Saure

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Frantziar jatorrizko Jean-François Sauré (Le Mans 1967) Araban 90. hamarkadan bizitzen hasi zen editore eta idazlea da, eta komiki gidoigintzan Jansain izenordea erabiltzen du.

Sauré argitaletxearen sortzaile, 2001 urtetik aurrera ia 100 komiki lan argitaratu ditu, gehienak gazteleraz eta euskaraz eta baita frantsesez eta ingelesez ere. Argitaletxeak euskarara ekarri ditu komikigintza franko-belgiarraren autore klasiko eta berriak, Euskal Herriko gidoilari eta irudigile ezberdinei argitaratzeko aukera eman die eta baita espainiar estatuko beste egile batzuei ere.    

Jean-François Saurék Gasteizen egonaldiak egin zituen haur eta gazte garaian, eta ondoren Sorbona-París Unibertsitatean komunikazioa eta informazio arloetako Master ikasketak egin zituen; 90. hamarkadan olerkigintzan aritu zen,liburu bat argitaratu zuen frantsesez... Unibertsitate ikasketak amaituta eta Araban kokatu zelarik, Javier Quintana ilustratzailearekin batera testua eta komikia tartekatzen zituen Arabako turismoari buruzko lanak sortu zituen.


2000. urtean Sauré argitaletxea sortu zuen, eta hasieratik komikigintzari garrantzia handia eman zion, proiektu anitzen bidez: komiki, ipuin eta material didaktikoen argitarapenaz gain erakusketak, lehiaketa eta tailerren antolaketan ere aritu zen. Egitasmo horietarako erakunde publiko eta pribatuekin elkarlana sustatu izan du. Aitzindaria izan zen ere 2009 urtetik aurrera Estatu Espainiarrean komiki digitalak merkaturatzeko orduan.

2000. urtean Sauré argitaletxea sortu berritan, bere lehen argitalpenak, besteren artean, "Euskal labirintoak eta pasadizoak", "Nafarroan zehar euskararen ibilbidea" (Orreaga Ibarraren testuekin eta Patxi Gallegoren ilustrazioekin) eta Euskal Herria, Palestina zein Kaukasoaldeko gatazkei buruzko lanak izan ziren. Sancho el Sabio Fundazioak katalogatuta ditu argitaletxearen lanak.

KOMIKIGINTZA

2000 urtean hasi zen argitaratze lan iraunkorrean, eta urte horretakoak dira ere argitaratutako lehen komiki lanak: batetik euskaraz "Euskal Herriko Kostaldea" komiki liburua, Joseba Imanol Lugaresarestiren gidoiaz eta Eva Garcesen irudiekin: bestetik Patxi Gallegoren komikiak agertzen dira gazteleraz "Epifanio y John Vaina: la carcajada del año" lanean (ale berean Yann Besrest-en testuak daude, nahiz eta bi lanek elkarren artean harremanik ez izan.)


2001ean Sauré euskaraz argitaratutako komikigintzan sendoago hasi zen 3 komiki lanekin: Carlos Trillo argentinarra eta Laura Scarpa italiarraren "Gazte kontuak" albumarekin, Hermann frantziarraren-en "Jeremiah. Fusila urpean" komikiarekin eta  euskal jatorrizko autore baten lanarekin, Iñigo Sarasolaren "Txerokiren txorakeriak".

2002an Sherlock Holmes pertsonaia ardatz zuten saileko hiru komiki argitaratu zituen eta komiki franko-belgiarreko autore garantzizko izan ziren Turk eta De Groot sortzaileen "Leonardo jakintsu handia" albuma argitaratu zuen. Urte horretatik aurrera urtero 7 komiki inguru argitaratzeari ekin zion, euskaraz zein gazteleraz, atzerriko autoreen itzulpenak eta euskal autoreen lanak tartekatuaz.

2003an adibidez Sauré etxean argitaratzen hasi zen Redondo euskal komikigile historikoa (besteren artean 'Ion eta Mirka' sailaren marrazkilaria): Redondok 'Aritz' saila sortu zuen, bi liburuki izango zituena; urte horretan ere Saurék 'Bill eta Bolo'ren album bat, saga Arturiko bat... argitaratu zituen.

