Kike Infame

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Kike Infame (Enrique Martínez-Inchausti Portu) Bilbon 1975 urtean jaiotako irdudigilea da, Infame & Co izena ere erabiltzen duena.


Fanzinegintzan aritutakoa, 2007 urtean 'Historias del olvido' komiki kolektiboan parte hartu zuen: Luciano Saracino eta Javier de Isusiren testuetatik abiatuta, lan honen irudigintzan aritu ziren Raquel Alzate,David Rubín, Paco Roca, David Lafuente, DaniMaiz, Infame&Co, Manu Ortega, Leticia Ruifernández, Abril Barrado eta Alex Orbe; Dolmen etxeak argitaratu zuen.


Urte berean Dolmen etxearekin ere 'Quatroccento' monografikoa egin zuen: lan kolektibo berri honetan, Kike Infame arduratu zen lau idaztle ezberdinen genero anitzetako lanak irudikatzeaz.

2008an 'El hombre que vino del cielo' (Astiberri) izan zen Infameren lehenengo istorio luzea; 2009an Luciano Saracinoren gidoiarekin 'Corina y el pistolero' sortu zuen (Dolmen).

2010 urtetik Euskal irudigileak elkartearekin (APIE-EIEP bere sorreran) solasaldi eta elkarrizketa saioetako gidari izan da. Basauri-Komik eta Getxoko Komiki Azokan ere jarduerak antolatzen parte hartu du. Getxoko komiki Azokako webguneko biografiaren arabera komikiari eta ilustrazioari buruzko mahai-inguru eta jarduera anitz antolatu, elkarrizketa luzeak zuzendu eta 'Z' aldizkarirako erreseinak eta elkarrizketak egin ditu ere.

Oso zabala da Kike Infameren kolaborazio zerrenda: CUCO:Cuadernos de Comic, El Balanzin, Gehitu Magazine, Tebeosfera, Hoy Down, La Resistencia (Dibbuks)...

2012 urtean hasi zen Bilbao24horas.com atarian komikigileekin egindako elkarrizketa luze eta sakonak argitaratzen; 'Guía del Cómic' atarian argitaratu dira hauetako batzuk eta baita euskaraz ere Igor Leturiaren Blogean, adibidez 'Joana Maiz' komikiaz, eta Mikel Begoñaren komikeri blogean Felix Llaguno komikigileari.

2017 urtean 'Con los codos pegados al torso. kike Infame entrevista a Mauro Entrialgo' elkarrizketa liburua argitaratu zuen Autsaider Comics-ekin.

2017 urtean ere Mikel Begoñarekin batera 'Komikia:euskal komikia 1975-2017 El cómic vasco' liburua argitaratu zuen. 

Liburuaren aurkezpenarekin batera erakusketa bat antolatu zen: 2021 urtean erakusketa gaurkotu zen, eta 1975 urtetik gaur arte komikigintzak Euskal Herrian izan duen bilakaeraren ikuspegi orokor bat eskaintzen du, azken urteotako ekoizpenaren laginak gehituta (Erakusketaren katalogoa digitalean): 'Komikia, 1975tik' erakusketa Bakioko Txakolingunean, Amorebieta-Etxanon, Plentzian... izan da erakusgai Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Ibiltari programaren baitan. Kike Infame eta Mikel Begoñak erakusketaren inguruan bisita gidatuak, haurrentzako tailerrak... eta beste hainbat jarduera burutzen dituzte.

Infamek euskaraz Xabiroi aldizkarirako Mikel Begoñarekin batera 'Bostetik bostera' istorio laburra sortu zuen, 2019ko maiatzeko 51. alean argitaratu zena.

2020 urtean Alex Oviedorekin elkarlanean 'Irudigileak: ilustrazioa Bizkaian / La ilustración en Bizkaia' liburua argitaratu zuen.

Autoedizioaren bidetik 'Morirse en Bilbao' sailaren egilea ere bada Señor Verderekin lankidetzan. "Grapa" formatu anitzetan lehenik eta ondoren liburuki bakarrean argitaratua, sailak segida izan du crowfunding bidez 'Morirse en Sanfermines' eta 'Morirse en la Blanca' lanekin, eta 'Morirse en la Concha' gehitu behar zaio sailari.

Alazne Gonzálezek Rumble aldizkarirako egindako elkarrizketan horrela mintzatu zen Kike Infame:


Komikiak egitea gustatzen zait eta hauek argitaratzea, oso zaila da. Argitaletxei, lehenengo, eta gero, irakurleei interesatzen zaien proiektu bat eraikitzea, oso zaila da. Bidean zehar zeure bururako atsegingarriak ez diren sakrifizio asko egiten dituzu. Horrek zera planteatzera eramaten zaitu; gauzak nahi duzun moduan egin nahi badituzu, onena, zeuk egitea da. Gaur egungo merkatuak orri askotako liburukiak eskatzen ditu, ez dago pixkanaka-pixkanaka lan egiteko edota zeure bidea aurkitzeko istorio motzentzako tokirik. Egindako tebeo-etan lehertuta bukatu nuen erantzun epel bat lortu ahal izateko. Urteetako lanaz ari gara, beraz, neure lehentasunak birplanteatzen ditut eta nahi ditudan komikiak eta neure erritmoan  egitea erabakitzen dut. Horrela jaio zen 'Morirse en Bilbao', geure kasa egindako tebeo-a, presiorik gabe, izugarri ondo pasa genuenarekin.

2021ean Kike Infamek Caritas Bizkaiako Namasté taldearekin burututako tailer kulturanitzaren emaitzetako bat 'Konexio irekia' komiki txikia izan zen: beste herrialde batzuetatik datozen eta sare soziala handitu nahi duten gazteen sormen-trebetasunak garatzea helburu du proiektuak.

Bestalde, Bizkaiko kartelgileei buruzko ikerketa eta dibulgazio lanetan aritu da Infame azken urteotan, eta Getxoko komiki Azokan maiz egon da.

Txakomic proiektuan ere parte hartu du Infamek, eta 2022an Bilbao Orkestra Sinfonikoaren mendeurren ekitaldien baitan komiki bat sortu zuen.

2022 urtean ere Ermuko Liburutegiaren ekimenez 'Ermua Binetetan' 8 orrialdetako komiki laburra argitaratu zen: Mikel Begoñak eta Kike Infamek sortu zuten komiki hau eta PDF euskarri digitalean dago eskuragarri.


2024ko udaberrian '1794. Marte eroturik' komiki laburra argitaratu zuen Ermuako udalak: Mikel Begoña arduratu da gidoiaz, Kike Infame marrazkieta eta Daniel Gojénola izan da kolorista.

EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK[aldatu]

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 AZAROA
Bos.jpg
100 urte musika egiten Bilbao Orkestra Sinfonikoa Kike Infame Luis Javier Pérezen testuetan oinarrituta Kike Infame Jatorrizkoa gazteleraz Hori Hori 2022 azaroa '100 años de música'
2021 ABENDUA
Konexio irekia.jpg
Konexio irekia Caritas Bizkaia Caritas Bizkaiako Namasté taldea Kike Infame Jatorrizkoa gazteleraz ? 2021 Conexión directa


Komikigintzari buruzko lanak[aldatu]

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA EGILEAK JATORRIZKO HIZKUNTZAK
07 UZTAILA
2017 komikia 1975 2017.jpg
Komikia:euskal komikia 1975-2017 El cómic vasco Bizkaiko Foru Aldundia Mikel Begoña / Kike Infame Euskaraz eta Gazteleraz