Moratha

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

José Morata Bedoya “Moratha” Aragoiko Darocan 1970 urtean jaiotako komikigilea da. Sauré argitaletxeari esker euskaraz irakurri daitezke bere komiki batzuk.

XXI hamarkadaren lehen urteetan hasi zen komikiak argitaratzen. 'Mariano, el porrero medieval' pertsonaiaren sailarekin:autoedizioaren bidez hasiera batean, ondoren 'Cornoque_ argitaletxearen eskutik lau liburukitan jaso dira bere istorioak.

Daroca bere herriko elezahar bat komikira eraman zuen eta Literatur lanak ere komikiratu ditu.

2004 urtean 'Malavida' kolektiboan parte hartu zuen:fanzinegintzan aritu ziren eta aldizkari erotikoetarako komikiak argitaratzen zituzten.

2010 urtean Arabako  Saure etxerako "Goya" komikia egin zuen euskarri digitalean argitaratzeko. 2014 urtean Saurérako lan egin zuen ere, baina orduan Inge Eguiluz Montesek egin zituen Henri Rosseau eta Van Gogheri buruzko komikien gidoiak.

2012an iberiar garaiean garatzen den 'Thurrakos' komikian parte hartu zuen.

2017an 'Los Comiclowns' haurrentzako komikia sortu zuen, 2021 urtean 'El Compromiso de Caspe‘...

2021 urtean Francisco de Goya, 'Henri Rousseau eta Van Gogh: mihisetik komikira' liburukian paperean argitaratu ziren 2010/2014 urten artean euskarri digitalean argitaratutako 3 istorioak: Morathak marraztu zituen guztiak eta Goyari buruzkoan gidoia berea da ere; aldiz, Inge Eguiluz Montesek egin ditu Henri Rosseau eta Van Gogheri buruzkoak.


PAPEREAN SAUREK ARGITARATUTAKO EUSKARAZKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2021
2021 mihisetik.jpg
Francisco de Goya, Henri Rousseau eta Van Gogh: mihisetik komikira Saure Inge Eguiluz/Moratha Moratha Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2010/2014 urteen artean argitaratu ziren istorio hauek euskarri digitalean 3 komiki ezberdinetan


EUSKARRI DIGITALEAN SAUREK ARGITARATUTAKO EUSKARAZKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2010
Goya.JPG
Arte bizia 1: Goya Saure Moratha Moratha Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2010
2014
Sagarra.JPG
Arte bizia 2: Douanier-en sagarra Saure Inge Eguiluz Moratha Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2014
2014
Belarri.JPG
Arte bizia 3: Van Goghen belarri erdia Saure Inge Eguiluz Moratha Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2014