal komikiarekin eta euskarazko komikigintzarekin harremana dutenak hauek izan dira:
  • Irailak 3 larunbata, Iruñean 11:30ean MONE SAKIHARA-rekin Marrazketa digitaleko masterclass saioa

16 urtetik aurrera. Sarrera doan, edukiera bete arte. Iruñea/Civivox Condestable

  • Irailak 16 ostirala, Iruñean 18:00etan JAVIER DE ISUSI-rekin komikien sinatze saioa Ménades liburu-dendan 18:00
  • Irailak 17 larunbata, Iruñean 12:00etan JAVIER DE ISUSI-ren ponentzia ‘Dibujar la Historia dibujando historias’. Civivox Condestablen.
  • Irailak 21 asteazkena, Iruñean 19:00etan EGILEA ETA HAREN ESKUBIDEAK Mahai-ingurua: Mar ‘Malota’, Joseba Beramendi ‘Exprai’ eta Conchi Cagide (Intangia elkartea)

Moderatzailea: Kike Infame. Antolatzailea: Euskal Irudigileak. Civivox Condestable.

* Irailak 22 osteguna, Iruñean 18:00etan PATXI HUARTE ‘ZALDIEROA’-rekin komikien sinatze saioa TBO liburu-dendan  eta 20:0etan jendaurreko elkarrizketa (euskaraz) Iruñea/Civivox Condestable./20:00
  • Irailak 23 ostirala, Lizarran 18:00etan JOSUNE URRUTIA-rekin komikien sinatze saioa (Dragón Cómics) eta 19:30ean jendaurreko elkarrizketa Fray Diego Kultur-etxean
  • Irailak 24 Larunbata, Iruñean,11:00-13:00 Haur/gazteentzako tailerra HORRELA IKUKUSTEN DUT NIRE BURUA Josune Urrutiarekinekin: marrazkiaren bidez nork bere buruari begiratzeko taillerra, 8 urtetik aurrera. Plaza mugatuak. Izena emateko: tizacomic@gmail.com . Civivox Condestablen.
  • Irailak 28 asteazkena, Iruñean, 20:00 JUAN ETA PEDRO OSÉS “Marko a la búsqueda del tiempo” liburuaren aurkezpena Civivox Condestablen.
  • Irailak 29 osteguna, Iruñea, 20:00 ERNESTO MURILLO ‘SIMONIDES’ ETA JAVIER MURILLO ‘MATXAS’-ekin jendaurreko elkarrizketa Civivox Condestablen.
* Irailak 30 ostirala, Iruñea, 19:00 JAVIER MINA ETA PEDRO OSÉS-ekin “Non gogoa...” albumaren sinatze saioa Katakrak liburu-dendan eta 20:00etan “Non gogoa...” albumaren aurkezpena Civivox Condestablen

URRIAK 1 LARUNBATA KOMIKITOKI - BIGARREN ESKUKO AUTOEDIZIO ETA KOMIKI AZOKA Salmenta-postuak, collage-tailerra, dj-ak eta kontzertua Geltoki (autobus geltoki zaharra)

ERAKUSKETAK


* EGITARAU OSOA WEBGUNEAN: erakusketan kokalekuak, sinatze txandak eta solasaldiak... * FACEBOOK * INSTAGRAM


GETXOKO KOMIKI AZOKA
Getxo logo komikia.jpg
Getxokomik2022.jpg
Getxo gaztekomik.png
Getxo gazte komik EUS.jpg

2022ko Getxoko Komiki Azoka irailak 30-urriak 2 bitarte ospatu da. Egitarau osoa Azokaren webgunean

Aurten omenaldia jaso duten autoreak Bartzelonako Max eta Rober Garay ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko bizkaitarra izan dira .

Genie Espinosa bartzelonarrak egin du aurtengo kartela.

Azokaren gunea ez zen urtro bezala Areetako Geltoki Plazan egon, handik hurbil baizik: Santa Eugenia plazan eta ondoko Ibaiondo kalean 40 saltoki egon ziren.

Saltokiak honako ordutegi honetan egon ziren zabalik:

   Ostiral eta larunbatean: 11: 00-14: 30/17: 00-21: 00
   Igandea: 11: 00-14: 30/17: 00-20: 00
Euskaraz komikiak argitaratu edo salmentan dituzten saltokiak, okerrik ezean, hauek izan ziren:
  • Ikastolen Elkartea/Xabiroi
  • Harriet Ediciones
  • Astiberri
  • Elkar
  • Oso Cómics: euskaraz argitaratu den lehen manga eskuratzeko aukera.
  • Mamut Comics

Plazan bertan dagoen Romoko Kultur Etxean ekintza-programa garatu zen: sinaduren txandak, hitzaldiak, aurkezpenak, mahai-inguruak, tailerrak, erakusketa, etab.


GAZTEKOMIK LEHIAKETA

Getxoko Udalak DBHko I. 'Gaztekomik' komiki-eskola lehiaketa antolatu du: Bizkaiko 3. eta 4. mailetako ikasleei zuzenduta dago eta irailaren 23an amaitu zen lanak aurkezteko aukera

Bi modalitatetan parte hartu ahal izan da Gaztekomik-en: ikastetxeen bidez (Getxoko ikastetxeetako ikasleentzat) eta modu librean (Bizkaiko gainerako ikastetxeetako ikasleentzat). OINARRIAK

Getxo gazte komik EUS.jpg

SALTOKIAK JARTZEKO AUKERA

Ekainaren 27an amaitu zen saltokiak esleitzeko hasierako prozedura. 

