Eñaut Aiartzaguena

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Eñaut Aiartzaguena Bravo Iurretan 1988 urtean jaio zen komikigilea da.

Irribarrez webgunean bere biografian kontatzen duenez,

"Umetatik gustatu izan zait marraztea (ez horrenbeste margotzea) eta hamaika komiki irakurtzen nituen. Oroitzapen benetan polita daukat Erramun Basajauna, Gabai eta Asterixen abenturen komikiekin. Gaur egun ere esku artean izaten ditut sarri (nahiz eta sekula ez dakidan non gorde, leku faltan nabil) eta berriz bizitzen ditut bineta arteko abentura horiek.
"Ikasketetan batxilergo artistikoa aukeratu nuenean irakasleek uste izan zuten erratu egin nintzela baina nik argi nuen Arte Ederretako ikasketak egin nahi nituela. Ez dut unibertsitate garaiko abenturak kontatzen denborarik galduko. 2013. urtean bukatu nituen ikasketak eta beste lan batzuk egiten ibili eta gero 2014. urteko uda aurretxoan ekin nion komiki tirak egiteari. Egia esan ez dute halako arrakasta handirik ere, baina ongi pasatzen dut lan honetan. Eta dirurik ematen ez badu ere horrelako lanekin aurrera ateratzen saiatuko naiz, izan ere, nork behar du sosik irriz ari denean?"

Sare sozialetan #Gaurkotira traolarekin maiztasun handiz eskaintzen ditu umore grafikoaren arloko istorio irudidunak. Kutsu autobiografiko nabarmenak ditu bere lanak, egunerokotasunean oinarrituta baina inguruneari eta gizarteari buruzko iritziak tartekatuaz.

Crowfunding bidez 2017an zinta horietako asko bilduma batean argitaratu zituen.

H28n parte hartu du, eta zenbait aldizkarietan argitaratu izan ditu komikiak, HikHasi-n adibidez eta guraso.eus webgunean bere lan ugari daude ikusgarri.


Diseinu grafikorako lanak egiten ditu,muralak marraztu... Marrazki, ilustrazio eta komiki ikastaroak eskaini izan ditu.

Txikipedian komikien bidez zenbait gairi buruzko komikiak sortu ditu 'Ikasi Otsorekin' izenburupean.

2023/2024: KOMIKIA GEURETIK SORTUAK UDALBILTZAREN EKIMENAREN BAITAN

Udalbiltzak antolatutako Geuretik Sortuak ekimenaren bigarren edizioaren baitako sormen egonaldi eta diru laguntza deialdia ebatzi zuen eta 2023 urtean zehar 39 izango ziren parte hartu zuten udalerriak.

22 sortzailek hartuko dute parte ekimen honetan, eta tartean 5 komikigile izan ziren hautatuak 15-20 orrialde bitarteko euren komikiak garatzeko: Iñaki Martiarena “Mattin”, Aritz Ibarra Agirrezabal, Kote Camacho de Miguel, Unai Gaztelumendi Arandia eta Eñaut Aiartzaguena Bravo.

Eñautek Amasa-Villabonan haurrentzat komiki bat sortu zuen, basoak, ekologia eta mitologia ardatz hartuta.


2023 urtean zehar egonaldiak burutu eta komiki sorkuntzan jardun ondoren, 'Hona bostekoa' liburukian argitaratu dira sortzaileen komiki guztiak eta abenduan egin zen aurkezpena.. Hasierako asmoa litzateke ere komiki hauek webgune batean jartzea eskuragarri Creative Commons lizentziapean.


2024ko urtarriletik irailaren 30era arte burutuko den Hedapen Fasearen baitan herriz herri aurkeztuko dira komiki lanak.

Bestalde, 2024 urtean 'Akuarelak aire zabalean' liburua argitaratu du Eñautek UEU-rekin.

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2023 ABENDUA
Hona-bostekoa-komikia.jpg
Hona bostekoa Udalbiltza / Dijitalidadea Iñaki Martiarena "Mattin"
Aritz Ibarra Agirrezabal
Kote Camacho de Miguel
Unai Gaztelumendi
Eñaut Aiartzaguena
Iñaki Martiarena "Mattin"
Aritz Ibarra Agirrezabal
Kote Camacho de Miguel
Unai Gaztelumendi
Eñaut Aiartzaguena
Euskaraz Jatorrizkoa 2023


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
12 ABENDUA
2017 irribarrez.jpg
Irribarrez: #GaurkoTira 2016/2017 ikasturtea Autoedizioa Eñaut Aiartzaguena Eñaut Aiartzaguena Euskaraz Jatorrizkoa 2017 12 ABENDUA


AUTOREA INTERNET SAREAN[aldatu]

https://irribarrez.info/ https://www.facebook.com/MunduaIrribarrez/ https://twitter.com/irribarrez https://www.instagram.com/enautaiartzaguena/ https://www.verkami.com/projects/17887-gaurkotira-urteko-bilduma