Sandra Garayoa

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Sandra Garayoa Cotera 1993 urtean Donostian jaiotako irudigilea da.

Batxilergo artistikoa burutu zuen eta Diseinu grafikoan eta ilustrazioan graduatua da Bartzelonako Escola Massanan.

2017an irabazle izan zen Eva Toldrá ilustrazio sarien kategoria orokorrean, eta 2018an, berriz, finalista izan zen Junceda sarien sortzaile berrien kategorian.

2019an hasi zen profesionalki ilustraziogintzan, ordurateko lana utzita. Hainbat arlotan lan egin du, hala nola haur eta gazte literaturan, musika taldeentzako azalak sortuz eta zinemarako kartelgintzan. Hormairudiren bat ere egin du.

2020 urtean Etxepare saria jaso zuen. Irudika aipamen berezia.

2020 'Lorerik Gorriena' (Pamiela) 2021 urtean 'Hanka, moko eta buztan' (Ikaselkar) ilustratu zituen.

'Iberoamérica ilustra' katalogoan agertu dira bere lanak (2022 eta 2021).

Berriaren Mantangorri gehigarrian argitaratzen dira bere lanak.

2021 urtean Zumarragan "Inventarium" erakusketa izan zuen ikusgai. 2022ko irailetik abenduaren 11ra bitartean Donostiako Aiete auzoko kultur etxeko Ilustratzailearen Txokoan ikusgai egon dira bere lanak.

2022ko irailean elkarrizketa egin zion Berria egunkariak, eta bertan horrela deskribatzen zuen bere burua eta lana.

Margolari, marrazkilari, ilustratzaile, irudigile...? Irudigile. Agian ilustratzailea ere bai. Marrazkilaria ez.Irudigile. Agian ilustratzailea ere bai. Marrazkilaria ez. Marrazkilaria gehiago lotzen dut marrazten duen jendearekin. Nire lan egiteko modua ez da lerrotik abiatzen; normalean kolorearekin edo orbanekin hasten naiz. Orbanen bitartez sortzen dut, ez marren bidez. Uste dut horrek bereizten dituela. Irudigilea kontzeptu askeagoa iruditzen zait; dena sar daiteke. [...] Orban batetik abiatzea gustatzen zait, gehienetan eskuekin. Sentitzen dut puskatu egiten dudala lerro hori, eta horrek erakartzen nau. Orban horren gainean lerro bat sor dezaket, baina orbana ez da egoten lerroaren barruan. Umeen moduan, niri berdin zait lerrotik ateratzea.

Elkarrizketa Euskadi Irratian [ https://www.eitb.eus/es/television/programas/eitb-kultura/sortzaileak/videos/detalle/7727180/video-las-ilustraciones-sandra-garayoa/ Elkarrizketa EITB Kulturan]

[www.sandragarayoa.com Egilearen webgunea.]

2021 urtean Eusko Jaurlaritzak diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko: 4 komikilarik irabazi zituzten diru laguntzak, tartean Sandra Garayoak 'Hodeien partetik altuenean' komiki proiektuarekin. Urte berean Gipuzkoako Foru Aldundiak deituta, Egile Sariak izenburupean sorkuntza artistikoari bideratutako diru-laguntza deialdia egin zen arlo ezberdinetan, eta Bertol Arrietak jaso zuen sarietako bat. Bi sortzaile hauek 2022 urtean Tabakalerako egonaldi-programan parte hartu zuten: hilabetee batzuetan zehar lan egiteko estudio bat, baliabideak eta zerbitzuak eskaintzen zaizkie sortzaileei, eta laguntza bat ematen zaie beren egonaldi artistikoan zehar.

2022ko azaroan argitaratu zuen Txalapartak 'Hodeien gaineko aldean' komikia.


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 11 AZAROA
Txalaparta hodeien gaineko aldean.jpg
Hodeien gaineko aldean Txalaparta Bertol Arrieta Sandra Garayoa Euskaraz jatorrizkoa 2022 Azaroa, gazteleraz aldiberean 'En la parte más alta de las nubes', Bang Ediciones