2004ean "Gandhi, bizitzaren maisua" komiki bildumarako gidoilari aritu zen Sauré bera beste 8 autoreekin: Daniel Redondo Pérez, Diego Alejandro Garavano, Agustin Casas...

2005ean hainbat autoreekin "Pulp Fikzioa" albuma argitaratu zuen Saurék 'Ingurugiroari buruzko ipuinak' lehen komiki lehiaketako lanak bilduta; autoreen artean zeuden María José Mosquera Beceiro, Amaia Ballesteros López, Aurora Solano eta José Hierro, María Elena del Valle Garcés,Diego Alejandro Garavano... Virginia Perez-ek itzuli zituen euskarara.

2005ean ere argitaratu zuen Saurék Unai Busturia eta Julen Ribas Numenak sailaren lehen alea, eta Angoulemeko azokan egon ziren lanak aurkezten.

Garai horretan Miel Anjel Elustondok elkarrizketa sakona egin zion Argian.

Urte horietan Durangoko Azokan parte hartzen hasi zen Sauré Argitaletxea.

Horrela, XXI mendeko lehen hamarkadan, euskarazko komikien argitaralpena nahiko ahul zegoenean, Saurék kuantitatiboki eta produktuen aniztasunaren ikuspegitik ekarpen berezia egin zuen, hurrengo hamarkadan 'Harriet Ediciones' etxeak egingo zuenaren antzekoa esparru batzuetan. 

Hurrengo urteetan komikiak argitaratzeko erritmoa mantendu zuen eta Tebeosfera atariaren arabera, Espainiar estatuan komiki digitalak argitaratzen aitzindarietako bat izan zen 2009an.

2010ean eta ia hamarkada luze batez (2-3 paperezko album salbu) batez ere euskarri digitalean argitaratu zituen bere lanak Saurék, eta hauen artean dago 2013an Yurre Ugarteren gidoiaz eta Joseba Larratxe Joseviskyren marrazkiekin osatutako "Katu Hegoduna" komiki digitala. Garbiñe Ubedak elkarrizketa interesgarria egin zion Argian eta urte batzuk beranduago Jon Iñaki Artetxek Bilbo Hiria Irratian Saureren ibilbideaz mintzatu zen.

Digitalizazio prozesuak komikiak hizkuntza askotara itzultzeko bidea ireki zuen ere: adibidez, zenbait komiki gazteleraz, euskaraz, frantsesez, portugesez eta ingelesez eskuratu daiteke. Euskaraz, frantsesez eta Gaztelaniaz argitaratu dira beste batzuk.

(Saurek irekitako bidea hausnarketarako aukera ematen du: nahiz eta Komiki digitalen irakurketa eta salmentari buruzko datuak ez izan, ez eta prozesu honetan komikigileek jasotzen duten ordainsariei buruz, positiboa izan da digitalizazioaren bidez euskal komikigileen lana zabaltzea; batetik, jada paperean publikatutakoen kasuan, berriro merkatuan jartzen dituelako aspaldiko komikiak, jada deskatalogatuta, agortuta edo topatzeko zailak direnak; bestetik, komiki berriak modu merkeagoan eskuragarrri jartzeko balio dezake (nahiz eta ondo egiten ez bada komikigileen lanaren prekarizazioa ekar dezakeen, edo publizitatea egoki egiten ez bada mundu digital zabalean lan batzuk "ezkutatuta" geratzeko arriskuan egon); eta azkenik, liburutegi publikoen sareetan (Euskadiko Elkarte Autonomoa, Nafarroa edo Iparraldeko liburutegiak) euskarazko komiki digitalak eskuragarri izateko aukera oso positiboa da. Ikus, Saure etxekoez gain, komiki digitalak euskaraz erosi, mailegatu edo doan eskuratzeko aukerak Euskarri digitalean eskuragarri dauden komikien zerrenda.)   

Bere ibilbidean zehar Saurek bere lana dibertsifikatu du eta erakunde publiko eta pribatuekin hezkuntza arloko materialak ekoitzi ditu eta beste jarduerak antolatzen ditu jarraikortasunez.

2020, KOMIKIAK PAPEREAN BERRIZ ERE

2020 urtetik aurrera Saurék berriro ekin zion komikiak paperean argitaratzeko bideari.

