Esteban Hernández Calvo

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Esteban Hernández 1979an Ciudad Realen jaiotako irudigilea da. Arte Ederretan lizentziatu zen Valentzian, eta han bizi da oraindik.

“Usted” izeneko fanzinea autoeditatzen zuen eta fanzine onenaren sarirako izendatuen artean egon zen Madril eta Bartzelonako komiki azoketan.

2007ko otsailean Bang Edicionesek bere lehen eleberri grafikoa argitaratu zuen: 'Culpable e Historias Cortas'. Ondoren Dolmen Editorialak bere hurrengo lan unipertsonala argitaratu zuen, 'Quattrocento' eta 'Planeta DeAgostinik' Suéterargitaratu zuen Espainian eta Italian.

Euskaraz 2012 eta 2013an Jean Francoise Saure "Jansain" euskal editorearen komiki digital biografikoetarako irudiak egin zituen (2021 urtean paperean beste autore batekin batera 'Bizitzaren benetako funtsa' liburukian argitaratu ziren lan hauek)

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2021 06 EKAINA
Bizitzaren-benetako-funtsa.jpg
Bizitzaren benetako funtsa Saure Jorge González de Matauco/Jansain Fernando Ferreiro/Esteban Hernández Calvo Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2021 urtekoa da 'Bizitzaren benetako funtsa' komikia, eta ale berean 2012ko 'Matxinsalto argitaratzailea' komikia dago ere.
2012
Matxinsalto.JPG
Argitaratzaile baten istorioak 1: Matxinsalto argitaratzailea Saure Jansain Esteban Hernández Calvo Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2012
2013
Esaerak.JPG
Argitaratzaile baten istorioak 2: Esaerak eta ikasbideak Saure Jansain Esteban Hernández Calvo Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2013