Edorta Corpás

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Edorta Corpás 1990 urtean Bizkaian jaiotako komiki marrazkilari eta gidoilaria da.

2003 urtetik aurrera zenbait sari jaso zituen Galdakao eta Portugaleteko komiki lehiaketetan, baita Bizkaia Maitea eta Norma argitaletxeko lehiaketetan.

2009tik aurrera Saure argitaletxearentzako eta Victor Araque andaluziar marrazkilariarekin Newtondarren 4 album argitaratu zituen, lehen aleak paperean, beste batzuk euskarri digitalean eta baita bilduma formatuan ere.