Teresa Castro

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Teresa Castro Gutiérrez 1968 urtean Donostian jaiotako marrazkilaria da.

Bere webgunean eta sare sozialetan komikiak argitaratu ditu: 'LSB, Ana', 'Lola, limpiadora de la Moncloa', 'Hada ColHada'... Gehituko aldizkarian eta 'La Gallina Vasca' aldizkarian ere argitaratu zituen komiki hauetako batzuk. Bere ibilbidean zehar Unesco Etxea, Mugen Gainetik, Gehitu... eta beste elkarteentzako lanak egin ditu, baita Santa Coloma de Gramaneteko Udalarentzat edo Valladolideko Udalarentzat.

Tailerrak eman ditu, eta mahai-inguruetan eta hitzaldietan parte hartu du komiki-aretoetan eta hainbat unibertsitatetan, hala nola Valladolideko Unibertsitatean eta Madrilgo Carlos III Unibertsitatean.

Donostia kulturako webgunearen arabera hainbat sari jaso ditu: besteak beste, 2021ean Gandiako V. MostraT jaialdiko lehen komiki saria, 2019an Gaztela eta Leongo XIV. Komiki-aretoko eta Mangako kartel lehiaketako lehen saria...


2017ko irailean Gipuzkoako Hitzari elkarrizketa eskaini zion Teresa Castrok, eta horrela adierazi zituen komikiak marrazteko erabakiaren nondik norakoak: “Nik neuk irakurri nahi nituen istorioak kontatzeko hasi nintzen”

“Komikietan badago emakume lesbianen erreferentziaren bat edo beste, baina AEBetako edo Frantziako errealitatea islatzen dute horiek guztiek. Euskal Herrian bizi den emakume lesbiana bat izaki, begirada gertukoagoa falta zitzaigula ikusi nuen”.

Horrela Ana Lopez Suarez Burgos / L.S.B,Ana komiki pertsonaia sortu zuen: autorearen webgunean kontatzen denez “lesbiana izanagatik LGTBI kolektiboarekin zerikusia duten hainbat egoera eta arazoei aurre egiten diena baikortasun eta umore onez”

Pertsonaia sortu eta gero, erregulartasunez argitaratzeko euskarrien faltan, tarte batean geldirik egon zen proiektua.

Pertsonaiak ibilbide sendoagoa hartu zuen 2013an Gehitu Euskal Herriko gay, lesbiana, bisexual eta transexualen elkartearen lauhilabeteroko aldizkarian argitaratzeko aukera eskaini ziotenean.


LSB, Ana BILDUMA[aldatu]

LSB, Anaren istorioak liburu bakar batean gazteleraz eta euskaraz biltzeko asmoz, 2017an Gipuzkoako Foru Aldundiaren Meta kanpainaren barruan komiki bat argitaratzeko Goteo plataformaren baitan finantzaketa kolektiborako proiektu bat jarri zuen martxan.

Proiektuaren webgunean irakurri zitekenez “Gehituk Euskal Herriko eskoletan eta kirol edo aisialdi taldeetan burutzen dituen Sexuafektibitate eta genero aniztasunaren inguruko tailerretan erabiliko du komikia”

Halaber, Mugen Gainetik elkartearen bidez Latinoamerikan LGTBI arloan lan egiten duten elkarteen eskura jartzeko helburua zuen komikiak ere.

Komikiak interesa sortu zuela ikusita, hizkuntza ezberdinetara itzultzeko diru bilketa ere antolatu zuten: inglesa, frantsesa, alemana, katalana, galegoa…

Proiektuak 9.700 euro bildu zituen eta 2018ko apirilean aurkeztu zen bilduma.

