Iris XXII

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
IRUDIAN KLIK EGIN ARGITARATZAILEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2023 Abendua
IZENBURUA IRIS XXII
ARGITARATZAILEA Txalaparta
GIDOIA Yurre Ugarte
MARRAZKIAK Julen Ribas
JATORRIZKO HIZKUNTZA Euskara
FORMATUA Cartone
TAMAINA 21 x 28 Zm
ORRIALDE KOPURUA 108 orrialde
SALNEURRIA 22 euro
ISBN 978-84-19319-81-4


2022 urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak deituta, Egile Sariak izenburupean sorkuntza artistikoari bideratutako diru-laguntza deialdia egin zen arlo ezberdinetan, eta Yurre Ugartek jaso zuen sarietako bat 'IRIS XXII' komiki proiektuarekin. Urte horretan Eusko Jaurlaritzak diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko: 4 komikilarik irabazi zituzten diru laguntzak, tartean Julen Ribasek.

2023ko Durangoko Azokan aurkeztu zen Txalapartak argitaratutako IRIS XXII komikia.

SINOPSIA

Kateaturiko hondamendi multzoen ondotik, XXII. mendean, Numun gizartea sortu dute kokaleku ezezaguneko irlan, landare luminiszenteen argitan. Iraganetik kutsadura, plastikoak eta liburu batzuk besterik ez zaie iritsi. Greta Kik ezkutatu egiten du eguzki haziak dituela malkoetan, suninsider deitzen duten horietako bat dela. Baina Max Serekin eraiki du loetxea, eta ezinezkoa zaio sekretua gordetzen jarraitzea. Max Sek hura bezalako guztiekin esperimentuak egin nahiko ditu, eta Greta beldur da, atzera hondamendira itzuliko ote den beldur. Batzuk arbasoen ondare natural eta kulturala berreskuratzen eta gordetzen saiatzen diren bitartean, beste batzuk bizitza luzatzeko asmakizunean dabiltza, post-hondamendiko salbatzaile asmoz; eta, tartean, Iris umea, haur jolasetan. K.o. XIV. mendean Dante Alighierik idatzitako Jainko antzerkiaren pasarteek protagonista interpelatzen duten bezala, irakurlea ere ez da epel geratuko hondamendiak utzitako arrastoei segika.

Txalapartaren webgunean Yurre Ugarteri egindako elkarrizketa.

Mondraberri atariak elkarrizketa egin zion Julen Ribasi.


Urtarrilaren 17an Donostian egindako aurkezpenaren isla komunikabideetan