Nabarralde

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Nabarralde Fundazioa 2001 urtean sortu zen eta Nafarroako memoria kolektiboa berreskuratu eta ezagutaraztea helburu duen elkarte bat da.

Nabarralderen webgunean azaltzen denez "Ikerketa-proiektu gisa eraikitzen da: ezagutza, sustapena, bilgunea… eta funtsezko helburua du, hain justu, kulturaren, historiaren eta gizatalde gisa eratzen gaituen guztiaren zabalkunde handiena egitea."

Horretarako hainbat jarduera sustatzen ditu: hitzaldiak, jardunaldiak, ekitaldiak, era argitalpenak.

Nabarralde izeneko aldizkariaz gain, liburu ugari argitaratu ditu, tartean komikiak.

2016 urtean 'Eneko Aritza. Lehen errege baskoia' komikia argitaratu zuen Nabarraldek, Angel Rekalderen gidoiaz eta Joseba Larratxe Joseviskyren marrazkiekin.

Ondoren urtero argitaratu dute komiki berri bat euskal komikigintzaren azken hamarkadetan nabarmendu diren irudigileekin: Adur Larrea, Axpi, Asisko, Iñaket, Amaia Ballesteros...

3 aletan Angel Rekalde arduratu da gidoietaz eta gainontzekoetan Mikel Begoña, Miren Mindegia eta Asisko, azken kasu honetan gidoilari/irudigile lanak eginez.

2021eko irailean Nafarroako Komiki Azokan aurkeztu zen 'Benjamin Tuterakoaren bidaia handia' komikia, Mikel Begoña eta Iñaket komikigileen elkarlanaren emaitza, eta Azokak erakusketa eskaini zion Nabarraldek urte hauetan guztietan egindako komiki bildumari.

2022ko ekainaren 15ean 'Amaiur. Gaztelu baltza' komikia aurkeztu zen Sabino Arana Fundazioaren egoitzan. Ale honen gidoiaz Angel Rekalde arduratu zen eta irudiak Amaia Ballesterosek sortu zituen.

2022an ere Martin Ttipia elkartearekin lankidetzan 'Gasteiz 1200: defentsa amaigabea' komikia argitaratu du Nabarraldek:  Fernando Sánchez Aranazek egin du gidoia eta Aritz Ibarra Agirrezabal arduratu da irudietaz.


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 11 AZAROA
Gasteiz-1200-azala.jpg
Gasteiz 1200: defentsa amaigabea Martin Ttipia elkartea/Nabarralde Fernando Sánchez Aranaz Aritz Ibarra Agirrezabal Bi edizio, euskaraz eta gazteleraz 2022 azaroa, euskaraz eta gazteleraz
2022 06 EKAINA
Amaiur gaztelu baltza.jpg
Amaiur: gaztelu baltza Nabarralde / Sabino Arana Fundazioa Angel Rekalde Amaia Ballesteros Bi edizio, euskaraz eta gazteleraz ? 2022, gazteleraz aldiberean
2021 09 IRAILA
Benjamin tuterakoa.jpg
Benjamin Tuterakoaren bidaia aparta Nabarralde Mikel Begoña Iñaket Euskaraz Jatorrizkoa 2021, gazteleraz aldiberean
2020 ABENDUA
Katalina.jpg
Foixeko Katalina Nabarralde Angel Rekalde Ainara Azpiazu Axpi Bi edizio, euskaraz eta gazteleraz ? 2020 12 ABENDUA
2019
2019 nafarroa beheregaina.png
1620 Nafarroa Beheregaina Nabarralde Asisko Asisko Euskaraz jatorrizkoa 2019 11 Azaroa
2018
2018 Maria.jpg
Maria Zugarramurdikoa eta sorginduak izan ziren emakumeak Nabarralde Miren Mindegia Adur Larrea 2 edizio, euskaraz/gazteleraz 2018 11 Azaroa
2016
2016 eneko.jpg
Eneko Aritza. Lehen errege baskoia Nabarralde Angel Rekalde Joseba Larratxe Josevisky 2 edizio, euskaraz/gazteleraz Miren Mindegia 2016 11 azaroa