Udalbiltzaren ''Geuretik sortuak'' Egonaldi eta Beka Lehiaketa: komigintza atala

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Udalbiltzak Euskal Herriko udaletxe eta hautetsiak batzen dituen erakunde publikoak, beste hainbat jardueren artean, 2021 urtean 'Geuretik Sortuak' ekimena jarri zuen martxan: euskara hutsean egindako artea eta kulturaren sormena, ekoizpena eta hedapena sustatuko zituen zirkuitu nazionala sortzea izan zen helburu nagusia.


Ekimen honen baitan, kulturgileek proiektuak aurkezteko aukera izaten dute, eta balorazio prozesu baten bidez hautatutakoek hainbat herrietan egonaldiak egin behar dituzte: kokagune bakoitzaren historiatik eta errealitatetik abiatutako artelanak sortzea da xedea.

LEHEN EDIZIOA

2021 urteko Lehen edizioan zinemagintza, literatura eta antzerkigintza izan ziren arlo nagusiak, eta komiki bat sortzeko proiektuari esker lortu zuen Mattinek Araitz Betelun egonaldia egiteko beka eta egonaldiaren ondoren Aska! komikia argitaratzeko aukera.

Aska! komikia eta beste Literatur lanak 2022ko martxoan 'Hamazazpigarrenean aidanez 1 eta 2' Liburuetan jaso ziren, eta doan ere eskuragarri jarri zituen Udalbiltzak euskarri digitalean. Antzezlan eta zinema lanekin saioak ere egin ziren han hemenka eta herriz herri aurkezpenak egin ziren.


BIGARREN EDIZIOA

Bigarren edizio honek arte alorren artean komikigitza ere hartu zuen kontuan eta ondorioz literatura, zinegintza eta antzerkigintzako lanez gain, komiki lanak ere diruz lagundu ziren araudian arlo honetara egokitutako baldintzak txertatuta.

2022ko azaroak 26 bitarte eduki zuten sortzaileek proiektuak aurkezteko epea

Diru laguntza ebatzi ondoren, 2023 urtean zehar 39 udalerrietan garatu zen Udalbiltzaren Geuretik Sortuak ekimenaren bigarren edizioa.

22 sortzailek hartu dute parte bigarren edizio honetan, eta tartean 5 komikigilek herri hauetan garatu dituzte euren proiektuak.

  • Unai Gaztelumendi Arandia: "Harresia" sortu du, Leitzan eta Berastegin ondutako istoria, bi herrien arteko mugari buruzkoa.

2023ko abenduan aurkeztu zen lan guzti hauek jasotzen dituen 'Hona bostekoa' bilduma eta Durangoko Azokan egon zen eskuragarri.

'Geuretik sortuak' ekimenaren baitan paperean argitaratzeaz gain webgune batean egongo dira eskuragarri lan hauek Creative Commons lizentziapean.

2024ko urtarriletik irailaren 30era arte burutuko da Hedapen Fasearen baitan herriz herri aurkeztuko dira komiki lanak.

ERAKUSKETAK ETA SOLASALDIAK EGILEEKIN

KOMIKI ERAKUSKETAK

BERA-n burutu da jada.
SARA: Otsailak 3 - 9
URRUÑA: Otsailak 10 - 11
BERGARA: Otsailak 12 - 16
AMASA-VILLABONA: Otsailak 23 - Martxoak 8
USURBIL: Otsailak 23 - 25
LEITZA: Martxoak 12 - 19
BERASTEGI: Martxoak 20 - 29
ZUMAIA: Martxoak 29tik aurrera

SOLASALDIAK

Urtarrilaren 26ean ospatu zen Beran Aritz Ibarrarekin
Otsailaren 9an parte hartu zuen Aritz Ibarrak Urruñako aurkezpenean
Otsailaren 9an Bergaran Kotetok hartu nzuen parte aurkezpenean
Otsailak 23: Amasa-Villabonan Eñaut Aiertzaguena
Martxoak 15: Leitzan unai Gaztelumendi


2022ko DEIALDIAK IZAN ZITUEN OINARRIAK

TESTU HONEN BIDEZ KOMIKIPEDIAN, OKERRIK EZEAN, DIRU LAGUNTZA HONEN BAITAN KOMIKIARI DAGOKION ATALEKO GAKOAK LABURTU GENITUEN, BAINA ETORKIZUNEAN DEIALDIAN PARTE HARTZEKO ASMOA DUENAK BEKA DEIALDIAREN OINARRIETARA JO BEHARKO DU BALDINTZA GUZTIAK ONDO EZAGUTU ETA ESKAERA EGOKI EGITEKO.

