Higinia Garay

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Higinia Garay Zarate Bilbon 1978 urtean jaiotako ilustratzaile eta komikigilea da. Higi Vandis bezala sinatu izan du.

Pikara Magazine aldizkariak egin zion elkarrrizketan adierazi zuenez Bizitza osoa marraztu dut. Txikitatik ikasi nuen nire izena marrazten. Letra bakoitza panpina bat zen. Institutuan, Arte Ederrak edo Arkitektura ikastearen artean zalantza nuen. Aitak test psikologiko batera apuntatu ninduen, eta esan zidaten Arte Ederrak egin nitzazkeela, arkitekturan asko zapuztuko ninduelako. Egia esan, oso ondo etorri zitzaidan. Erasmusa Ingalaterran egin nuen eta beste beka bat hartu nuen Valentziako Unibertsitatera joateko. Han amaitu nuen karrera. Han geratzea edo Bilbora etortzea pentsatzen aritu nintzen. Nire osaba diseinatzailea da eta Madrilen egiten du lan. Hara joan eta lanbidea ikasi nahi ote zuen esan zidan. Eta hori egin nuen. Diseinuaren munduan murgildu nintzen(Madrilgo Diseinuaren Europako Institutuan ikasi zuen ere). Eta, izan ere, ilustrazioari heldu nion berriro, nire ibilbidean zehar gutxien marraztu nuelako. Denetarik egin nuen: lan esperimentalagoa, espazioa, bideoa erabiliz. Denetarik, probatzeke. Nekatuta nengoen Madrilekin eta Berlinera joatekoa nintzen, baina kasualitatez, bost urte geroago Bilbora itzuli nintzen.

2002 urtean hasi zen ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko gisa lan egiten eta 2013tik bere diseinu estudio propioa du.

2013az geroztik, Master eta tailerretako irakaskuntzan aritzen da ilustrazio lanak alde batera utzi gabe.

Astiberriko webguneko biografiaren arabera "kulturarekin, genero-desberdintasunarekin eta giza eskubideen urraketarekin lotutako gaietan espezializatzera eraman du."


Kartelgintzan aritu da, dokumental eta diskoen irudiak egin ditu. Tinta txinatarra eta akuarelak erabili ohi ditu. Elkarte eta erakunde anitzetarako egin du lan, besteak beste, Thyssen-Bornemisza Museo Nazionalerako, Gazteen Gurutze Gorrirako, La Caixa Gizarte Ekintzarako, Donostiako Tabakalerarako, Farmamundirako, Anesvaderako, Mundubaterako, BBK Liverako... Euskal Irudigileak elkartearen tertulietan parte hartu izan du.

2016 urtean Intxaurrondoko Kultur Etxean "Irudien bidea" izenburuko erakusketa antolatu zen 4 autoreen lanekin: Higinia Garay, Jon Juarez, Joseba Larratxe Josevisky eta Sara Morante.

2019 urtean Eusko Jaurlaritzak azken urteetan komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko antolatutako lehiaketako diru laguntzetako bat irabazi zuen "La palabra que empieza por A" komiki proiekturako.

2019an ere Bilboko Azkuna Zentroaren Fatxadak proiekturako obra bat sortu zuen.

2020 urtean ‘Emakume guztiok’ komiki liburua argitaratu zen Mundu Bat Gobernuz Kanpoko erakundearen eta Astiberriren eskutik: Mundu Baten enkarguz eta proiektu zabalago baten baitan, gidoia Elizabeth Casillasek egin zuen eta marrazkiak Higinia Garayk egin zituen. El Salvadorren abortu delitua egotzita espetxeratu dituzten emakumeak dira kontakizunaren ardatza.

Autorearen webgunea


2020 urtean Txakomic ekimenean parte hartu zuen: beste jardueren artean bi hilabetero Bizkaiko zazpi sortzailek zazpi komiki sortuko dituzte, txakolinari buruzko istorioak ezagutarazteko. Euskarri digitalean argitaratu zen lehen istorioa Higinia Garay ilustratzaileak eta Mikel Begoñak ondu zuten: 'Parraren itzalpean'. 2023 urtean Durangoko azokan aurkeztu zen lan guztiak biltzen dituen liburukia.

2020-2021 ikasturterako Azkuna Zentroak Higinia Garay aukeratu zuen komikigintza arloko nazioarteko egonaldirako. Angulemako hiriak Marine des Mazery aukeratu zuen eta Quebeceko Literaturaren Etxeak Jimmy Beaulieu. Higiniaren proiektuak “Ibai batek zeharkatzen gaitu” izena zuen: artistak adierazi duenez, lan honen helburua da “entzundako istorio bat kontatzea, elkarrizketetan oinarritutako landa-lan bat egitea, El Salvadorren egindakoaren antzekoa. Bertan bizi diren pertsonen bizitzako istorioak lehen pertsonan bildu nahi ditu, hurbilduz eta gizaki gisa elkartuz”.

2024 urtean berriz ere urtarrila eta ekaina artean 6 hilabetez Maison des Auteurs de Angoulêmen egonbaldia egiten ari da Acción Cultural Española (AC/E) eta Cité internationale de la bande dessinée et de l’imageren beka deialdia irabazi eta gero.


EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK[aldatu]

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2020 07 UZTAILA
Emakume guztiok.jpg
Emakume guztiok Astiberri Elizabeth Casillas Higinia Garay Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2020, aldiberean euskaraz eta gazteleraz "Todas Nosotras" Astiberri