No sleep till Shengal

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
IRUDIAN KLIK EGIN ARGITALETXEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2022 Azaroa (Jatorrizkoa italieraz 2022ko urrian urtean 'No sleep till Shengal' BAO Publishing)
IZENBURUA NO SLEEP TILL SHENGAL
ARGITARATZAILEA Farmazia Beltza
GIDOIA Zerocalcare
MARRAZKIAK Zerocalcare
EUSKARAZKO BERTSIOA Koldo Izagirre
FORMATUA Azal biguina
KOLOREA Txuri beltzean
TAMAINA 240x165 zm
ORRIALDE KOPURUA 205 orrialde
SALNEURRIA 20 euro
ISBN 978-84-12314-06-9


Koldo Mitxelena kurturgunean egindako aurkezpena

SINOPSIA

Premiazko kontakizuna da hau. Kontatu beharrezkoa, sarraski gehiago izango ez badira. Eta, era berean, kontatu beharrezkoa, ahanzturak jango ez bagaitu.

Baina, gainera, kontatu beharrezkoa da konfederakuntza demokratikoaren historia, ezerezaren erdian antolaketa sozial berri batek aurrera egiten ari denaren historia, hain zuzen ere.

Zerocalcare itzuli da Kurdistanera, Irakaldera oraingo honetan. Ezidiarrei buruzko kronika egiten du komiki honetan, isis-en atzaparretik ihes egin ostean milaka lagun horiek nola antolatu diren azaltzeko. Ihes egitea lortu zutenena, jakina.

Zerok hitza ematen die. Kontakizun gogorra eta epikoa, infernutik aterata, baina umorea eta hausnarketa izango ditugu lagun (armadiloak, ordea, kameo txiki bat baino ez du egingo, protagonista ez baita Zero, Kurdistango herriak baizik)

Komikia urrian agertu da Italian, euskarazkoa da haren lehen itzulpena eta gainera, ohi den bezala, gehigarri berezia du gure edizioak: Italian ere argitaratu ez den istorioa. Idatzi eta aipatu ezin direnei buruz. Galdetzen baduzue: “baina hori halan da?”; gure erantzuna: “Ok. Halan da”