1.) 'Geuretik Sortuak' egitasmoan, lehenik komikilariek azaroak 26 bitarte euren proiektuak aurkeztu beharko dituzte epea zabaltzean (literatura, zinema edo antzerki sortzaileek beraien esparruetan egin beharko duten bezala). Pertsona batek edo bik aurkeztu dezakete proiektua. Eskatzaile bakoitzari gehienez ere proiektu bakarrerako beka emango zaio.

2.) Proiektuak aurkezteko epea amaitzean, Udalbiltzak osatutako Balorazio Batzordearen erabakian oinarrituta, bekadunen zerrenda argitaratuko da eta baita zein herrietan egin beharko duten egonaldia: saritutako behin betiko komiki lan kopurua, parte hartzen duten herri kopuruaren eta hauen tamainaren araberakoa izango da.

3.) Egonaldiak: 2023 urtean zehar 3 asteko egonaldiak egin beharko dituzte sortzaileek herriko istorioak eta pertsonak ezagutu eta proiektua landu ahal izateko.

4.) Ondoren,2023ko irailaren 22a baino lehen entregatu beharko da komikia.

5.) 2024ko urtarriletik irailaren 30era arte burutuko da Hedapen Fasearen baitan herriz herri aurkeztuko dira komiki lanak; bestalde, liburuki batean argitaratuko dira sortzaileen Komiki guztiak eta webgune batean egongo dira eskuragarri Creative Commons lizentziapean.

Ekonomikoki, komiki sorkuntzarako Bekak ezaugarri nagusi hauek ditu:

A.) 2023 urtean Sormen lanari lotutako kopurua: 2.500 € komiki bakoitzaren sormenerako.

Egonaldiko dietak, ostatua eta egonaldia bera egiteko beharrezko garraio gastuak (0,29€/km) bekaren kopurutik at ordaindu egingo zaizkio sortzaileari, baita lanerako lekua bermatu ere.

Pertsona bat edo birentzako egonaldi gastuak estaliko dira.

B.) 2024 urtean Hedapena: Euskal Herrian zehar aurkezpenak antolatuko dira, eta 200 € jasoko ditu egileak aurkezpen bakoitzeko. Ebazpena jakinarazten den egunean jakinaraziko da zenbat herritan egingo diren aurkezpenak. Komiki aurkezpena egiteko beharrezko garraio gastuak (0,29€/km) bekaren kopurutik at ordaindu egingo zaizkio sortzaileari.

Udalbiltza Partzuergoak aurkezpen edo emanaldi gehigarriak eskatu ahal izango dizkie sortzaileei data hauen barnean edo data hauetatik kanpo. Aparteko emanaldi horiek mugatuak izango dira, eta soilik “Geuretik Sortuak” proiektuaren logika baten barruan kokatzen direnak izango dira. Udalbiltza Partzuergoak eskatutako emanaldiak eta aurkezpenak deialdi honetan zehaztutako baldintza orokorretan eta baldintza ekonomikoetan egin beharko dira.

Sortzaileak libre izango dira (zirkuituaren hedapen fasearen epemugen baitan) beren lanen ustiapenak, aurkezpenak eta emanaldiak deialdi honek proposatzen duen zirkuitu kulturaletik kanpo egin ahal izateko. Dena den, obra bakoitzaren estreinaldia derrigorrez egonaldia egin duen herrian egingo da eta gainontzeko emanaldi egutegia antolatzerako orduan lehentasuna eman beharko diete zirkuituaren baitako udalerriei. Halaber, beti ere hedapen fasearen epemugen baitan, euren obren katxeta %15 edo gehiagoan eskaini beharko dizkiete zirkuitutik kanpoko herriei; inolaz ere merkeago. Azoka edo jaialdi berezien kasuan salbuespenen bat hitzartu ahal izango da Udalbiltza Partzuergoarekin.

Sortzaileek, hedapen fasea amaitu ondoren eta bekarekiko konpromisoa aldatuta, haien lana egile eskubideak kudeatzeko entitate batekin babestea erabakiko balute, eta atzera eraginkortasunez zirkuitu honetan sortutako lanen gaineko gain saririk eragingo balute parte hartzaile diren udalei, uko egin beharko diote atzera eraginkortasunez aplikatuko diren sormen eskubideei.

Programa honen kontura sortzaile bakoitzak jasoko dituen bi bekak hainbat zatitan ordainduko dira:

- 2023: Sorkuntzaren eta ekoizpenaren %50 esleitzen denetik hilabeteko epean eta %50 entrega datatik hilabeteko epean (beranduenez 2023ko irailaren 22ean entregatu beharko da komikia).

- 2024: Hedapenaren %33 otsailean, %33 maiatzean eta %34 irailean.

