Itsasoan urak handi

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
IRUDIAN KLIK EGIN ARGITALETXEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2022 Iraila
IZENBURUA Itsasoan urak handi Haur Besoetakoa Saila 3
ARGITARATZAILEA Ikastolen Elkartea/Xabiroi
GIDOIA Unai Iturriaga
MARRAZKIAK Alex Sanvi
JATORRIZKO HIZKUNTZA Euskara
FORMATUA Azal gogorra.
TAMAINA 32x23
ORRIALDE KOPURUA 48
SALNEURRIA 14 euro
ISBN 978-84-125649-5-2

'Haur Besoetakoa' Sailaren 3. Liburukia da hau.

Sailaren abiapuntua 2007 urteko azaroko Xabiroi aldizkariaren 10. zenbakian dago, Unai Iturriagaren gidoiaz eta Alex Sanviren marrazkiez argitaratu bait zen bertan lehen istorioa.

2014 urtean "Litxarrerien Jauna" albuma argitaratu zen, eta komikiaren lehen edizioa osorik agortu zen.

Baina Xabiroiko beste istorio luzeeekin ez bezala, Haur Besoetakoaren ibilerak ez ziren albumaren argitarapenarekin amaitu, eta aldizkariko ale berrietan jarraipena izan zuten, hasiera eta amaiera zuten istorio laburrekin, baina elkarren artean lotura dutenak: 2018ko urrian argitaratu zen "Paristik datorren artista" albuma.

2022ko irailean argitaratu da sailaren 3. albuma ' Itsasoan urak handi.

'Haur Besoetakoa. Itsasoan urak handi” komiki albuma irailaren 27an aurkeztu dute Unai Iturriagak eta Alex Sanvik, Donostiako Elkar liburu dendaren Komiki Txokoan. Ikastolen Elkartearen babespean argitaratzen den Xabiroi komiki aldizkariaren hamaseigarren komiki bilduma da berau, eta aurkezpenean izan dira, baita ere, aldizkariko zuzendari Dani Fano eta Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellitu.

https://ikastola.eus/berriak/53454 aurkezpenaren kronika Ikastola Aldizkarian

Komikiaren booktrailerra