Datoren urterako, Liburu-denda, denda, argitaletxe, fanzine, entitade eta komikiarekin zerikusia duen edozein pertsona fisiko edota juridikok egin dezake eskaera.

OINARRIAK


Urriaren 4ean Hernaniko II. Liburu Azoka ospatu zen: Ainara Azpizu Axpik 'Utzi azalari' komikia aurkeztu zuen eta salmenta postuen artean komikiak presentzia izan zuen: Harriet Ediciones, Nabarralde, Astiberri...

IKUSI MIKUSI
Ikusi mikusi 2022.jpg
IKUSI-MIKUSI Euskarazko Haur eta Gazte Literatura Azokaren lehen ekitaldia datorren urriaren 8an eta 9an egingo da Saran (Lapurdi).
ANGOULEMEKO KOMIKI JAIALDIA
Anguleme 2021.jpg
informazio guztia, https://www.bdangouleme.com/


ANTSOAINGO KOMIKI ETA ILUSTRAZIO SOZIALARI BURUZKO JARDUNALDIAK

KomikiBoom 2022.jpg
2022eko neguan hirugarren aldiz Antsoainen Komiki eta ilustrazio sozialari buruzko Jardunaldiak antolatu dira, otsailaren 9tik 20ra.

Aurten Susanna Martinek egin du kartela.

Egitarauaren barne Agustín Ferrer, Alex Tello/Julen Ribas (Sua Komikia), Sergio Izquierdo, María De la Fuente, Mikel Begoña, Iñaket...

ONDARROAKO KOMIKI JARDUNALDIXAK

Ondarru 20 jardunaldiak.jpg
Luterl taldearen eskutik 20. ediziora iritsi dira Ondarruko Komiki Jardunaldiak otsailaren 16tik 27ra.


Ondarroan bizi den Carlos Gracia 'Txarli' irudigilearen lana da aurtengo jardunaldien ardattza


Luterl taldeari buruzko informazioa Ortzadar gehigarrian



ZIBURUKO LIBURU AZOKA

Ziburuko3azoka.jpg
Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azoka ekainaren 4an ospatu zen. Euskara hutsezko sorkuntzen topagunea da.

2021ean 22 argitaletxe batu ziren Ziburuko plazan, 2022an 33, eta Komikigintzak isla nabarmena eduki du urte hauetan guztietan.


2022an bederatzi idazlek beren lanak aurkeztu zituzten, tartean komikigile hauek:

OSTIRALA

20.00tan Maitenia ostatuan solasaldi ilustratua Asisko Urmenetarekin 'Amaiur' komikia hizpide.

LARUNBATA

12:30 "Zirriborroka" emanaldia, bertsoa eta komikia: Miren Artetxe, Igor Elortza, Axpi eta Zaldi Eroa

15:45ean Xabiroi-ren bi komiki aurkeztu zituzten egile hauek guztiek: ZaldiEroak “Arranotxu” aurkeztuko du eta Koldo Izagirre, Garluk Agirre eta Dani Fanok “Sasi artean Elgeta”.

'Sua' komikiaren egileak, Alex Tello eta Julen Ribas, Ziburuen egon ziren Sutagar taldeko Xabi Bastidarekin batera.

33 STAND PARATU ZIREN 2022KO EDIZIOAN ETA TARTEAN KOMIKIAK ARGITARATZEN DITUZTEN HAUEK: Gure Berriak, Xabiroi, Bertsolari, Su Ta GAR, Harriet... eta galdetu ere bazpare Argia, Erein, Elkar, Gara, Zortziko, Txalaparta... ANTOLATZAILEAK: Baltsan elkartea eta ARGIA.

KOMIKIEI BURUZKO SOLASALDI ETA IRAKURKETA TALDEAK [aldatu]

  • DONOSTIA:

Intxaurrondo Kultur Etxeko komiki solasaldiak euskaraz

Beste ikasturte batez, Igor Leturiak euskaraz Intxaurrondoko Kulturetxean dinamizatzen dituen saioak antolatu dira, 2 hilabetean behin azaroan hasita: izen ematea ez da beharrezkoa, bertaratzearekin nahikoa da. Lehen saioa azaroan izango da.

Gazteleraz, Urrian hasita Juan Manuel Díaz de Guereñurekin komiki tertuliak antolatzen dira ere.

Solasaldi guztiak Intxaurrondo Kultur Etxean izango dira, arratsaldeko 19:00etan.


  • TOLOSA:
Tolosa irakurketa komikia.jpg
Ainara Azpiazu “Axpi” ilustratzailea da saioen dinamizatzailea (aurreko edizio batzuetan Joseba Larratxe arduratzen zen saioetaz). Hilabetean behin ospatzen da (garai batean bi hilabetean behin)
Tolosa irakurketa komikia 2022 2023.jpg
  • ERMUA:

2022ko otsailetik apirilera bitartean Ermuako liburutegiko Komikiaren eta eleberri grafikoaren hiruhilekoa antolatu da 9. urtez jarraian.

Komikien irakurketa taldeak eta solasaldiak


KOMIKIGINTZARI BURUZKO ALBISTEAK

Star Treken serie berria marrazteko bi urteko kontratua sinatu berri du Angel Unzueta ordiziarrak


Euskal sortzaileak euskaraz argitaratutako komikigintzan