Txalaparta

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Txalaparta argitaletxeko webgunean kontatzen denez "Lantaldearen hazia Altaffaylla Tafallako kultura-elkartea izan zen, 1985ean tokiko gaiak eta memoria historikoari buruzkoak argitaratzen hasi zena. 'Navarra 1936. De la Esperanza al Terror' lanak adibidez inpaktu izugarria eragin zuen argitaletxe- eta politika-arloan."


1987aren amaieran sortu zen Txalaparta Argitaletxea. "Garai hartan, euskal argitaletxe konprometitu, progresista eta independentea altxatzea ez zen erraza. Trantsizioak alderdi sozial eta politikoarekin konprometitutako argitaletxe asko desagerrarazi zituen, eta liburuaren merkatua gero eta esku gutxiagotan biltzen ari zen. Liburu-dendetan Che Guevararen liburuak ere desagertu ziren. Horri gehitu behar zitzaion euskal politikaren egoera eta kontakizun propio baten alde egitearen ondorioak: prozesu judizialak, isunak, boikotak, mehatxuak..."


Bazkideak eta proiektua sostengatzeko 'Gure Liburuak' garatzea izan dira argitaletxearen zutabeak: argitaletxearen liburuak etxera eramateko bitarteko izan zen hasiera batean eta gaur egun 40 argitaletxe independente baino gehiagoren liburuak banatzen ditu.eta irakurle-kluba ere badu.


KOMIKIGINTZA[aldatu]

2000. urtean "Zitroi ur komikiak.Joseba Sarrionandia komikitan" argitaratu zuen, Napartheid komiki kolektiboaren partaidetzaz.


2006 urtean eleberri grafikoa kontzeptua zabaltzen hasi zenean Paul Austerren 'Kristalezko hiria' eleberriaren komiki egokitzapena argitaratu zuen

2013 urtean Maite Gurrutxagaren 'Habiak' komikia argitaratu zuen eta Euskadi Ilustrazio saria lortu zuen lan honek. Urte berean 'Munduko bandarik txarrena' komikia argitaratu zuen, Jose Carlos Fernandesen lana Portugesetik itzuli zuen Bego Montorio Uribarrenek.


2016tik 2019ra euskal komikigileen lanak argitaratu ditu: Mattin, Belatz, Adur Larrea,... eta Tupust! emakume komikigileen lehen antologia.

2021ean frantziar komikigintzako komiki lan bat ekarri zuen euskarara: Jacob. Gaueko langilea.

2022: 4 KOMIKI EUSKARAZ

2022 urtean gaztelaniatik euskarara bi komiki ekarri zituen Txalapartak : batetik Beascoa etxeak 2020 urtean gazteleraz haurrentzat argitaratutako Leire Salaberria Urdanpilleta andoaindarraren 'Bat gehiago gara' eta bestalde gaztetxoentzat 'Holakoak dira gure hilekoak', Carolina de Prada Antón 'EsCarolota' Madrildar autorearen komikia (jatorrizkoa 2019an 'Así son nuestras reglas', Pol·len edicions).

Euskal egileei dagokionez, irailaren 30ean Bilboko Louise Michel liburudendan eta ondoren Getxoko Azokan aurkeztu zen Garazi Albizua idazle santurtziarraren gidoiaz Olga Carmona marrazkigile andaluzak sortutako 'La apuesta de Cloto' komikia (Cósmica Editorial). Euskaraz Txalapartak 'Iruleak' izenburupean argitaratu zuen.

Durangoko Azokan 'Hodeien gaineko aldean' aurkeztu zen, Bertol Arrietaera Sandra Garayoaren artean sortutako komikia.

