Unai Iturriaga

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

UNAI ITURRIAGA ZUGAZA-ARTAZA[aldatu]

Unai Iturriaga Zugaza-Artaza Durangon jaio zen 1974ean. Bertsolari bezala ibilbide oparoa du, baina kulturgintzako esparru anitzetan aritutakoa da, tartean komikigintzan: gidoilari gisa Sanvi marrazkilariarekin 4 album argitaratu ditu (hauetako 3 Xabiroi aldizkarirako sortutako 'Haur Besoetakoa' sailekoak), Zapico asturiar marrazkilariarekin beste bat ('Diamanteak Urrea eta Ikatza' Athletic Club Fundazioaren eskutik), eta marrazkilari bezala umore grafikoa landu du, batetik H28 saretirikoan eta bestetik Gara egunkariko Komiki zintak egiten 2019ko ekainaren 3tik aurrera, Tasiok zeregin hori utzi eta gero

Bertsolaritzan oso gazte hasi zen eta badirau, baina arlo ezberdinetan aritu izan da: 'Islada' eta 'Berandu da gelditzeko' liburuak idatzi zituen '7 Eskale' eta 'Gu ta gutarrak' musika taldeetako kidea izan da, zinema gidoilari 'Olentzero eta subilaren lapurreta', 'Munduaren bira doan' eta 'Eutsi!' filmetan, eta 2017an Francoren bilobari gutuna antzezlanaren gidoia Igor Elortzarekin batera idazteagatik Donostia Antzerki Saria irabazi zuen.


KOMIKIGINTZA[aldatu]

Unibertsitatean Arte Ederrak ikasi zituen, eta txikitatik komikizale eta irudigile izan arren, soilik azken hamarkadetan aritu da ditu komiki sorkuntzan.


1996 urtean Bertsolari Aldizkariak ale monografiko bat eskaini zion komikigintzari : Bertsolari Aldizkariaren 22. zenbakia bertsolari eta komikigileen arteko lankidetzan oinarritu zen eta bertsolari/marrazkilariek ere parte hartu zuten; Iturriagak gidoia eta irudiak egin zituen istorio batean.

2006 urtean 'Gu ta gutarrak' taldea sortu zuen Igor Elortza bertsolariaren eta Josu Zabala musikariarekin batera eta 2007ko otsailetik 2008ko ekaina bitartean aritu ziren saioak eskaintzen, eta emanaldi bakoitzak berezitasun bat zuen: tokiko lagun sortzaile bat gonbidatzen zuten taulara eta ez ziren gutxi izan komikigileak, besteren artean Asisko Urmeneta eta Txarterina. Zuzenekoaz gain, diskaren azalak komikigintzari keinu ugari egiten zizkion (Mafalda, Zakilixut, Xabinaitor...) eta Corto Maltese aipatzen zen kanta batean.

Argiari hotrrela kontatu zion bere komikigile ibilbidean giltzarri bilakatu zen unea:

"Xabiroi komiki-aldizkariaren erruz nago tirak egiten. Betidanik naiz komiki zalea, Ipurbeltz umetatik ezagutu dut etxean, marraztea gustuko dut, anaia nagusia marrazkilari ona da… Bolada batez aldendu egin nintzen, 2007an Dani Fanoren proposamena jaso nuen arte, Xabiroi-rako gidoiak egiten hasteko. Ondoren etorri zen H28 aldizkari satirikoan kolaboratzen hastea, Xabiroi-ren inguruko unibertso horretan… Horiek gabe ez nintzateke Garan hasiko. Fanori izugarri eskerturik nago. Kabroi horrek aspaldi esan zidan, duela hamar urte-edo, H28n hasi aurretik: “Ikusiko duzu, hemendik ehun urtera zuri buruzko Wikipediako sarreran jarriko du ‘marrazkilaria’, eta ez ‘bertsolaria’”. Beti esaten diot honen guztiaren erru handiena berak duela. Izatez, gauza askoren errua du, euskal komikigintzaren loraldiarena tartean”

2007ko azaroan 'Haur Besoetakoa' pertsonaia lehen aldiz agertu zen Xabiroi aldizkariaren 10. zenbakian, eta ale batzuk beranduago eta segidan atal berriak sortu zituzten Xabiroiko 17,19,21,22,28, 30 zenbakietarako; azken atala 2014ko urriko 33. zenbakian iritsi zen.

