Maxe L'Hermenier

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Maxe L’Hermenier 1985ean Frantziar Estatuko Fourmiesen jaiotako komiki gidoilaria da. Bere lanen artean euskaraz Harriet Ediciones argitaletxeak 2018an argitaraturako Isaline komikia dago, Yllya marrazkilariarekin sortutako saila, eta bestalde Txalapartak 'Abereen etxaldea' albuma argitaratu zuen 2023 urtean (jatorrizkoa frantsesez 2021 urtean)

Haurra zela komikiekiko  zaletasuna  garatu  zuen, eta fanzine zein beste aldizkari txikietan hasi zen gidoigintzan, eta 2008an  Spirou aldizkarirako  Pirates des 1001 Lunes Komikiaren gidoia egin zuen, beranduago album bilakatu zena. Telebistako marrazki bizidunen gidoiak egin ditu ere. Komikian  Wakfu Heroes sailean parte hartu du, Boufbowl sailean, istorio klasikoen komiki egokitzapenak egin ditu... Informazio guzti hau frantses Wikipediatik eskuratu da, eta  honen arabera autoreak errealismoa, umorea eta zientzia fikzioaren alorrak landu ditu.
2011 urtean Creil hiriko jaialdiko saria jaso zuen.

Yllya marrazkilariak sorginak protagonista izango zituen komiki bat egiteko gogoa zeukan, eta 2015 urtean hasi zen Maxe L’Hermenier gidoilariarekin Isaline pertsonaiaren istorioetan oinarritutako saila argitaratzen, Bamboo etxearekin.

Oraingoz 3 ale argitaratu dira: 2015 'Sorcellerie culinaire', 2016ean 'Sorcellerie givrée' eta 2017an 'Sorcellerie magiquien' (denak euskaraz argitaratuak), eta lehen biek manga bertsio bat ere badute.

2017an berriz ere Illyarekin sail berria hasi zuen, Miss Pipelette izenekoa eta berriz ere sorginen munduan oinarritua eta 2019an iritsi da frantziar merkatura bigarren alea: 2021 urtean 'Stardust' argitaratu zuen. Beste autore batzuekin Les Improbablologies komikia sortu zuen.

2021 urtetik L'Hermenier-ekin sortu ditu 'La ferme des animaux', 'Un Chant de Noël' eta 'Nevermoor', eta beste egile baztuekin ere aritu da lankidetzan, adibidez literatura unibertsaleko lanak komikiratzen.


Egileari buruzko informazio gehiago Bdtheque atarian.

EUSKARAZ IRAKURRI DAITEZKEEN AUTOREAREN KOMIKIAK[aldatu]

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2023 ABENDUA
Abereen-etxaldea-txalaparta-eus.jpg
Abereen etxaldea Txalaparta Maxe L'Hermenier
George Orwellen jatorrizko historioa
Thomas Labourot Jatorrizkoa frantsesez Aiora Jaka 2021, 'La ferme des animaux', Jungle


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
ISALINE logo.jpg
2018/2021
URTEEN ARTEAN
EUSKARAZ
ARGITARATUTAKO SAILA
Isaline Saila Harriet Ediciones Maxe L'Hermenier Yllya Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2015 Isaline, Frantsesez (Bamboo)
2018 05 MAIATZA
Isaline2.jpg
2019 10 URRIA
2019 isaline.jpg
2021 05 MAIATZA
Isaline 3 txakurrezko.jpg
AMAIERARA IRITSI DEN SAILA