Lipocito

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

"Lipocito" izenordearen atzean Jonatan Miranda eta Bittor Rodriguez elikadura arloko profesionalak daude. 2012an euskarri digitalean argitaratu zituen Saure etxeak 'Trattoria' komiki Saileko bi zenbakiak Sara Calzada Santanderko irudigilearen eskutik.

2021 urtean 'Zaporeen abentura' izenburupean kaleratu zituen paperean Saurek bi lan horiek liburuki bakarrean (ale berean "Newtondarrak" saileko 2. komikia ere sartu zuten)