Belatz

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Mikel Santos Belatz Iruñean 1974. urtean jaiotako marrazkilaria da.

2001 urtetik prentsarako umeore grafikoko lanak eta zintak egin ditu hainbat egunkari eta aldizkarietan (Nueva Gestión Empresarial de Navarra, Vivir Pamplona, Diario ADN, Diario Qué!...)


Osasuna futbol taldeari buruzko 90 minutos en el Reyno komikia egin zuen, eta baita DN24H izenekoa Diario de Navarra aldizkarirako.

Belatzen webgunean daude eskuragarri. komiki hauek, eta baita Bilaketa lana eta Axular Kultur Elkarterako euskaraz sortutako beste batzuk. 

Ilustratzaileen elkarteko webgunean irakurri daitekenez "umorista grafiko bezala hasi zen lanean, besteak beste, TMEO fanzinean, auzoko aldizkarietan, kultur elkarteetan eta doako egunkarietan. Aldi berean, ilustrazio lanak egin zituen komunikazio-enpresa eta editorialentzat, eta baita ere Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren kanpainetarako"

"2007an freelance gisa marrazten hasi zen Kukuxumusun, eta hantxe jardun zen 2016ra arte. Urte hartan, Mikel Urmeneta eta beste hiru marrazkilarirekin bat egin zuen Katuki Saguyaki marka sortzeko."

2011 urtean 1212-1512-2012 Nafarroa Abentura bat hiru garaitan albuma argitaratu zuen euskaraz eta gazteleraz, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren eskutik.

H28 Aldizkari Satirikoan parte hartu zuen.

Esan bezala, Kukuxumuxu eta Katukisaguyakirako ilustrazio lanak egin ditu, baita liburuetarako(besteren artean “munstro bat edukiontzian”, “Sagarraren misterioa”, “107 Kiwi”, Ikazkina Olentzero bihurtu zenekoa”... ), musika taldeen azaletarako,publizitate lanetarako...

Tim Burton-en lanean oinaritutako “Nightmare before Christmas” pelikulari buruzko ilustrazioak egin ditu

Komiki tailerrak eskaintzen ditu.

2018ko ekainean Txalapartak Gerezi Garaia albuma argitaratu zuen, Belatzek Lucio Urtubia nafar anarkistaren bizitzaz egindako komiki biografia.

2020ko urriko Xabiroi aldizkariko 57. alean Garbiñe Ubedarekin 'Hormek diote' komiki laburra argitaratu zuen.

2021eko irailean elkarrizketa zabala eskaini zion Argiari

2022 urtean 'Gobernuserako bidaia' komikia sortunzuen Nafarroako Gobernuaren enkarguz.

EUSKARAZ ARGITARATUTAKO LANAK[aldatu]

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2018 06 EKAINA
Gerezi garaia.jpg
Gerezi Garaia Txalaparta Belatz Belatz Edizio Elebiduna 2018an argitaratzear
2011
2011 Nafarroa abentura.jpg
1212-1512-2012 Nafarroa Abentura bat hiru garaitan Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Saila / Nafarroako Gobernuaren Argitalpen Fondoa Belatz Belatz Jatorrizkoa gazteleraz 2011

AUTOREAREN WEBGUNEA[aldatu]

[1]

Elkarrizketa Diario de Noticias egunkarian