Hona bostekoa

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
IRUDIAN KLIK EGIN ARGITALETXEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2023 azaroa
IZENBURUA HONA BOSTEKOA
ARGITARATZAILEA Udalbiltza
ISTORIO BAKOITZAREN GIDOIA ETA MARRAZKIAK Iñaki Martiarena "Mattin"
Aritz Ibarra Agirrezabal
Kote Camacho
Unai Gaztelumendi
Eñaut Aiartzaguena
JATORRIZKO HIZKUNTZA Euskaraz
FORMATUA Kartone
TAMAINA
ORRIALDE KOPURUA 124 orrialde
SALNEURRIA 20 euro
ISBN 978-84-19053-04-6

Udalbiltzako Geuretik Sortuak proiektuaren barruan sortutako komiki-bilduma honetan, bost komikilarik bost komiki labur sortu dituzte, bakoitza Euskal herriko gune batean kokatua.

'Geuretik sortuak' ekimenaren honen baitan, kulturgileek proiektuak aurkezteko aukera izaten dute, eta balorazio prozesu baten bidez hautatutakoek hainbat herrietan egonaldiak egin behar dituzte: kokagune bakoitzaren historiatik eta errealitatetik abiatutako artelanak sortzea da xedea.

2022 urtean aurkeztu ziren proiektuak, 2023an egin ziren egonaldian eta urte bereko abenduan argitaratu zen bilduma, lan hauekin:

  • Iñaki Martiarena “Mattin”: Usurbilen musika ardatz hartuta sortu zuen "Handantza" komikia
  • Unai Gaztelumendi Arandia: "Harresia" sortu du, Leitzan eta Berastegin ondutako istoria, bi herrien arteko mugari buruzkoa.

2023ko abenduan aurkeztu zen 'Hona bostekoa' bilduma.

2024ko urtarriletik irailaren 30era arte burutuko da Hedapen Fasearen baitan herriz herri aurkeztuko dira komiki lanak

'Geuretik sortuak' ekimena eta komikigintza diru laguntza lerroari  buruzko informazioa