Bertol Arrieta

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Bertol Arrieta 1975 urtean Zarautzen jaiotako idazle, argazkilari, zinemagile, gidoigilea da, informatika arloan ere aritutakoa.

2003an Donostia Hiria ipuin lehiaketa irabazi zuen 'What a Wonderful World' narrazioarekin. Zarauzko idatzi adierazi zionez 10 urteko epean informatika irakasle eta ikertzaile lanbideetatik (Ixa taldean) 2015tik aurrera idazle, zinemagile, gidoigile sorkuntza zereginetara pasa zen. Unibertsitatean irakaslea da egun.

Prozesu horren baitan 2004 'Txikira beti hordago!' ipuin bilduma argitaratu zuen Erein-ekin eta urteetan ipuingintza jorratu zuen, zebait sariketetan parte hartuz: 2021ean Susarekin 'Alter ero' argitaratu zuen.

2006tik zinema gidoigintzan ere aritu da: 'Urteberri on, Oswaldo','Itsaso urdin bertikala', 'Odolean daramagu', 'Zorrak Zor', 'Hil'... lanetan.

2015etik aurrera haur eta gazte literaturako zenbait liburu ere idatzi ditu: 'Burua galdu zuen jirafa', 'Besarkada bat, beharbada', 'Elurraren formula'... eremu honetan Juul saria bitan irabazi du.

Beste literatur sari ugari ere irabazi ditu: Kutxa Donostia Hiria eta Ignacio Aldecoa narrazio-sariak, Café Bar Bilbao antzerki-saria, eta gidoi onenaren Lekeitioko Euskal Zinemaren saria.

2021 urtean heldu zen bere lehen eleberria 'Gezurra berdaderoa' (Elkar)

2021 urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak deituta, Egile Sariak izenburupean sorkuntza artistikoari bideratutako diru-laguntza deialdia egin zen arlo ezberdinetan, eta Bertol Arrietak jaso zuen sarietako bat 'Hodeien partetik altuenean' komiki proiektuarekin. Urte horretan Eusko Jaurlaritzak diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko: 4 komikilarik irabazi zituzten diru laguntzak, tartean Sandra Garayoak. Bi sortzaile hauek 2022 urtean Tabakalerako egonaldi-programan parte hartu zuten: hilabetee batzuetan zehar lan egiteko estudio bat, baliabideak eta zerbitzuak eskaintzen zaizkie sortzaileei, eta laguntza bat ematen zaie beren egonaldi artistikoan zehar.

2022ko azaroan argitaratu zuen Txalapartak 'Hodeien gaineko aldean' komikia.

Erreportaia Erlo telebistan


Egilearen webgunea

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 11 AZAROA
Txalaparta hodeien gaineko aldean.jpg
Hodeien gaineko aldean Txalaparta Bertol Arrieta Sandra Garayoa Euskaraz jatorrizkoa 2022 Azaroa, gazteleraz aldiberean 'En la parte más alta de las nubes', Bang Ediciones