2022: 2 KOMIKI EUSKARAZ

TXALAPARTA ARGITALETXEAK EUSKARAZ ARGITARATU DITUEN KOMIKIAK[aldatu]

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2023 ABENDUA
Iris-xxii-txalaparta-eus.jpg
Iris XXII Txalaparta Yurre Ugarte Julen Ribas Euskaraz Jatorrizkoa 2023
2023 ABENDUA
Abereen-etxaldea-txalaparta-eus.jpg
Abereen etxaldea Txalaparta Maxe L'Hermenier
George Orwellen jatorrizko historioa
Thomas Labourot Jatorrizkoa frantsesez Aiora Jaka 2021, 'La ferme des animaux', Jungle
2022 AZAROA
Txalaparta hodeien gaineko aldean.jpg
Hodeien gaineko aldean Txalaparta Bertol Arrieta Sandra Garayoa Euskaraz jatorrizkoa 2022 Azaroa, gazteleraz aldiberean 'En la parte más alta de las nubes', Bang Ediciones
2022 IRAILA
Iruleak-txalaparta-eus.jpg
Iruleak Txalaparta Garazi Albizua Olga Carmona Euskaraz eta gazteleraz aldi berean 2022, euskaraz Txalapartak, gazteleraz Cósmica Editorial argitaletxearen eskutik 'La apuesta de Cloto'
2022 IRAILA
Holakoak dira gure- ilekoak.jpg
Holakoak dira gure hilekoak Txalaparta Carolina de Prada Antón 'EsCarolota' Carolina de Prada Antón 'EsCarolota' Gazteleraz Jatorrizkoa Itziar Diez de Ultzurrun Sagalà 2019 'Así son nuestras reglas' (Pol·len edicions)
2022 MARTXOA
Bat gehiago gara.jpg
Bat gehiago gara Txalaparta Leire Salaberria Urdanpilleta Leire Salaberria Urdanpilleta Gazteleraz Jatorrizkoa Iraitz Urkulo Rodríguez 2020 Beascoa Ediciones
2021 AZAROA
Jacob-gaueko-langilea-txalaparta-eus.jpg
Jacob. Gaueko langilea Txalaparta Matz Léonard Chemineau Frantsesez Jatorrizkoa Bego Montorio Uribarren 2017 'Le Travailleur de la nuit', Edit Rue de Sèvres
2019 AZAROA
2019 antzara eguna.jpg
Antzara Eguna Txalaparta Harkaitz Cano Adur Larrea Euskaraz Jatorrizkoa 2019 11 AZAROA
2019 MARTXOA
Tupust.jpg
Tupust! 1. Txalaparta Tupust! Kolektiboa Tupust! Kolektiboa Euskaraz Jatorrizkoa 2019ko Martxoa
2018 EKAINA
Gerezi garaia.jpg
Gerezi Garaia Txalaparta Belatz Belatz Euskaraz jatorrizkoa 2018 Ekaina
2016 09 IRAILA
2016 zarrakamalda.jpg
Zarrakamalda Txalaparta Iñaki Martiarena "Mattin" Iñaki Martiarena "Mattin" Euskaraz Jatorrizkoa 2016 09 IRAILA
2013
Habiak.jpg
Habiak Txalaparta Dejabu Panpin Laborategia / Maite Gurrutxaga Maite Gurrutxaga Edizio Elebiduna 2013
2013
Munduko bandarik txarrena.jpg
Munduko bandarik txarrena Txalaparta Jose Carlos Fernandes Jose Carlos Fernandes Portugesetik itzulia Bego Montorio Uribarren
2006
Kristalezko hiria.jpg
Kristalezko hiria Txalaparta Paul Karasik, Paul Austerren eleberriaren egokitzapena David Mazzucchelli Ingelesez jatorrizkoa Harkaitz Cano 1994, City of Glass
2000
Zitroi-ur-komikiak.jpg
Zitroi ur komikiak.Joseba Sarrionandia komikitan Txalaparta Sarrionandia, Joseba Napartheideko marrazkilariak Euskaraz jatorrizkoa 2000
GUZTIRA : 15 KOMIKI EUSKARAZ