Aritz Ibarra Agirrezabal

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Aritz Ibarra Agirrezabal Gasteizen 1992 urtean jaiotako irudigilea da eta 2022 urtean argitaratu zuen bere lehen komikia 'Gasteiz 1200: defentsa amaigabea'. Irudigintza ez da bere ohiko lanbidea eta proiektu honetarako lana utzi zuen denbora batez.


H28 aldizkari saretirikoan argitaratu zituen komikiak 'Gudamarrazkiak' izenpean. Gasteizko Txinparta taldearen pankartak egin izan ditu, karteletan ageri izan dira bere irudiak...


Nabarralderako ilustrazio ugari egin ditu: Noaingo batailaren urteurrenaren testuinguruan argitaratu zen 'Noain 1512' liburuko azala egin zuen eta baita 'Amaiur 500 urte' liburuaren azala, irudiak sortu zituen '1620 loraldia' eta zuzenbide Piriniarrari buruzko jardunaldietarako... Bestalde Herriesistentzia ekimenerako irudiak egin ditu ere. Pertsonen irudigile trebea da.


Martin Ttipia elkartearentzat ere irudiak sortu izan ditu Aritz Ibarrak, eta elkarte honek Fernando Sánchez Aranaz idazleari 1199-1200 urteen artean gertatu zen Gasteizko setioari buruzko gidoi bat egitea eskatu ondoren, Aritz Ibarraren esku utzi zuten Gaztelako Erresumako gudarosteak Nafarroako Erresumaren mendebaldeko lurraldea konkistatzeko kanpainaren baitako setioa komikiratzeko ardura. Hala bedi irratian kontatu zuen Ibarrak prozesu hau.


Proiektu hau Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoakek elkarlanean antolatutako 'BATERA. Kultur proiektuak elkarrekin' deialdian izan zen hautatua, 16-30 urte bitarteko gasteizko gazteen proiektu kulturalei bultzada emateko egitasmoa. Itsulapikoa plataforman ere Crowfunding-a antolatu zen eta horrela kontatu zituen Aritz ibarrako sortzaile bezala zituen kezkak.


Zergatik crowdfunding kanpaina bat? Ia ezinezkoa da komikigile batentzat lanean sartu dituen ordu mordoa ekonomikoki konpentsatuak ikustea, ez baitago horrenbesteko irakurle ezta irabazi marjinik ere. Horri gehitzen badiogu, azken hilabete hauetan, maiz, nire benetako ogibidea albo batera utzi dudala lan hau aurrera ateratzeko, panorama bitxia aurki dezakegu. Gainera, behin lana amaituta, erarik txukunenean aurkeztea gustatuko litzaidake eta hortarako inbertsio bat nahitaezkoa da. Laburbilduz, lana era duin batetan aurrera ateratzeko asmoz abiatu dut crowdfunding kanpaina hau. Duina, bai lan baldintzei zein argitaratzeko erari begira.


2022ko azaroan iritsi zen liburua zaleen eskuetara: Martin Ttipia elkartearekin batera Nabarraldek ere parte hartu du argitarapenean eta azaroaren 17an egin zen komikiaren aurkezpena Gasteizen. Durangoko Azokan aleak sinatu zituen Aritzek, Hernaniko Komiki Jardunaldietan jendaurreko saio batean parte hartu zuen eta herriz herri solasaldiak antolatu eta antolatzen dituzte.


2023ko irailean komikiaren euskarazko bertsioaren bigarren edizioa argitaratu zen, lehena agortu eta gero.

2023/2024: KOMIKIA GEURETIK SORTUAK UDALBILTZAREN EKIMENAREN BAITAN

Udalbiltzak antolatutako Geuretik Sortuak ekimenaren bigarren edizioaren baitako sormen egonaldi eta diru laguntza deialdia ebatzi da eta 2023 urtean zehar 39 izango dira parte hartuko duten udalerriak.

22 sortzailek hartuko dute parte, eta tartean 5 komikigile izan dira hautatuak 15-20 orrialde bitarteko euren komikiak garatzeko: Iñaki Martiarena “Mattin”, Aritz Ibarra Agirrezabal, Kote Camacho de Miguel, Unai Gaztelumendi Arandia eta Eñaut Aiartzaguena Bravo.

Aritz Ibarra Agirrezabal Sara-Urruña-Bera-Lesaka eremuan egingo du egonaldia eta Lehen Mundu Gerrak Euskal Herrian izan zuen eragina izango da bere komikiaren gaia.

2023 urtean zehar egonaldiak burutu eta komiki sorkuntzan jardun ondoren, 2024ko urtarriletik irailaren 30era arte burutuko da Hedapen Fasearen baitan herriz herri aurkeztuko dira komiki lanak; bestalde, liburuki batean argitaratuko dira sortzaileen komiki guztiak eta webgune batean egongo dira eskuragarri Creative Commons lizentziapean.


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 11 AZAROA
Gasteiz-1200-azala.jpg
Gasteiz 1200: defentsa amaigabea Nabarralde / Martin Ttipia elkartea Fernando Sánchez Aranaz Aritz Ibarra Agirrezabal Bi edizio, euskaraz eta gazteleraz 2022 azaroa, euskaraz eta gazteleraz


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2023 ABENDUA
Hona-bostekoa-komikia.jpg
Hona bostekoa Udalbiltza / Dijitalidadea Iñaki Martiarena "Mattin"
Aritz Ibarra Agirrezabal
Kote Camacho de Miguel
Unai Gaztelumendi
Eñaut Aiartzaguena
Iñaki Martiarena "Mattin"
Aritz Ibarra Agirrezabal
Kote Camacho de Miguel
Unai Gaztelumendi
Eñaut Aiartzaguena
Euskaraz Jatorrizkoa 2023