Batetik Nesim Fintz eta Han-Mi Kim autoreen Matematikako eta informatikako aparteko istorioak komikian komikia argitaratu zuen, eta bestetik Mina eta oroimena bilduma, 'Fernando Buesa' Fundazioarekin elkarlanean: Aurora Cuadrado Fernándezen gidoiekin irudigile hauek sortu zituzten istorioak: Daniel Rodríguez / Alfonso Pinedo / Carlos Cecilia / Fran Tapias

2021 urtean komiki argitalpenak ez zuen etenik izan, baina euskarri digitalean argitaratu ziren istorioren paperezko berralgitalpenak izan ziren.

Adibidez, 'Lurraren semea' liburukian ( Txani Rodriguez Hernandez idazleak sortutakoa eta Nacho Fernández González irudigileak marraztuta) aurretik euskarri digitalean argitaratu ziren 'Manuel' pertsonaiaren 3 abentura paperean argitaratu zituen Saurek.


'Francisco de Goya, Henri Rousseau eta Van Gogh: mihisetik komikira' bilduman Inge Eguiluz eta Moratha egileek 2010/2014 urteen artean euskarri digitalean argitaratu zituzten 3 komiki ezberdin paperera ekarri zituen editoreak.

'Newton eta etorkizunerako bidaia: klonak VS robotak' bilduman aurretik euskarri digitalean argitaratutako Newtondarrak saileko 3. (Newton eta berdinen jatorria) eta 4. (Newton, 24. mendea eta koska) istorioak bildu dituzte.(Edorta Corpás eta Victor Araqueren lanak)

'Bizitzaren benetako funtsa' liburukian izen bereko istorioaz gain (Jorge González de Matauco/Fernando Ferreiro) 2012ko 'Matxinsalto argitaratzailea' komikia dago ere (Jansain/Esteban Hernández Calvo.

Beste kasu batzuetan, aurretik euskarri digitalean argitaratutako autore ezberdinen zenbait komikirekin bildumak osatu eta paperean merkaturatu zituen komikiak:


'Zaporeen abentura' izenburupean kaleratu zuen paperean Saurek "Newtondarrak" saileko 2 alea ('Newton eta frutaren bahiketa', Edorta Corpas eta Victor Araque autoreen lana) eta 2012an euskarri digitalean argitaratu ziren 'Trattoria' Saileko bi zenbakiak: egileak Lipocito (Jonatan Miranda eta Bittor Rodriguez) eta Sara Calzada Santanderko irudigilearen lanak.


Zoritxarrez soilik gazteleraz argitaratu da paperean 'Las sombras, los colores, misterios y monstruos de la humanidad' komiki bilduma: bertan paperean elkartu zituzten aurretik soilik digitalean argitaratutako Amaia Ballesterosen 'Mapagilea', Yurre Ugarte eta Joseba Larratxeren 'Katu Egoduna" eta Pablo Zerda irudigileak Jansainekin egindako istorioak (Jean Paul Saure editoreak gidoigintzarako erabiltzen duen ezizena)

2022 urtean 'Bihurrikeriak Sabikan' komikia argitaratu zuen Saurek, Gerardo Fabián Cosenza Andaluzian bizi den argentinarraren sormen lana, eta baita 'Zuhaitzen balioa', Susana Domínguez Lerena mendi eta baso injeniararen gidoiarekin Daniel Rodríguez Redondok sortutako albuma.


Bere argitalpenetarako web plataforma anitzak erabili eta gero, gaur egun Luckybooks atariaren bidez zabaltzen ditu bere proiektuak eta liburuak: 2022ko uztailean BIENAL LUCKY BOOKS jarduera antolatu zuen.


Azken urteotako zenbait komiki Saure argitaletxearen webgunean eskuratu daitezke.

