Ramon Olasagasti

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Ramon Olasagasti Aiestaran 1972an Berrobin jaiotako kazetaria eta itzultzailea da. Mendiari lotutako kazetaritza eta literatur langintzan aritzen da, haur eta gazte literatura eta itzulpengintzan, eta Komikigintza eta mendizaltasuna uztartzen dituzten albumak sortu ditu César Llaguno Novales marrazkilariarekin: 2018an 'Everest. Herri oso bat gailurrean' komikia sortu zuen eta 2020ean 'Inurrategi anaiak. Mendiari bihotz emanak'. 3. Komiki batean ari da lanean.

1993tik 2006ra bitartean Euskaldunon Egunkarian eta Berrian jardun zuen lanean, hainbat sailetan, eta egun, itzulpengintzan egiten du lan.

Wikipediaren arabera, mendia, bidaiak eta natura gogoko izanik, Ramon Olasagastik batez ere mendiko informazioa jorratu izan du prentsan, eta mendiari lotuta hainbat liburu argitaratu ditu: 'Mendiminez biografia liburua (2007, Tene Mujika bekaren emaitza) 'Hiru pauso, hiru norabide& (1999) edota 'Sei arrasto Eskandinavian' (1998), esaterako.

Haur eta gazteentzako literatur arloan bi aldiz irabazi du Xabier Lizardi Saria: 2014ean 'Sugaar' (Elkar) eta 2018an 'Sasiolako errotaria' (Erein)

Berak idatzitako liburuez gain, Mikel Valverderen Rita bildumako ale ugari itzuli ditu euskarara, eta baita Baporea bildumarako beste argitalpen batzuk ere.

2018 urteko azaroan Bilbao Mendi Film Festival jardunaldietan 'Everest. Herri oso bat gailurrean' komikia aurkeztu zen, Ramon Olasagastiren gidoilariaren eta César Llaguno marrazkilariaren elkarlanaren emaitza. Bi urte beranduago argitaratu zen 'Inurrategi anaiak. Mendiari bihotz emanak' komikia, biak Sua Argitaletxearen eskutik.

KOMIKIGINTZA HIZPIDE

Elkarrizketa mamitsua egin zion Ramon Olasagastiri Irati Saizar Artolak Gipuzkoako Hitzan/Berrian, eta azken galderak komikigintzari buruzkoak izan ziren.

Azken boladan komikiak idazten ere aritu zara. Nola eman duzu salto hori? Mendi Film jaialditik etorri zait hori ere. Jabier Baraiazarra da jaialdiaren zuzendaria, eta berak ikusita eta guri erakutsita zeuzkan Polonian nola argitaratu zituzten mendizaletasunaren historiari buruzko zenbait komiki. Pasarte oso-oso jakinei buruzko komikiak ziren, eta iruditzen zitzaion Euskal Herrian ere egin zitekeela horrelako zerbait. Hau da, gure historia beste formatu batean jasotzea. Duela lau urte proposatu zigun Cesar Llaguno marrazkilariari eta bioi ea martxan jarriko genuen lehen komikia. Lehen lan horretarako, pentsatu genuen Martin Zabaletaren 1980ko Everesteko igoerarekin hastea. Erantzun polita izan zuen komikiak, eta, handik bi urtera, Iñurrategi anaiei buruz argitaratu dugu bigarrena. Horrek ere erantzun polita izan du, eta espero dugu bilduma baten lehen bi aleak izango direla. Dagoeneko hirugarrenarekin hasi gara lanean; gidoiaren lehen zirriborroa idazten ari naiz.
Komikigintza erregistro ezberdina da guztiz. Eroso ari zara? Ikasten ari naiz hor ere. Oso ezberdina da, bai. Esaterako, lehen komikian, Everesteko liburuaren hizkuntza kazetaritzari lotutakoa da oso, eta, beharbada, irudiari ez dio beharko lukeen adina arnasa ematen. Komikiak hori du: marrazkiak ere asko esan dezakeela. Kazetaritzaren aje asko sumatzen ditut. Gero eta erosoago ari naiz lanean, baina oraindik ere lengoaia bisuala lantzea falta zait.
Hirugarren komikia prestatzen ari zaretela esan duzu. Badu argitalpen datarik? Orain arteko erritmoari jarraitzea da asmoa, eta bi urtean behin bat kaleratzea. Iñurrategi anaiena 2020ko abenduan atera genuen; beraz, 2022. urtearen amaieran aterako dugu hirugarren ale hau, seguruenik.

2022, HIRUGARREN KOMIKIA


Suak eta MendiFilm Festivalek komikigintzan irekitako bidearen 3. alea 2022ko udazkenean argitaratu da:'Andres Espinosa. Bakarrik eta libre'.Ramon Olasagasti eta Cesar Llagunori Felipe H.Navarro kolorista gehitu zaie azken bi lanetan.


EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK[aldatu]

DATA SAILA ARGITARATZAILEA EUSKARAZ GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA
2018/2022
URTEEN ARTEAN
EUSKARAZ
ARGITARATUTAKO SAILA
Mendiari buruzko komikiak Mendi Film Festival / SUA edizioak Ramon Olasagasti Cesar Llaguno Jatorrizkoak euskaraz eta gaztelaniaz.
2018 11 AZAROA
Everest.png
2020 11 AZAROA
MENDIARI.jpg
2022 11 AZAROA
2022 bakarrik eta libre.jpg
Sail hau oraingoz 3 liburukiz osatzen da. Euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu dira 3 liburukiak, eta Iñurrategi anaiena ingelesez ere.