Utzi Azalari

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
IRUDIAN KLIK EGIN ARGITARATZAILEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2022 Urria
IZENBURUA UTZI AZALARI
ARGITARATZAILEA Dobera
GIDOIA Ainara Azpiazu Axpi Maialen Lujanbioren bertso batzuk abiapuntutzat hartuta
MARRAZKIAK Ainara Azpiazu Axpi
JATORRIZKO HIZKUNTZA Euskara
FORMATUA Tapa biguina
TAMAINA 240 x 170 mm.
ORRIALDE KOPURUA 65 orrialde
SALNEURRIA 18 euro
ISBN 978-84-09-44074-0


2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean Maialen Lujanbiok kantatutako hiru ber­tsoak gogoan zituela, Hernaniko Dobera elkarteko Jexux Eizagirrek elebrerri grafiko bat sortzeko proposamena egin zion 'Axpi'-ri, Kronikan egindako elkarrizketaren arabera

2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean hasi zen dena...

Bai. Maialen Lujanbioren bertso horiek entzunda, Jexux Eizagirreri bururatu zitzaion, ideia ona litzatekeela horietatik abiatuta nobela grafiko bat egitea. Komentatu zidan ea egingo ote nuen, eta baietz esan nion. Bertso haiek gogoan neuzkan nik ere. Oso bertso mamitsuak ziren, eta oso bisualak. Gaia nola jorratu oso ondo asmatu zuen. Berreskuratzeko moduko hiru bertso ziren.

Bertso haietatik nobela grafikoa sortzea, erronka polita bezain zaila izango zen, ezta?

Nik baneukan komikigintzan zerbait luzea egiteko gogoa. Nobela grafikoa izateko labur xamarra da hau, baina luzea hala ere. Nola osatu erabakitzea ez zen erraza izan, bertsoak hasieran, erdi parean edo bukaeran jarri. Bukaera aldera jartzea erabaki nuen, baina konturatu nintzen horrek eskatzen zuela segida bat ere, bertsoetan kontatzen den gau horren ondorengo zerbait, istorioa ondo ixteko. 2021 urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako 'Egile Sariak' deialdiaren baitan diru laguntza bat jaso zuen 'Axpi'-k proiektu honetarako.

Garaion ekimenak sustatutako sormen prozesuetan parte hartu zuen: Katixa Agirre eta Harkaitz Canoren aholkularitza jaso zuen eta egonaldi bat egin zuen bertan.

2022 urteko Hernaniko Liburu Azokan aurkeztu zen albuma: Kroketak Podcastean kontatu zituen egileak komikiaren nondik norakoak.

idazleak.eus atarian luze aritu zen ere komikia eta komikigintzari buruz.