PAPEREAN ETA EUSKARRI DIGITALEAN SAUREK ARGITARATUTAKO EUSKARAZKO KOMIKIAK

Zerrenda hau eguneratze bidean dago

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 10 URRIA
Zuhaitzen balioa.png
Zuhaitzen balioa Saure Susana Domínguez Lerena Daniel Rodríguez Redondo Jatorrizkoa gazteleraz Aritz Gorrotxategi 2021 11 azaroa, gazteleraz 'El valor de los árboles' Sauré argitaletxea
2022 04 APIRILA
2022 bihurrikeriak sabikan.jpg
Bihurrikeriak Sabikan Saure Gerardo Fabián Cosenza Gerardo Fabián Cosenza Jatorrizkoak gazteleraz Aritz Gorrotxategi 2022 04 apirila (aldiberean gazteleraz eta euskaraz)
2021 07 UZTAILA
2021 zaporeen abentura.jpg
Zaporeen abentura Saure Lipocito/Edorta Corpás Sara Calzada/Victor Araque Jatorrizkoak gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2012 (2021 urteko liburuki honetan

paperean argitaratu zituzten "Newtondarrak" saileko 2. alea eta 2012an euskarri digitalean argitaratu ziren 'Trattoria' Saileko bi zenbakiak)

2021 07 UZTAILA
2021 lurraren semea.jpg
Txanoa 8 Lurraren semea Saure Txani Rodríguez Nacho Fernández Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2021 (aurretik euskarri digitalean argitaratutako istorioen paperezko bilduma: 'Zeharkaldi urdina', 'Tumbesera itzuli' eta 'Uretara')
2021 07 UZTAILA
2021 newton klonak robotak.jpg
Newtondarrak 5 Newton eta etorkizunerako bidaia: klonak VS robotak Saure Edorta Corpás Victor Araque Jatorrizkoa gazteleraz Xabier Armendaritz 2021 ( bilduma honetan paperean argitaratu dituzte aurretik euskarri digitalean argitaratutako Newtondarrak saileko 3. (Newton eta berdinen jatorria) eta 4. (Newton, 24. mendea eta koska) istorioak.)
2021 06 EKAINA
2021 mihisetik.jpg
Francisco de Goya, Henri Rousseau eta Van Gogh: mihisetik komikira Saure Inge Eguiluz/Moratha Moratha Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2010/2014 urteen artean argitaratu ziren istorio hauek euskarri digitalean 3 komiki ezberdinetan
2021 06 EKAINA
Bizitzaren-benetako-funtsa.jpg
Bizitzaren benetako funtsa Saure Jorge González de Matauco/Jansain Fernando Ferreiro/Esteban Hernández Calvo Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2021 urtekoa da 'Bizitzaren benetako funtsa' komikia, eta ale berean 2012ko 'Matxinsalto argitaratzailea' komikia dago ere.
2020 12 ABENDUA
Mina eta oroimena.JPG
Mina eta oroimena Saure/ Fernando Buesa Fundazioa Aurora Cuadrado Fernández Daniel Rodríguez Redondo / Alfonso Pinedo / Carlos Cecilia / Fran Tapias Jatorrizkoa gazteleraz Aritz Gorrotxategi 2020 abendua, 'Dolor y memoria'.
2020 01 URTARRILA
2020 Matematikako.jpg
Matematikako eta informatikako aparteko istorioak komikian Saure Nesim Fintz Han-Mi Kim Jatorrizkoa frantsesez Belén Pikabea Laoniz 2018, "Les Histoires extraordinaires des mathématiques et de l'informatique en bandes dessinées", Editions Anfortas.
2016 03 MARTXOA
2016 bazen behin.jpg
Bazen behin ipuin bat Saure Ainize Eguiarte Arrola Alfonso Berroya Elosua Edizio elebiduna Miren Echeveste Lacombe 2016 03 MARTXOA Euskaraz eta Gazteleraz
2015
Gernika bakea.jpg
Gernika, bakearen eta adiskidetzearen alde Saure Joseba Gómez Amaia Ballesteros Edizio elebiduna Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2015
2009
NEWTONDARRAK.JPG
Newtondarrak 1 Newton eta Torrijo Superordenagailua Saure Edorta Corpás Victor Araque Jatorrizkoa gazteleraz Xabier Armendaritz 2009
2009
Diamanteak.JPG
