Amaia Ballesteros

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Amaia Ballesteros Lopez 1978 urtean Trapagaranen jaiotako diseinatzaile grafikoa, ilustratzailea eta komikigilea da. Madriden Diseinu eta Komunikazio Multimediako Masterra egin zuen eta Bilbon Arte Plastikoetako eta Diseinuko Teknikari ikasketak egin zituen, Publizitate Diseinu Grafikoaren alorrean.

Bere webgunean kontatzen duenez, bederatzi urtez publizitate-agentzietan, editorialetan eta arte grafikoen enpresetan lanean aritu ondoren, bere kabuz hasi zen lanean eta estudioa sortu zuen. Kartel eta komiki lehiaketetan sari ugari eskuratu ditu.

Publizitate eta ilustrazio lan ugari egin ditu eta komikigintzan aritzen da: Saure etxerako egindako proiektuak, erakundeen kanpainetarako sortutako komikiak, Gobernuz kanpoko elkarteentzat, fanzineetarako... Xabiroi eta Gaur 8-n argitaratzen ditu komikiak ere.

1994 urtean Portugalete Uri Urena Komiki-Lehiaketan 15 urte azpikoen kategorian akzesita irabazi zuen, eta helduen kategorian 2010. urtea bitarte guztira zazpi sari jaso ditu: 1. eta 3. sariak edizio banatan eta 5 aldiz euskarazko sari onenaren akzesita


2002ko Ermuako Komikiaren III. astean “Cómic de Mujer” erakusketan parte hartu zuen, eta beste erakusketa kolektiboetan Bilbon eta Madrilen


2004ean 2. saria eskuratu zuen Saure Argitaletxeak antolatutako “Fábulas Medioambientales” Ilustrazio lehiaketan.


Bere lehen albuma beste autoreekin partekatua izan zen: 2005ean Saure etxeak Pulp Fikzioa komikia argitaratu zuen gazteleraz, katalanez eta euskaraz: Amaia Ballesterosek egin zuen albuma osatzen duten 4 komikietako bat.

2006ean Saure argitaletxeaen “Encuentros en la Orilla” erakusketan Amaia Ballesterosen komiki eta ilustrazioak egon ziren erakusgai.

Urte batzuetan jarraian beste zenbait sari ere irabazi zituen, besteren artean “Bizkaia Maitea” Ingurumeneko lehiaketan (2006, 2007 eta 2008 urteetan), 1. saria Sestaoko Ilustrazio Fantastikoen lehiaketan. (2005 eta 2009 urteetan)


2010ean Getxoko Komiki Azokan ikusgai egon zen "Escalera de color" Amaia Ballesterosen erakusketa.

2011 urtean Saure etxerako berriz ere Cartographica / Mapagilea komiki digitala sortu zuen.

Urte horretan hasi zen fanzineetan argitaratzen (Zócalo, Replika, Rumble!...) eta Xabiroi aldizkarian istorio bat argitaratu zuen Katixa Agirreren gidoiaz.

Wikipediaren arabera ilustratzaile lanak egin ditu hainbat liburuetarako, tartean "Izenaduba, baso magikoa" (Sua Edizioak/Izenaduba Basoa, 2011), "Kilimanjaroko diamantea (Ibaizabal Argitaletxea, 2013), Ijitoen Altxorra (Ibaizabal Argitaletxea, 2015), La Perla eta Mi aitite, un niño feliz Mª del Mar Montserrat Ruizekin, Zallako Baserria (Zallako Udala, 2019)...

2012 urtetik aurrera Eusko Jaurlaritzarentzat tratu txarren prebentzioari eta sare sozialen erabilerari buruzko komikiak sortu zituen.

2013an Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketako finalista izan zen, eta bestalde Ganorabako lehiaketan epaimahaiko kide izan zen. Komikintza arloko sari ugari jaso ditu hainbat lekuetan antolatutako lehiaketetan: León, Cornellà de LLobregat, Senpere, Portugalete, Basauri, Zumarraga, Galdakao, Noja, Gasteiz… 2014 urtean lehen saria jaso zuen Ibarrako Galtzakomik VII Komiki Lehiaketa.

2015ean "Gernika, bakearen eta adiskidetzearen alde" komikia sortu zuen, Joseba Gómezen gidoiarekin. Urte berean Ekonomia Soziala gaitzat hartuta, Oletakorta komikia sortu zuen REAS Euskadirako.

