Paco Roca

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Paco Roca ValentziaN 1969 urtean jaiotako komikigilea da. 15 komiki baino hegiago sortu ditu eta hauetako 2 euskarara itzuliak daude.

Kutsu biografiko handia dute bere lanek, alde batetik familiako oroitzapenen inguruan eta bestetik egunerokotasuna ere landuz,eta historiarekiko zaletasunanetik sortu ditu beste lan asko.

Valentziako Arte eta Diseinuko Goi Eskolan ikasi zuen.

Astiberriren eskutik argitaratu dira Paco Rocaren komiki gehienak: El juego lugubre (2001), El Faro (2004), Arrugas (2007), Las calles de arena (2008), El invierno del dibujante (2010), Un hombre en pijama trilogia (`2011-2017 artean Valentziako Las Provincias egunkarian eta El País Semanal astekarian agertutako istorioen bilduma) Los surcos del azar (2013); La casa (2015), La encrucijada (2017) (Seguridad Social musika taldeko kidea den José Manuel Casañ-ekin lankidetzan), El tesoro del Cisne Negro (2018 Guillermo Corralel gidoiarekin) eta Regreso al Edén (2020). 2021 urtean 'El dibujado' argitaratu zuen, Instituto Valenciano de Arte Moderno erakundeko erakusketa baterako egindako lanaren paperezko edizioa.


Bere komikietako batzuk zinemara eraman dituzte, besteren artean'Arrugas' (animazioa, Ignacio Ferreras, 2011), Memorias de un hombre en pijama edo 'El tesoro del Cisne Negro' (irudi errealean, Alejandro Amenabarrek zuzendua 2021ean.)

Bere komikiek honako sari hauek jaso dituzte Espainian eta Espainiatik kanpo, besteak beste: 2008ko Komikiaren Sari Nazionala, 2011n 'Arrugas' filmarentatik egokitutako gidoi onenaren Goya saria jaso zuen, Japoniako Excellence Award saria, 2019an San Diegoko Comic-Con azokan Inkpot Award saria, Eisner 2020 saria atzerriko lan onenaren saria, edo Kultura Ministerioaren Arte Ederren 2021eko Merituaren Urrezko Domina.


Ilustratzaile gisa, kartelak(2009 urteko Getxoko komiki Azokakoa adibidez) liburuen azalak, muralak eta kanpaina sozialak egin ditu mota guztietako ekitaldi, argitalpen edo bezeroentzat, bereziki gobernuz kanpoko erakundeentzat.

Mundu osoan zehar hitzaldiak eta tailerrak ematen ditu, eta bere obra nazioko eta nazioarteko aretoetan erakutsi da.


EUSKARARA ITZULITAKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2016 06 EKAINA
2016 etxea.jpg
Etxea Astiberri Paco Roca Paco Roca Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2016 06 EKAINA (Astiberri)
2014
Zimurrak.JPG
Zimurrak Astiberri Paco Roca Paco Roca Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2007-04 Frantsesez "Rides"(Delcourt) 2007-11 Gazteleraz "Arrugas" (Astiberri)