Asier Iturralde

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Asier Iturralde Gonzalez de Alaiza Donostian 1972 urtean jaiotako irudigilea eta diseinugile grafikoa da. Komikizalea dela askotan aitortu du, komiki lehiaketetan sariak irabazi ditu eta sare sozialetan 'Beti Berdin' taberna ardatz duten komikiak argitaratu ditu: 2018ko ekainaren 28an hasi zen 'Beti Berdin' tabernari buruzko umore zintak sarean argitaratzen, eta 2021 urteko otsailean paperean albuma argitaratu du.

Euskal Irudigileak, EIDE Basque Design eta Galtzagorri elkarteetako kidea da.


IBILBIDE PROFESIONALA[aldatu]

Donostiako Ilustratzaileen Txokoan egindako erakusketaren arira argitaratutako biografiaren arabera, "Arte Ederretan lizentziaduna da eta lehen urratsak diseinu estudio eta hainbat agentziarentzat lanean eman zituen (Gamma, Trace, Ver no, Alude, besteak beste). 2004 urtean beste diseinugile batekin batera “La Machine Factoría Gráfica” sortu zuen, erakunde eta enpresentzako grafiko eta ilustrazio lanak eginez. 2017an ilustrazioaren munduan gehiago sakontzeko gogoz, bide berri bati ekin zion “Studio Gaston” enpresa sortuz. “Studio Gaston”-en erakundeentzako lan egiten dute batik bat, kultura eta gazteria arloekin zerikusia duten proiektuetan bereziki."

Ilustrazio lan batzuk aipatzearren: Euskararen etxeko irudi grafikoa, Galtzagorri elkarterako diseinatutako Alfabetoa, 18. Donostiako Giza Eskubideei buruzko Zinemaldian Jane Goodall primatologoari buruzko erakusketa... 2019an Bilboko Kalealdia ekimenerako kartela egin zuen eta 2020ean, COVID-19 pandemian zehar, Euskadiko Liburutegi Sarerako irudi sorta egin zuen.

ILUSTRAZIO ARLOKO ETXEPARE SARIA[aldatu]

2019ko urtarrilean Asier Iturraldek Galtzagorri elkarteak Iruñeako udalarekin batera antolatzen duen BIKO-TEKA idazle eta ilustratzaileentzako lantegiaren hirugarren edizioan parte hartu zuen. Lantegian zehar album ilustratu baten proiektua lantzen da, eta Iturraldek Aintzane Usandizaga idazlearekin batera Etxepare Sarira aurkeztu zuen bere proiektua eta 2019ko edizioko saria irabazi zuten: Etxepare saria Nafarroako 22 toki entitatek antolatzen dute, haien euskara zerbitzuen bidez, Pamiela argitaletxeareb eta Galtzagorri elkartearen laguntzarekin eta Nafarroako Gobernuko Euskarabidea erakundearen babesarekin, eta haurrentzako euskarazko liburu grafiko edo album ilustratu berriak sortzeko lehiaketa da. 2019ko urrian argitaratu zuen Pamiela etxeak 'Etxe honetan' liburua.


KOMIKIGINTZA[aldatu]

Portugalete, KMK/DEIA/ORTZADAR/REKALDE, Kutxa Kultur.. eta beste komiki lehiaketa batzuetan parte hartu eta hainbat sari irabazi ditu, eta hauei esker Komiki erakusketetan ere parte hartu du: Bilbon Rekalde Aretoan eta Donostiako Kutxa Aretoan adibidez.

Balmasedako 700. urteurrena ospatzeko komikian parte hartu zuen.

El Balancín urtekarian eta Xabiroi aldizkarian ere komiki istorioak argitaratu ditu.

2020ean “Morirse en San Fermines” komikian kolaborazio bat egin zuen.


IRIZAR HIRIKO 'BETI BERDIN' TABERNA[aldatu]

Iturraldek euskal kostaldeko alegiazko Irizar hiria sortu zuen, pertsonaiak, markak eta hiriko hainbat txoko irudikatzeko sormen ariketa bezela, eta Irizarren kokatzen da 'Beti Berdin' taberna: Aux Magazinek egindako elkarrizketan adierazi zuenez "Proiektu berezia da. Dena alegiazko hiri batean gertatzen da, Irizarren, batez ere telesailari izenburua ematen dion taberna baten barruan. Asmoa komiki global bat egitea da, komikiaren aukera guztiekin jolastu ahal izateko, bineta bakarretik tirara edo orrialdera ". Sempé edo Seth komikigileen erreferentzia izan zuen, hauek ere alegiazko hiriak asmatzen baizituzten.

Tabernaria eta 5-6 ohiko bezero ageri dira zintetan, Iturralde bera barne.


COVID19 BETI BERDIN TABERNAN: INTERNETETIK PAPEREZKO ALBUMERA[aldatu]

2018ko ekainaren 28an hasi zen 'Beti Berdin' tabernari buruzko umore zintak sarean argitaratzen hasiera batean gazteleraz soilik.

COVID-19ak eragindako konfinamenduan Euskal ilustratzaileen sorkuntza-lanak erakusteko helburuarekin, Donostiako Udalak antolatutako DK Etxean 'Konfinamendu estiloak' izenburuko lana egin zuen. Besteren artean hauek parte hartu zuten proiektuan: Arantza Sestayo, Elena Odriozola, Maite Gurrutxaga, Mikel Valverde...

'Beti Berdin' tabernako bezeroen artean COVID19a gai errekurrentea bihurtu zen: "Begirada umoretsu eta ziniko baten bidez, bizitza eta pandemiari buruzko gogoetak" bilakatu ziren, autorearen arabera. Une horretan komiki zinten euskarazko bertsioa ere sareratzen hasi zen Asier Iturralde. 

Bilboko Udalaren “BILBAO AURRERA” programari esker 2021eko otsailean paperean argitaratu ahal izan zituen pandemia garaiko 'Beti Berdin' tabernako komikiak.


ABDON GONZALEZ DE ALAIZA[aldatu]

Gerra aurreko euskarazko lehen komiki aldizkariaren sustatzaileari buruzko 'Abdon Gonzalez de Alaizaren alfabetoa' liburua argitaratu zuen Miel Angel Elustondo Etxeberriak 2019an, eta Asier Iturralde arduratu zen edizioaren diseinuaz.

Alaiza Iturralderen arbasoa izanik, Alaizaren bizitza komikiratzeko proiektua egin nahiko luke eta horretarako Miel Angel Elustondo eta Mikel Begoñarekin hartu-emanak izan ditu.

Elkarrizketa Argian

EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK[aldatu]

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2020 02 OTSAILA
2021 beti berdin.jpg
BETI BERDIN Taberna Koronabirusaren garaian Gaston Argitalpenak / Egilea editore Asier Iturralde Asier Iturralde Euskaraz jatorrizkoa, gazteleraz aldiberean 2021 02 OTSAILA Euskaraz eta Gazteleraz

KOMIKIGINTZARI BURUZKO LANAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA EGILEAK JATORRIZKO HIZKUNTZA
2020 07 UZTAILA
2020 abdon.JPG
Abdon Gonzalez de Alaizaren alfabetoa Arabako Foru Aldundia Miel Angel Elustondo Etxeberria / IRUDIAK Asier Iturralde Euskaraz