Primal Power Seriea

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

X-Venture 2010 urtean Malaysian Gempak Starz enpresaren baitan sortutako komiki bilduma da, bere sustraiak 1950 urtean dituena: pertsonai ezberdinek osatutako "Explorers" taldeak dira protagonistak eta horregatik bilduma hau sail eta serie anitzen bidez garatu da, parte hartu duten egileak ere asko izan direlarik.

Euskaraz, 2022 urtean Ooso comics Kataluniako argitaletxearen eskutik 'Gorputza krisian ' seriea izan zen manga gure hizkuntzan argitaratzen lehenetarikoa, eta 2023an 'Primal Power' saila plazaratu zen.

Manga zientifikoa arloan kokatzen dira komiki hauek, 6/8 urtetik gorakoentzat gomendatuak daude eta dibertsioa eta pedagogia nahasten dute.

Primal Power Saila (jatorrian 2013an sortua) 35 liburukiz osatua dago: euskarazko lehen zenbakia 2023ko irailetik eskuragarri dago, eta oraingoz badirudi 12 itzuliko direla gure hizkuntzara.

Bildumaren jatorrian Rain, Sean eta Stone pertsonaiek osatu zuten X-Venture taldea, eta Primal Power Sailean Jake, Sherry, "Taz", Louis, Bean, Kwame, Darwin doktorea...

Primal Power Saileko zenbaki bakoitzean bi animali espezie lehian jartzen dira indartsuena zein den ebazteko.

Lehen zenbakian lehoia eta tigrea parekatzen dituzte.

PRIMAL POWER SERIEA

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2023 09 IRAILA
Xventurepp01-preorder-eusk.jpg
Primal Power 01. Erregeen sumina. Lehoia vs Tigrea
Primal Power Seriea
X-VENTURE BILDUMA
Ooso comics Slaium/Meng Black Ink Team Jatorrizkoa Malaysieraz, euskarara itzulpena ingelesa eta japoniarretik Héctor Angulo/Daruma S.L 2013 Malaysiako 'Gempak Starz' argitaletxea / Japonieraz 'Kadokawa Shoten' Argitaletxea