Inge Eguiluz

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Inge Eguiluz Montes Bilbon 1978 urtean jaiotako irudigile eta Komiki gidoilaria da. Egun Parisen bizi da. 2014 urtean Sauré argitaletxerako komiki gidoiak sortu zituen, euskarri digitalean merkaturatu zirenak eta 2021 urtean paperezko liburuki bakarrean argitaratu zirenak.

Txikitatik marraztu izan du, eta 1996 urtean Biologia ikasketak hasi zituen EHUn: unibertsitate berean 2008 urtean Arte Ederretan lizentziatu zen.

Ilustrazioa eta diseinu grafikoa dira bere lan esparruak, baina animazioan ere aritu da eta 2008 urtean sari bat jaso zuen III. EITB Kultura bideo lehiaketan. AVNIA aldizkarirako eta Zócalo fanzinerako lanak egin ditu.

2014 urtean Sauré argitaletxerako 2 komiki gidoi sortu zituen Henri Rosseau eta Van Gogheri buruz: Moratha arduratu zen marrazkietaz. Euskarri digitalean argitaratu ziren komiki guztiak.

2021 urtean istorio horiek paperean argitaratu ziren liburuki bakarrean, eta horiei gehitu zitzaien Morathak 2010 urtean Goyari buruz sortutakoa.


PAPEREAN SAUREK ARGITARATUTAKO EUSKARAZKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2021
2021 mihisetik.jpg
Francisco de Goya, Henri Rousseau eta Van Gogh: mihisetik komikira Saure Inge Eguiluz/Moratha Moratha Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2010/2014 urteen artean argitaratu ziren istorio hauek euskarri digitalean 3 komiki ezberdinetan


EUSKARRI DIGITALEAN SAUREK ARGITARATUTAKO EUSKARAZKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2010
Goya.JPG
Arte bizia 1: Goya Saure Moratha Moratha Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2010
2014
Sagarra.JPG
Arte bizia 2: Douanier-en sagarra Saure Inge Eguiluz Moratha Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2014
2014
Belarri.JPG
Arte bizia 3: Van Goghen belarri erdia Saure Inge Eguiluz Moratha Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2014