X-VENTURE BILDUMA

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

X-Venture 2010 urtean Malaysian Gempak Starz enpresaren baitan sortutako komiki bilduma da, bere sustraiak 1950 urtean dituena: pertsonai ezberdinek osatutako "Explorers" taldeak dira protagonistak eta horregatik bilduma hau sail eta serie anitzen bidez garatu da, parte hartu duten egileak ere asko izan direlarik.

Euskaraz, 2022 urtean Ooso comics Kataluniako argitaletxearen eskutik 'Gorputza krisian ' seriea izan zen manga gure hizkuntzan argitaratzen lehenetarikoa, eta 2023an 'Primal Power' saila plazaratu zen. Merkaturatzen hurrena Dinosaur Explorers izango da, bildumako lehen istorioetako bat.

Manga zientifikoa arloan kokatzen dira komiki hauek, 6/8 urtetik gorakoentzat gomendatuak daude eta dibertsioa eta pedagogia nahasten dute.

X-Ventureren protagonistak ez dira beti pertsonai berdinak, baizik eta neska-mutil  anitzez osatutako "Explorers Team' edo "talde" ezberdinak, eta munduan eta batzuetan denboran zehar ikerketak egin eta misterioak argitzen dituzte zientzilarien laguntzaz.

2010 urtean abiatu zen bilduma Malaysian 'X-Venture: Lost Legends' komikiarekin,Sherlock gidoilariaren eta Bob irudigilearen eskutik, eta bertan Rain, Sean eta Stone-k osatutako taldeak gizotsoak, banpiroak eta itsasneskak izan zituzten ikergai. 'Dinosaur Kingdom' eta "Xtreme Xploration' serieak etorri zen ondoren, eta abenturen gaiei dagokionez, drogak edo gizakien trafikoa ere jorratu zituzten. Beste serie batzuetako gaiak hauek izan dira: extralurtarrak, landaredia, aintzinako kulturak... 'Primal Power' izenpean 'Team' berri baten abenturak kontatzen hasi ziren: Jake, Sherry, "Taz", Louis, Bean, Kwame, Darwin doktorea...

Estatu Batuetan, Txinan eta Japonian ere argitaratu dira lan hauek. Egun, Kadokawa enpresa japoniarrak hartu ditu bere baitan Gempak Starz produktuak.

Esan bezala, komikiak sortzeko prozesua artista ezberdinen arteko elkarlanetik eratortzen da: ohikoa da sail edo serie bakoitzerako gidoilari, irudigile eta koloristak aldatzea, eta proiektu hauetan maiz arlo pedagogikoaz arduratzen diren profesionalek ere parte hartzen dute.

Ooso comics argitaletxe katalanak oraingoz X Venture bildumako bi serie argitaratu ditu euskaraz:

  • 'Gorputza Krisian Saila' (jatorrian Malaysian 2020 urtean sortua), 3 liburukiz osatua eta jada osorik eskuragarri dagoena
  • Primal Power Saila (jatorrian 2013an sortua) 35 liburukiz osatua dago: euskarazko lehen zenbakia 2023ko irailetik eskuragarri dago.

Bi serie hauetan Jake buru den "Team" bat da protagonista.

Etorkizunean Oosok 'X-Venture Dinosauroak' seriea argitaratuko du ere. Honetan jatorrian bilduma abiatu zuten Rain, Sean eta Stone pertsonaiak izango dira protagonista.


EUSKARAZ ARGITARATUTAKO SERIEAK[aldatu]

Primal Power Seriea
DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2023 09 IRAILA
Xventurepp01-preorder-eusk.jpg
Primal Power 01. Erregeen sumina. Lehoia vs Tigrea
X-VENTURE BILDUMA
Primal Power Seriea
Ooso comics Slaium/Meng Black Ink Team Jatorrizkoa Malaysieraz, euskarara itzulpena ingelesa eta japoniarretik Héctor Angulo/Daruma S.L 2013 Malaysiako 'Gempak Starz' argitaletxea / Japonieraz 'Kadokawa Shoten' Argitaletxea


Gorputza Krisian Seriea
2022 07 UZTAILA
X venture 1 gorputza krisian.jpg
2022 12 ABENDUA
X venture 2 gorputza krisian.jpg
2023 02 OTSAILA
Xventure03-eusk.jpg
AMAIERARA IRITSI DEN SERIEA X-VENTURE BILDUMA
JATORRIZKO HIZKUNTZA
HERRIALDEA
EUSKARAZKO BERTSIOAREN
ARGITARATZAILEA
GIDOIA MARRAZKIAK ITZULTZAILEA JATORRIZKOA

2020
URTEAN
JATORRIZKOAN MALAYSIERAZ
ARGITARATUTAKO SERIEA

2022/2023
Ooso comics
Hot-Blooded Souls Hot-Blooded Souls Héctor Angulo/Daruma S.L 2020 Iraila Malaysiako 'Gempak Starz' argitaletxea / 2021 Japonieraz 'Kadokawa Shoten' Argitaletxea