Robson Vilalba

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Robson Vilalba Brasilgo Itabiran jaiotako ilustratzailea, marrazkilaria eta karikaturista da.


Folha de S. Paulo, Le Monde Diplomatique Brasil eta Gazeta do Povo argitalpenekin kolaborazioak egin ditu.


2014. urtean Amnistia eta Giza Eskubideen Vladimir Herzog Kazetaritza Saria jaso zuen, Brasilgo diktadura militarrari buruzko bineta-erreportaje sortagatik; horren ondorioz, Notas de um tempo silenciado (Besouro Box, 2015) liburua argitaratu zen.


Um grande acordo nacional (Elefante, 2022) lanaren egilea ere bada, zeinak Dilma Rousseffen impeachment prozesua aztertzen baitu.


Gizarte Zientzietan lizentziaduna da Londresko Unibertsitate Estatalean, eta Soziologian masterra egina du Paranáko Unibertsitate Federalean.


2024 urtean, Portugalgo Krabelinen Iraultzaren 50. urteurrenean Bertrand Editora-ren eskutik Raquel Varela historialariak eta Robson Vilalba irdugileak 'Utopia' komikia argitaratu zuten portuguesez: egun berean heldu ziren katalanez eta gazteleraz komiakren bertsioak eta baita euskaraz ere Txalapartaren eskutik 'Herriak du gehien agintzen' izenburupean.

EGILEAREN KOMIKIAK EUSKARAZ


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2024
Herriak-du-gehien-agintzen-txalaparta-eus.jpg
Herriak du gehien agintzen Txalaparta Raquel Varela Robson Vilalba Portugesetik itzulia Eskarne Mujika Gallastegi 2024, aldiberean Portuguesez (Bertrand Editora), katalanez, gazteleraz, euskaraz