Ziklozirkua 2: Diamanteak harean Saure Joseba Gómez Josema Carrasco Jatorrizkoa gazteleraz Jon Muñoz 2009
2009
Ahalmen.JPG
Compadre 3:Ahalmen partekatuak Saure Jansain Pablo Cerda Jatorrizkoa gazteleraz Karlos Zabala 2009
2009
Olinpikoa.JPG
Txanoa 4 Abentura olinpikoa Saure Txani Rodríguez Nacho Fernández Kolorea Veronica Rosado Jatorrizkoa gazteleraz Miel Angel Elustondo Etxeberria 2009
2008
Eguzkiaren.JPG
Txanoa 3 Eguzkiaren lasterketa Saure Txani Rodríguez Nacho Fernández Jatorrizkoa gazteleraz Miel Angel Elustondo Etxeberria 2008
2008
Hazien bidaia.JPG
Ziklozirkua 1: Hazien bidaia Saure Joseba Gómez Josema Carrasco Jatorrizkoa gazteleraz Joxean Sagastizabal 2008
2008
Esfinge negartia.JPG
Compadre 2:Esfinge negartia Saure Jansain Pablo Cerda Jatorrizkoa gazteleraz Karlos Zabala 2008
2008
ANIMALIEN.JPG
Animalien inauteria Saure Mundina Mundina Jatorrizkoa Gazteleraz Xabier Armendariz 2008
2008
Babiloniarrak.JPG
Artearen Historiak 2: Babiloniarrak, Mesopotamiako artea Saure Gonzalo Martínez de Antoñana María José Mosquera Beceiro Jatorrizkoa gazteleraz Miel Angel Elustondo Etxeberria 2008
2007
2007 numenak alaba.jpg
Numenak, Alaba Saure Unai Busturia Julen Ribas Euskaraz Jatorrizkoa 2007
2007
Harri.JPG
Artearen Historiak 1: Harri-pintatzaileak, Goi paleolitoko artea Saure Gonzalo Martínez de Antoñana María José Mosquera Beceiro Jatorrizkoa gazteleraz Luis Mari Igartua 2007
2007
IPARRALDEKO.JPG
Txanoa 2 Iparraldeko Basamortuak Saure Txani Rodríguez Nacho Fernández Jatorrizkoa gazteleraz Joxean Sagastizabal 2007
2007
Babelgo.JPG
Compadre: Babelgo txotxongilolaria Saure Jansain Pablo Cerda Jatorrizkoa gazteleraz Karlos Zabala 2007
2006
Pirata 3.JPG
Pirata 3 : Ongi marraztu? Behin hasi eta gero jarraitu Saure Jose Angel Lopetegi Jose Angel Lopetegi Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2006
2006
EGIPTOARRAK 2.JPG
Egiptoarrak espazioan 2: Faraoiaren garagardoa Saure Diego Agrimbau Diego Garavano Jatorrizkoa gazteleraz Virginia Perez Alonso 2006
2006
Numantzia.JPG
Numantzia, ilunabarreko izarra Saure Angel Benito Gastañaga Angel Benito Gastañaga Jatorrizkoa gazteleraz Miel Angel Elustondo Etxeberria 2006
2006
Bus alabaman.JPG
Bus bat alabaman Saure Fernando Buesa Fundazioa Jansain Sandrá García Ruiz Jatorrizkoa gazteleraz Pedro Diez de Ulzurrun 2006
2006
Izotz.JPG
Compadre 1: Izotz azpiko bidea Saure Jansain Pablo Cerda Jatorrizkoa gazteleraz Karlos Zabala 2006
2005
2005 numenak aita.jpg
Numenak, Aita Saure Unai Busturia Julen Ribas Euskaraz Jatorrizkoa 2005
2005
Knosos.JPG
Aritz 2: Knossos-eko ondarea Saure Pello Gutiérrez Peñalba Daniel Redondo / Kolorea: Iban Astondoa Altuna Jatorrizkoa gazteleraz Pello Gutiérrez Peñalba 2005
2005
Pulp.JPG
Pulp fikzioa 4 komiki Saure Maria José Mosquera Beceiro / Aurora Solano / José Hierro Amaia Ballesteros/Maria Elena del Valle Garces /Diego Alejandro Garavano Maria José Mosquera Beceiro / Amaia Ballesteros/Maria Elena del Valle Garces /Diego Alejandro Garavano Jatorrizkoa gazteleraz Virginia Perez Alonso 2005
2005
Pirata.JPG
Pirata Saure Jose Angel Lopetegi Jose Angel Lopetegi Jatorrizkoa gazteleraz Koldo Biguri 2005
2005
PIRATA 2.JPG
Pirata 2 : Ze baboa zaren Pirata Saure Jose Angel Lopetegi Jose Angel Lopetegi Jatorrizkoa gazteleraz Koldo Biguri 2005
2005
EGIPTOARRAK.JPG
Egiptoarrak espazioan: Faraoiaren agina Saure Diego Agrimbau Diego Garavano Jatorrizkoa gazteleraz Virginia Perez Alonso 2005