Garai berean Alex Sanviren marrazkiekin 2011 urtean &Udaberrik ankerrena' albuma sortu zuen, Durangok gerra zibilean bizitakoak gaitzat hartuta. 2022 urtean berrargitaratuko da komiki hau.

2014 urtean 'Litxarrerien Jauna' izeneko albumean osorik argitaratu ziren Xabiroi aldizkarirako sortutako istorioak eta Xabiroi aldizkarian baina pertsonaiaren istorioak ez ziren eten.

Uberan webgunean azaldu ditu Sanvirekin egindako lanari eta komikigintzari buruzko iritziak

Gidoigintzarekin batera apurka apurka komiki marrazkilari bezela urrats berriak ematen hasi zen, eta 2013 urteko Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketei buruzko komiki labur batzuk egin zituen.

Irudigintza eta bertsolaritzaren arteko uztarketak geroz eta maizago eman dira azken hamarkadetan: oinarrizkoena bertsolari/marrazkilariak jendaurreko saioetan bikoteka egotea izan daiteke edo bertsolari pare bat eta marrazkilari bat elkarlanean aritzea, baina ikuskizun bereziak ere antolatu izan dira, adibidez 2013 urtean Iruñean komikigile bertsolarien arte antolatu zen 'Bapatean marra' izenburukoa: Asisko Urmeneta, Patxi Huarte eta Patxi Gallego marrazkilariek parte hartu zuten, Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio gidoiarekin eta Carles Belda musikariarekin.

2014 urtean EHUko Udako Unibertsitatean bertsolaritza eta beste sormen adierazpideen arteko harremanaz hausnarketa egin zen 'Bertsolaritza eta beste sorbideak' izenburupean. Unai Gaztelumendi bertsolari eta irudigilea izan zen ikastaroaren zuzendaria.

Maialen Lujanbiok "Bertsolaritza eta jendaurreko ikuskHitzunak" hitzaldia eskaini zuen,Andoni Egaña bertsolaritza eta hedabideetako kolaborazioei buruz aritu zen eta Unai Iturriaga bertsolaritza eta komikigintza izan zituen hizpide.


Iturriagaren komiki gidoilari zereginei dagokionez, 2015 urtean Alfonso Zapiko asturiarraren marrazkiekin 'Diamanteak Urrea eta Ikatza' komikia argitaratu zuen Athletic Club Fundazioaren eskutik.

2016 urtean Altza Porru komiki lan kolektiboan hartu zuen parte, berak egindako marrazkiekin osatutako istorio laburrarekin.

H28 Aldizkarian Zugaz/art izenpean komikiak argitaratzeari ekin zion, tartean 'Piko ta Payo' eta 'Dizerdio/Goroldio' bikoteen istorioak.

Jakin eta Gaur8 aldizkarietan ere argitaratu ditu komikiak, azken honetan Amaia Ballesteros, Exprai eta Axpirekin Irritzia atala partekatuaz.

2017an Jon Maiaren 'Berriak jaio ginen' libururako ilustrazioak eta umore grafikoko marrazkiak egin zituen.

2018ko urrian kaleratu zen Haur Besoetakoa sailaren album berria: 'Paristik datorren artista'.

2019ko otsaileko Xabiroi aldizkariaren 51. zenbakian 'Haur Besoetakoa' pertsonaiaren komikien istorioekin osatutako 3. istorio zikloari hasiera eman zioten.

20 urtez Javier Etayo"Tasio"-k euskal prentsan egindako ibilbidea amaitu eta gero, 2019ko ekainaren 3tik aurrera Gara egunkarian iritzia saileko eguneroko binetaz arduratzen da Unai Iturriaga Zugazart izenpean.  

2 urte eta gero, 2021eko udan Berria egunkariari elkarrizketa mamitsu batean kontatu zizkion eguneroko zintagintzari buruzko bere bizipenak

2022 2 KOMIKI BERRI ETA BERRARGITALPENA[aldatu]

MIKEL LABOA KATEDRA.jpg
EHUko Mikel Laboa Katedrak komiki bat sortzeko enkargua egin zien Harkaitz Cano, Unai Iturriaga eta Joseba Larratxe Josevisky-ri.
Iturriagak Berriari adierazi zionez "Ez da izango biografia bat. Ugariak direnez Laboaren lanak eta izan zituen bizipenak, kontakizun berezi bat osatzeko aukera zabala daukagu."

Bi urteko lan prozesuaren ondoren, komikia 2022 urtean argitaratu da


komikiaren gaztelaniazko bertsioa 2023ko martxoan argitaratu zen.



