Nacho Fernández

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Nacho Fernández González Bilbon 1973 urtean jaiotako marrazkilari eta gidoilaria da. Gazteleraz egiten du lan, baina euskaraz ere irakurri daiteke gidoilari ezberdinen eskutik hasieran eta ondoren Txani Rodriguezekin lankidetzan garatutako Txanoa saila. Gaur egun Bartzelonan bizi da.

Wikipediaren arabera "Dragon Fall" parodiari esker hasi zen komikigintzan ibilbide propio bat egiten.

Txikitan komiki irakurle sutsua izan zen: Bruguera (Ibañez , Jan y Raf ) frantziar/belgiar komikigintza (Asterix, Tintín, Lucky Luke, Spirou, Pottokiak, etc.) eta telebistako animazioak (Mazinger Z, Ulises 31, Gadget inspektorea...)Bilbotik Gasteizera lekualdatuta, Nerabe zela lagunartean sortutako fanzineetan parte hartu zuen, eta 1995an Álvaro López-ekin batera Dragon Fall komikia sortu zuen, Akira Toriyamaren Dragon Ball komikiaren parodia, Hi no Tori Studio izenpean. Hilabetez hilabete, 30 orrialdez osatutako 40 ale osatu zituzten eta sailak harrakasta izan zuen; Heliópolis argitaletxeak berrargitaratu zituen komiki hauek.

Dragon Fall garatzen ari zen bitartean, parodia gehiago egin zituen eta Cels Piñolen Fanhunter sailerako kolaborazioak egin zituen, Planeta deAgostini cómics argitaletxeko Forum zigiluan.

Argitaletxe ezberdinetarako egin ditu lanak: Dude, Dolmen editorial,Nutopi@, Panini, Dibus aldizkaria... eta Frantziar estatuan ere argitaratu ziren Dragon Fall-en istorioak eta autorearen beste lan batzuk


2005 urtean Saure argitaletxearen eskutik gazteleraz eta euskaraz "El Chullo"/"Txanoa" saila abiarazi zuen: Australian bizi den Manuel Peruar gaztetxoaren abenturak jasotzen dira bertan, eta lehen aleak 4 istorio jasotzen, ditu beste 4 gidoilarien eskutik: |Agustín Ferrer Casas, Javier Erostarbe Garitano, Maite Toledo Saralegi eta Juan Antonio Alcudia Perez. Sailaren bigarren zenbakitik aurrera Txani Rodriguez arduratu zen gidoietaz, eta beste 8 ale osatu zituzten elkarlanean.

Nacho Fernandezen azken lanen artean, 2012an Superlopez pertsonaiaren "El Supergrupo: El superretorno" komikia dago. 2015ean "Los mundos de Valken: océanos en llamas" komikia argitaratu zuen, 2018 an "El Supergrupo" taldearen beste ale bat, 2019an El Guante Hater del infinito...

AUTOREAREN KOMIKIAK EUSKARAZ

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2021
2021 lurraren semea.jpg
Txanoa 8 Lurraren semea Saure Txani Rodríguez Nacho Fernández Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2021 (aurretik euskarri digitalean argitaratutako istorioen paperezko bilduma)
2014
Uretara.JPG
Txanoa 7 Uretara Saure Txani Rodríguez Nacho Fernández Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2014
2014
Tumbesera.JPG
Txanoa 6 Tumbesera itzuli Saure Txani Rodríguez Nacho Fernández Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2014
2014
ZEHARKALDI.JPG
Txanoa 5 Zeharkaldi urdina Saure Txani Rodríguez Nacho Fernández Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2014
2009
Olinpikoa.JPG
Txanoa 4 Abentura olinpikoa Saure Txani Rodríguez Nacho Fernández Kolorea Veronica Rosado Jatorrizkoa gazteleraz Miel Angel Elustondo Etxeberria 2009
2008
Eguzkiaren.JPG
Txanoa 3 Eguzkiaren lasterketa Saure Txani Rodríguez Nacho Fernández Jatorrizkoa gazteleraz Miel Angel Elustondo Etxeberria 2008
2007
IPARRALDEKO.JPG
Txanoa 2 Iparraldeko Basamortuak Saure Txani Rodríguez Nacho Fernández Jatorrizkoa gazteleraz Joxean Sagastizabal 2007
2005
AMETSAREN.JPG
Txanoa 1 Ametsaren aro berria Saure Agustín Ferrer Casas/Javier Erostarbe Garitano/Maite Toledo Saralegi/Juan Antonio Alcudia Perez Nacho Fernández Jatorrizkoa gazteleraz Pedro Díez de Ulzurrun 2005