2005
AMETSAREN.JPG
Txanoa 1 Ametsaren aro berria Saure Agustín Ferrer Casas/Javier Erostarbe Garitano/Maite Toledo Saralegi/Juan Antonio Alcudia Perez Nacho Fernández Jatorrizkoa gazteleraz Pedro Díez de Ulzurrun 2005
2004
URATXIMA.JPG
Uratxima kementsua Saure Nathalie Bodin Nathalie Bodin Jatorrizkoa Frantsesez Koldo Biguri 2002, Ourachima le brave (Delcourt)
2004
POPOTKA.JPG
Popotka xiux txikia, Iktomiren irakasgaia Saure David Chauvel Fred Simon Jatorrizkoa Frantsesez Bego Montorio Uribarren 2002 La Leçon d'Inktomi (Delcourt)
2004
Zeruko junkoa.JPG
Zeruko junkoa Saure Roger Leloup Roger Leloup Jatorrizkoa frantsesez Ritxi Lizartza 1998 La jonque céleste (Dupuis)
2004
Gandhi.JPG
Gandhi, bizitzaren maisua Saure / Fernando Buesa Fundazioa Jansain eta 7 autore gehiago Pablo Cerda eta beste zenbait autore Jatorrizkoa gazteleraz Koldo Biguri / Beatriz Lopez 2004
2004
Arturo 1.JPG
Arturo 2: Arturo borrokalaria Saure David Chauvel Jérôme Lereculey Jatorrizkoa frantsesez Jon Muñoz 2000, Arthur le combattant (Delcourt)
2003
Bolo.JPG
Bolo & Bill: Hona hemen! Saure Roba Roba Jatorrizkoa frantsesez Karlos Zabala 1999, les v'la! (Dargaud)
2003
Aritz.JPG
Aritz 1: Nayariteko altxorra Saure Pello Gutiérrez Peñalba Daniel Redondo/ Kolorea: Iban Astondoa Altuna Jatorrizkoa gazteleraz Pello Gutiérrez Peñalba 2003
2003
MISTERIO.JPG
Misterio Doktorea eta Milango misterioak Saure Lucio Filippucci Alfredo Castelli Jatorrizkoa italiarrez Iñaxio López de Arana Arrieta 2003, I misteri di Milano (Alessandro)
2003
Arturo 1.JPG
Arturo 1: Myrddin eroa Saure David Chauvel Jérôme Lereculey Jatorrizkoa italiarrez Pedro Diez de Ulzurrun 1999, Myrddin le fou (Delcourt)
2002
Sherlock beldur.JPG
Baker street 1 : Sherlock Holmes ez da ezeren beldur Saure Pierre Veys Nicolas Barral Jatorrizkoa Frantsesez Bego Montorio Uribarren 1999, Sherlock Holmes n'a peur de rien (Delcourt)
2002
Sherlock kirol.JPG
Baker street 2 : Sherlock Holmes eta kirol arriskutsuetako elkartea Saure Pierre Veys Nicolas Barral Jatorrizkoa Frantsesez Bego Montorio Uribarren 2001, Sherlock Holmes et le Club des sports dangereux (Delcourt)
2002
Sherlock kameliako.JPG
Baker street 3 : Sherlock Holmes. Kameliako gizonak Saure Pierre Veys Nicolas Barral Jatorrizkoa Frantsesez Bego Montorio Uribarren 2002, Sherlock Holmes et les Hommes du Camellia (Delcourt)
2002
Leonardo.JPG
Leonardo Jakintsu handia Saure Bob De Groot Turk Jatorrizkoa frantsesez Pedro Diez de Ulzurrun 1979, Leonard, c'est un quoi, deja ? (Dargaud)
2002
Bandera.jpg
Kapak eta Letaginak 2 Bandera beltza Saure Alain Ayroles Jean-Luc Masbou Jatorrizkoa frantsesez Karlos Zabala 1997, Pavillon noir (Delcourt)
2001
KAPAK.JPG
Kapak eta Letaginak 2 Janizariaren sekretua Saure Alain Ayroles Jean-Luc Masbou Jatorrizkoa frantsesez Pedro Diez de Ulzurrun 1995, Le secret du Janissaire (Delcourt)
2001
Bihotz.JPG
Gazte kontuak: bihotz ergelak Saure Carlos Trillo Laura Scarpa Jatorrizkoa italieraz Pedro Diez de Ulzurrun 2001, Cuori Imbranati
2001
Txeroki.JPG
Txerokiren txorakeriak Saure Iñigo Segurola Iñigo Segurola Euskaraz jatorrizkoa 2001
2001
Fusila.JPG
Jeremiah: fusila urpean Saure Hermann Hermann Jatorrizkoa frantsesez Gerardo Markuleta 2001
05 MAIATZA
Kostaldea.JPG
Euskal Herriko Kostaldea Saure Joseba Imanol Lugaresaresti Eva Garces Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2000