Oinarri hauen arabera emandako diru-laguntzak helburu berarekin ematen diren beste diru-laguntzekin bateragarriak izango dira, beti ere gain-finantziaziorik ez balego.


Onuraduna izateko baldintzak:

(Ikus deialdieko agirietan zein egoeratan ezingo den onuradun izan, hauetako batzuk adibidez: ebazpen irmo baten bitartez diru-laguntzak jasotzeko aukera galtzearekin santzionatua egotea, bateraezintasun egoerak, obligazio fiskalak eta Segurantza Sozialekoak egunean ez izatea, sexuzko diskriminazioa egiteagatik santzio administratiboa edo penala jasoa izatea edo proposatutako lanean hizkera sexista, homofoboa edota arrazista erabiltzen dutenak...)

Beka hau, kultur eremuren batean diharduten edo hasi nahi duten pertsona fisikoek lor dezakete, baldin eta diru-laguntzak eskatzeko datan 16 urteko adina betea badute. Gutxienez 2 urtez erroldatuta egon behar izan dute Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa Garaia, Lapurdi, Nafarroa Behera edo eta Zuberoan

Sortzaileak norbanakoak edo taldeak izan daitezke. Talde gisa aurkeztuz gero, pertsona bakarra izendatu beharko da taldeko ordezkari bezala.

Ahal den heinean aurkeztutako eskaeretatik onuradunen genero parekidetasuna bermatzea erakunde emailearen helburuetako bat izango da. Antzerkigintza eta zinemagintzan zuzendariaren sexuari erreparatuko zaio; eleberrigintzan, idazlearenari; eta komikigintzan, dagokion sortzaileari edo sortzaileei (bat baino gehiago badira).

Onuradun izanez gero sortu beharreko Komiki lanaren ezaugarriak

Komiki lan bakoitzak gutxienez 15 orrialde eta gehienez 20 orrialde eduki beharko ditu.

Komikien argitalpena

Aukeratutako komikiak liburu bakarrean argitaratuko ditu Udalbiltzak, Creative Commons lizentziaren baitan. Bilduma hau salmentan egoteaz gain, Udalbiltza Partzuergoko web-orritik deskargatu ahal izango da. Ipuin-bilduma eta komiki-bildumarako argitalpen eta edizio lanetarako kontratazio deialdi bat egingo da 2023. urtean zehar.

ESKAERAN AURKEZTU BEHARREKOAK

- Beka eskaera orria eskabide-eredu ofizialean aurkeztu beharko da. (II. Eranskina)

- Eskaera orriarekin batera agiri orokor hauek aurkeztu beharko dira:

1 Eskatzailearen eta/edo ordezkariaren Nortasun Agiriaren kopia.

2 Kontu korrontearen titularitatea egiaztatuko duen agiria. Beka onuradun izan ezkero, soilik kontu honetara sartuko da bekaren dirua, aldaketa egiteko pisuzko arrazoiren bat egon ezean.

3 Proiektuak hala eskatzen duenean, beharrezkoak izan daitezkeen egilearen eskubideak errespetatuko direla adierazten duen ardurapeko aitorpena.

4 Administrazioarekin Gizarte Segurantzako betebeharrak eta Zerga obligazioak betetzeari dagokionez egunean dagoela egiaztatzea.

5 Ardurapeko aitorpena, beste diru-sarrera batzuk badauden eta/edo beste erakunde batzuetan diru-laguntza eskatu duen adierazten duena.

6 Eskatzaileak onuradun izateko ezintasun egoerarik ez duela adierazten duen lekukotasuna, ziurtagiria edo, hala badagokio, ardurapeko aitorpena


Komiki arloan aurkeztu beharrekoa


1.) Curriculum Vitae-a, kultur arloan izandako lan-eskarmentuari mugatutakoa.

2.)Proiektuaren proposamena azalduko duen laburpena (2 orrialde gehienez).

3.)Txosten laburra azalduz lana herrian nola landuko lukeen eta proiektua herri ezberdinetara egokitzeko gaitasun edota malgutasuna adierazten dituena.

4.)Sortutako edota, izateko kasuan, argitaratutako lan baten orrialde bateko lagina.

Deialdiko 12 Artikuluan zehazten dira Balorazio irizpideak eta 14 Artikuluan onuradunen eskubideak eta betebeharrak.


Udalbiltza geuretik.jpeg
Kontuan hartu Komikipedian laburtutako hauek helburu informatiboa dutela soilik, eta Proiektuak aurkezteko baldintzak ezagutzeko oinarriak izaten dira legezko erreferentzia bakarra]

2022ko azaroaren 26an itxi zen proiektuak aurkezteko epea