2016ean «Ilustrazio digitalaren erronka berriak: sorkuntza, erabilera eta kontsumoa" hitzaldian hartu zuen parte, eta 2017an "Komikia eta gainerako abentura ilustratuak." solasaldian.

2019an "Euskaltzaindia, euskararen 100 urteko laguna" komikia argitaratu zuen, Juan Luis Zabalaren gidoiarekin.

Pinterest atarian bere komiki gehienen irudiak topatu daitezke

REASEuskadik 2020 urtean beste bi enkargu berri egin zizkion: otsailean argitaratu zen 'Kanpoaldean/A las afueras' komikia eta urrian 'Labirintoa' istorioa,  biak Albordefilms kolektiboaren gidoiaz.

Zoritxarrez soilik gazteleraz argitaratu zuen Saurek paperean 'Las sombras, los colores, misterios y monstruos de la humanidad' komiki bilduma: bertan paperean elkartu zituzten aurretik soilik digitalean argitaratutako Amaia Ballesterosen 'Mapagilea', Yurre Ugarte eta Joseba Larratxeren 'Katu Hegoduna" eta Pablo Zerda irudigileak Jansainekin egindako istorioak (Jean Paul Saure editoreak gidoigintzarako erabiltzen duen ezizena).

2022ko ekainaren 15ean Nabarralderen eskutik 'Amaiur. Gaztelu baltza' komikia aurkeztu zen Sabino Arana Fundazioaren egoitzan. Ale honen gidoiaz Angel Rekalde arduratu zen eta irudiak Amaia Ballesterosek sortu zituen.


Iñigo Astiz Berrian 'Nafarroako Termopiletako bataila' artikuluak idatzi zuen.

Gazteleraz Irrati elkarrizketa egin zieten Onda Vascan Angel Rekalde eta Amaia Ballesteroseri: Amaiaren hitzetan, behin dokumentazio eta gidoi lanak eginda, marrazketa 3-4 hilabeteko lana izan zen.

2023 urtean Arbasoak komikia argitaratu zuen Ballesterosek, Alboan elkartearen enkarguz sortutako lana.


EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK[aldatu]

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2023 02 OTSAILA
2023 arbasoak komikia.jpg
Arbasoak ALBOAN Amaia Ballesteros Amaia Ballesteros Edizio elebiduna Etymon Solutions 2023 otsaila
2022 06 EKAINA
Amaiur gaztelu baltza.jpg
Amaiur: gaztelu baltza Nabarralde / Sabino Arana Fundazioa Angel Rekalde Amaia Ballesteros Bi edizio, euskaraz eta gazteleraz ? 2022, gazteleraz aldiberean
2020 10 URRIA
Labirintoa.jpg
Labirintoa Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea REAS / ALBOAN Ana Serna / Marta Gómez / Paula Iglesias (Al Borde films) Amaia Ballesteros Edizio elebiduna Belaxe, Koop. Elk. 2020ko urria
2020 02 OTSAILA
2020 kanpoaldean.jpg
Kanpoaldean Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea REAS Ana Serna (Al Borde films) Amaia Ballesteros Edizio elebiduna Itziar Orbegozo 2020ko Otsaila
2019 09 IRAILA
2019 euskaltzaindia.jpg
Euskaltzaindia, euskararen 100 urteko laguna Euskaltzaindia Juan Luis Zabala / Amaia Ballesteros Amaia Ballesteros Euskaraz Jatorrizkoa 2019ko Iraila
2015 10 URRIA
Oletakorta.jpg
Oletakorta Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea REAS/ALBOAN Amaia Ballesteros Amaia Ballesteros Edizio elebiduna Labayru Fundazioa 2015 urria
2015
Gernika bakea.jpg
Gernika, bakearen eta adiskidetzearen alde Saure Joseba Gómez Amaia Ballesteros Edizio elebiduna Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2015

Euskarri digitalean

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2011
Mapagilea.JPG
Mapagilea Saure Amaia Ballesteros Amaia Ballesteros Edizio elebiduna Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2011

Beste autoreekin partekatutako komiki liburuak

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2005
Pulp.JPG
Pulp fikzioa 4 komiki Saure Maria José Mosquera Beceiro / Aurora Solano / José Hierro Amaia Ballesteros/Maria Elena del Valle Garces /Diego Alejandro Garavano Maria José Mosquera Beceiro / Amaia Ballesteros/Maria Elena del Valle Garces /Diego Alejandro Garavano Jatorrizkoa gazteleraz Virginia Perez Alonso 2005