Sancho el Sabio Fundazioak katalogatuta ditu aurretik argitaletxeak paperean argitaratutako lanak, eta apurka apurka Komikipediara gehituko ditugu argitarapen hauek.


EUSKARRI DIGITALEAN[aldatu]

2009 bitartekoak paperean argitaratuko urtea dute erreferentzia bezela. 2010 urtetik aurrekoak soilik digitalean eskuratu daitezke.

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2003 Paperean
Aritz.JPG
Digitalean 2011
Aritz 1: Nayariteko altxorra Saure Pello Gutiérrez Peñalba Daniel Redondo/ Kolorea: Iban Astondoa Altuna Jatorrizkoa gazteleraz Pello Gutiérrez Peñalba 2003
2005
AMETSAREN.JPG
Txanoa 1 Ametsaren aro berria Saure Agustín Ferrer Casas Nacho Fernández Jatorrizkoa gazteleraz Joxean Sagastizabal 2005
2005 Paperean
Knosos.JPG
Digitalean 2011
Aritz 2: Knossos-eko ondarea Saure Pello Gutiérrez Peñalba Daniel Redondo / Kolorea: Iban Astondoa Altuna Jatorrizkoa gazteleraz Pello Gutiérrez Peñalba 2005
2005
Pirata.JPG
Pirata Saure Jose Angel Lopetegi Jose Angel Lopetegi Jatorrizkoa gazteleraz Koldo Biguri 2005
2005
PIRATA 2.JPG
Pirata 2 : Ze baboa zaren Pirata Saure Jose Angel Lopetegi Jose Angel Lopetegi Jatorrizkoa gazteleraz Koldo Biguri 2005
2006
Pirata 3.JPG
Pirata 3 : Ongi marraztu? Behin hasi eta gero jarraitu Saure Jose Angel Lopetegi Jose Angel Lopetegi Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2006
2005
EGIPTOARRAK.JPG
Egiptoarrak espazioan: Faraoiaren agina Saure Diego Agrimbau Diego Garavano Jatorrizkoa gazteleraz Virginia Perez Alonso 2005
2006
EGIPTOARRAK 2.JPG
Egiptoarrak espazioan 2: Faraoiaren garagardoa Saure Diego Agrimbau Diego Garavano Jatorrizkoa gazteleraz Virginia Perez Alonso 2006
2007
IPARRALDEKO.JPG
Txanoa 2 Iparraldeko Basamortuak Saure Txani Rodríguez Nacho Fernández Jatorrizkoa gazteleraz Joxean Sagastizabal 2007
2007
Harri.JPG
Artearen Historiak 1: Harri-pintatzaileak, Goi paleolitoko artea Saure Gonzalo Martínez de Antoñana María José Mosquera Beceiro Jatorrizkoa gazteleraz Luis Mari Igartua 2007
2008
Babiloniarrak.JPG
Artearen Historiak 2: Babiloniarrak, Mesopotamiako artea Saure Gonzalo Martínez de Antoñana María José Mosquera Beceiro Jatorrizkoa gazteleraz Miel Angel Elustondo Etxeberria 2008
2008
ANIMALIEN.JPG
Animalien inauteria Saure Mundina Mundina Jatorrizkoa Gazteleraz Xabier Armendariz 2008
2008
Hazien bidaia.JPG
Ziklozirkua 1: Hazien bidaia Saure Joseba Gómez Josema Carrasco Jatorrizkoa gazteleraz Joxean Sagastizabal 2008
2008
Esfinge negartia.JPG
Compadre 2:Esfinge negartia Saure Jansain Pablo Cerda Jatorrizkoa gazteleraz Karlos Zabala 2008
2008
Eguzkiaren.JPG
Txanoa 3 Eguzkiaren lasterketa Saure Txani Rodríguez Nacho Fernández Jatorrizkoa gazteleraz Miel Angel Elustondo Etxeberria 2008
2009
Ahalmen.JPG
Compadre 3:Ahalmen partekatuak Saure Jansain Pablo Cerda Jatorrizkoa gazteleraz Karlos Zabala 2009
2009
Diamanteak.JPG
Ziklozirkua 2: Diamanteak harean Saure Joseba Gómez Josema Carrasco Jatorrizkoa gazteleraz Jon Muñoz 2009
2009
NEWTONDARRAK.JPG
Newtondarrak1Newton eta Torrijo Superordenagailua Saure Edorta Corpás Victor Araque Jatorrizkoa gazteleraz Xabier Armendaritz 2009