Haur besoetako sailaren 3. liburukia argitaratu du Ikastolen Elkarteak, istorioak atalka Xabiroi aldizkarian agertu ondoren. Elkarrizketa Euskadi Irratiko arratsean saioan.

Azkenik Elkar argitaletxeraren eskutik berrargitaratu da Unai Iturriagak eta Alex "Sanvi"-k sortutako 'Udaberririk ankerrena' komikia, 2011 urtean Durango 1936 Kultur Elkartearen ekimenez publikatu zena.

Euskaraz argitaratutako komikiak[aldatu]

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 11 Azaroa
Ni ez naiz mikel laboa.jpg
Ni ez naiz Mikel Laboa Elkar / Euskal Herriko Unibertsitatea Argitalpen Zerbitzua / Mikel Laboa Katedra Unai Iturriaga / Harkaitz Cano Joseba Larratxe Josevisky Euskaraz Jatorrizkoa 2022 azaroa
2022 09 Iraila
Haur besoetakoa 3.jpg
Itsasoan urak handi Haur Besoetakoa Saila 3 Ikastolen Elkartea/Xabiroi Unai Iturriaga Alex Sanvi Euskaraz Jatorrizkoa Hasiera 2019ko otsaileko Xabiroi aldizkariaren 51. zenbakian, azken atala 2021 urrian, aldizkariaren 61 zenbakian
2022 BERRARGITALPENA
UDABERRIRIK ANKERRENA 2022.jpg
Udaberririk ankerrena Elkar (Durango 1936 Kultur Elkartearen ekimenez) Unai Iturriaga Alex Sanvi Euskaraz jatorrizkoa 2011 jatorrizkoa
2018 10 URRIA
2018 Paristik-datorren.jpg
Paristik datorren artista Haur Besoetakoa Saila 2 Ikastolen Elkartea/Xabiroi Unai Iturriaga Alex Sanvi Euskaraz Jatorrizkoa Hasiera 2015eko urrian, Xabiroi aldizkariaren 37. zenbakian eta ondoren atalka 38,40,41,43,45 zenbakietan eta amaiera 2014ko urriko 46. zenbakian.
2015
2015 diamanteak.JPG
Diamanteak Urrea eta Ikatza Athletic Club Fundazioa Unai Iturriaga Alfonso Zapico Euskaraz Jatorrizkoa 2015 10 URRIA
2014 10 URRIA
2014 HB.jpg
Litxarrerien Jauna Haur Besoetakoa Saila 1 Ikastolen Elkartea/Xabiroi Unai Iturriaga Alex Sanvi Euskaraz Jatorrizkoa 2007ko azaroan hasiera Xabiroi aldizkariaren 10. zenbakian eta ondoren atalka 17,19,21,22,28, 30 zenbakietan eta amaiera 2014ko urriko 33. zenbakian. Albumerako azken orrialde bat sortu zuten espreski)
2011
Udaberririk ankerrena.jpg
Udaberririk ankerrena Elkar (Durango 1936 Kultur Elkartearen ekimenez) Unai Iturriaga Alex San Vicente Sanvi Euskaraz jatorrizkoa 2011
GUZTIRA : 5 KOMIKI

Beste komikigileekin partekatutako komikiak[aldatu]

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2016 04 APIRILA
2016 altza porru.jpg
Altza porru Komunikazio Biziagoa / Argia Obrarena Jakoba Errekondo Komiki bakoitzarena: Ainara Azpiazu Axpi, Asisko, Joseba Larratxe Josevisky, Iñaki Martiarena Mattin, Olariaga, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Zaldieroa Ainara Azpiazu Axpi, Asisko, Joseba Larratxe Josevisky, Iñaki Martiarena Mattin, Olariaga, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Zaldieroa Euskaraz jatorrizkoa 2016 04 APIRILA
1996
1996 bertsokomik.jpg
Bertsokomik Bertsozale Elkartea (Bertsolari Aldizkaria 22. zenbakia) Andoni Egaña

Sebastian Lizaso Asier Iriondo Jokin Mitxelena Xabier Silveira Maddalen Lujanbio Joxean Agirre

Olariaga

Mattin Jon Zabaleta Asisko Maite Martinez de Arenaza Txema Garzia

Euskaraz Jatorrizkoa 1996 07 UZTAILA

H28 saretirikoeren bildumetan ere agertzen dira Iturriagaren lanak.