Zephyrum Ediciones

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Zephyrum izenpean Tintin komiki pertsonaiaren produktuen merkaturatzeaz arduratzen den enpresa taldea dago, 3 belaunaldi tintinzalez osatzen den Zendrera familiaren eskutik. Online lan egiteaz gain, Bartzelonako Sarrià-Sant Gervasi barrutian denda bat dute, Moebius, Pratt eta beste autoreen merchandisinarekin.

Panpin eta figuratxoez gain, Hergeren lanari buruzko saiakerak eta dibulgazio liburuak argitaratzen dituzte.

2019 urtetik aurrera, Trilita Edicionesekin elkarlanean, Tintinen abenturak berralgitaratzeari ekin zioten Espainiar Estatuaren baitan dauden zenbait mintzairetan(euskaraz, araneraz, galizieraz, asturieraz, mallorkeraz, aragoieraz, valentzieraz, castúoz...), eta oraingoz urtean ale bat edo bi merkaturatu dituzte. Euskararen kasuan 1000 ale argitaratu zituzten. Tintinen abenturak 120 hizkuntzetan baino gehiagotan irakurri daitezke.


TINTINEN ABENTUREN BERRALGITALPENA XXI MENDEAN


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 03 MARTXOA
Zephyrum-07-uharte-beltza-euskera.jpg
Uharte beltza Tintinen Abenturak Saila 7 Zephyrum Ediciones/Trilita Ediciones Hergé Hergé Frantsesetik itzulia Inazio Mujika Iraola 1938, L'Île Noire
2020 11 AZAROA
Tintin Ilargia helburu.jpg
Ilargia helburu Tintinen Abenturak Saila 16 Zephyrum Ediciones/Trilita Ediciones Hergé Hergé Frantsesetik itzulia Inazio Mujika Iraola 1953, Objectif Lune
2020 11 AZAROA
Ilargian oinez euskera.jpg
Ilargian oinez Tintinen Abenturak Saila 17 Zephyrum Ediciones/Trilita Ediciones Hergé Hergé Frantsesetik itzulia Inazio Mujika Iraola 1954, On a marché sur la Lune
2019 04 APIRILA
2019 tintin Castafioreren.jpg
Castafioreren bitxiak Tintinen Abenturak Saila 21 Zephyrum Ediciones/Trilita Ediciones Hergé Hergé Frantsesetik itzulia Inazio Mujika Iraola (1988an Elkarrek argitaratutako ediziorako Joxantonio Ormazabalek egindako itzulpenean oinarrituta) 1963, Les Bijoux de la Castafiore