2009
Olinpikoa.JPG
Txanoa 4 Abentura olinpikoa Saure Txani Rodríguez Nacho Fernández Kolorea Veronica Rosado Jatorrizkoa gazteleraz Miel Angel Elustondo Etxeberria 2009
2011
Mapagilea.JPG
Mapagilea Saure Amaia Ballesteros Amaia Ballesteros Edizio elebiduna Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2011
2012
Trattoria 1.JPG
Trattoria 1: Giancarlok ez du etsiko Saure Lipocito Sara Calzada Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2012
2012
Trattoria 2.JPG
Trattoria 2: Ni hao, Txina Saure Lipocito Sara Calzada Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2012
2012
Matxinsalto.JPG
Argitaratzaile baten istorioak 1: Matxinsalto argitaratzailea Saure Jansain Esteban Hernández Calvo Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2012
2013
Esaerak.JPG
Argitaratzaile baten istorioak 2: Esaerak eta ikasbideak Saure Jansain Esteban Hernández Calvo Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2013
2013
2013 katu egoduna.jpg
Katu hegoduna Saure Yurre Ugarte Joseba Larratxe Josevisky Euskaraz Jatorrizkoa 2013
2013
Compadre 4.JPG
Compadre 4: Aurrealdeko lehioa Saure Jansain Pablo Cerda Jatorrizkoa gazteleraz Aurora Cuadrado Fernandez 2013
2014
Itxaropenaren.JPG
Ziklozirkua 3: Itxaropenaren kontinentea Saure Joseba Gómez Josema Carrasco Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2014
2014
Lurrik.JPG
Ziklozirkua 4: Lurrik gabeko loreak Saure Joseba Gómez Josema Carrasco Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2014
2014
Poemak.JPG
Ziklozirkua 5: Poemak eta loreak Saure Joseba Gómez Josema Carrasco Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2014
2014
Taxi.JPG
Ziklozirkua 6: Taxi bat eta Historia bat Saure Joseba Gómez Josema Carrasco Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2014
2014
ZEHARKALDI.JPG
Txanoa 5 Zeharkaldi urdina Saure Txani Rodríguez Nacho Fernández Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2014
2014
Tumbesera.JPG
Txanoa 6 Tumbesera itzuli Saure Txani Rodríguez Nacho Fernández Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2014
2014
Uretara.JPG
Txanoa 7 Uretara Saure Txani Rodríguez Nacho Fernández Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2014
2014
Newton 2.JPG
Newtondarrak2Newton eta frutaren bahiketa Saure Edorta Corpás Victor Araque Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2014
2014
Newton 3.JPG
Newtondarrak3Newton eta berdinen jatorria Saure Edorta Corpás Victor Araque Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2014
2014
Newton 4.JPG
Newtondarrak4Newton, 24. mendea eta koska Saure Edorta Corpás Victor Araque Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2014
2010
Goya.JPG
Arte bizia 1: Goya Saure Moratha Moratha Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2010
2014
Sagarra.JPG
Arte bizia 2: Douanier-en sagarra Saure Inge Eguiluz Moratha Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2014
2014
Belarri.JPG
Arte bizia 3: Van Goghen belarri erdia Saure Inge Eguiluz Moratha Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2014