HITZALDIAK ETA EMAKUMEAK ETA KOMIKIA TXOSTENTXOA[aldatu]

Proiektua ezagutarazteko eta gaiaren inguruan sentsibilizazioa sortzeko, herriz herri hitzaldiak eman zituen Teresa Castrok 2017ko udazkenean: Beasainen, Eibarren, Donostian, Basaurin…

LSB, Ana pertsonaiaren ingurukoak kontatzeaz gain, komikigintzan emakumeen protagonismoa eta presentzia islatzen duten lanen aipamena egiten zuen, eta hitzaldian erabilitako erreferentziekin sortutako zerrenda sarean jarri zuen eskuragarri


2018ko ekainaren 3ko Argia aldizkarieren alean elkarrizketa egin zioten Teresa Castrori: "Komikiaren helburua ez da bakarrik lesbianak ikusgarri egitea, modu positiboan ikusaraztea baizik"

'Femiñetas' egunkari feministan eta 20 minutos egunkariko '10en 1.' blogean kolaboratzen du, 'Ilustrate, ilustraLES' podcast-a du InOutRadio irratiaren baitan emakumeek sortutako komikiei eta haien sortzaileei ahotsa emanez.

Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek argitaratutako komiki bildumetan parte hartu du 2919, 2021 eta 2022 urteetan.

2022 urtean Donostiako Intxaurrondo Kultur etxearen ikastaroen baitan 'Taller de reflexión sobre género a través de la narrativa gráfica' fanzine bat egiteko tailerra gidatuko du: ez da beharrezkoa marrazten jakitea, helburua genero eraikuntzei buruz hausnarketa egin eta bakoitzak aukeratutako baliabide grafikoen bidez aukera ematea orrialde pare batean norberaren istorioak kontatzeko, norberaren esperientziei garrantzia emateko eta bakoitzaren errealitatea izendatu eta gorpuzteko.


EUSKARAZ ARGITARATUTAKO LANAK[aldatu]

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2018 04 APIRILA
2018 LSB,ANA.jpg
LSBAna Egilea editore / Crowfunding bidez / Gehitu / Mugen Gainetik Teresa Castro Teresa Castro Edizio Eleanitza Itziar Barrenetxea / Begoña Vargas / Irene Elorza / Izaskun Azurmendi 2018ko Apirila

HAINBAT AUTOREEKIN ARGITARATUTAKO KOMIKI ANTOLOGIAK[aldatu]

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 12 ABENDUA
Garena gara.jpg
Garena Gara LBT Emakumeen eta Pertsona Ez Bitarren komiki transozeanikoak Gehitu / Mugen Gainetik Teresa Castro/ Leslie Xamara/Andrea Conde Elkano/Dani CyC/Chris G. Represa/Mamen Moreu Bibibián/ReyRey/Eider Santos/Lola Verónica Vasquez Teresa Castro/Andrea Conde Elkano/Dani CyC/Chris G. Represa/Mamen Moreu Bibibián/ReyRey/Eider Santos/Lola Verónica Vasquez Jatorrizkoa Gazteleraz/Bi edizio aldiberean, gazteleraz eta euskaraz ? 2022 abendua
2021 10 URRIA
Beste Aldetik.jpg
Beste Aldetik Hemengo eta hango trans emakumeen bizipenak komikian Gehitu / Mugen Gainetik Teresa Castro/Fergie Barahona/Susanna Martín/Sydney Hilton/Amalia Leiva/Estuarta Recinos/María José Manzano/Catalina Parra/Elsa Ruiz/Sara Soler/Xulia Vicente/Aitzole Araneta Teresa Castro/Sydney Hilton/María José Manzano/Susanna Martín/Catalina Parra/Elsa Ruiz/Sara Soler/Xulia Vicente Jatorrizkoa Gazteleraz/Bi edizio aldiberean, gazteleraz eta euskaraz ? 2021 urria
2019 01 URTARRILA
2019 opil.jpg
Opil eta Muxilen binetak komiki lesbikoak bi ertzetatik Gehitu / Mugen Gainetik Susanna Martín / Teresa Castro / Belizza Buzollo Carla Berrocal / Sheila Alvarado / Nacha Wollenweider / Victoria Rubio / Katherine Supnem / Miriam Muñoz / Xulia Vicente Susanna Martín / Teresa Castro / Belizza Buzollo Carla Berrocal / Sheila Alvarado / Nacha Wollenweider / Victoria Rubio / Katherine Supnem / Miriam Muñoz / Xulia Vicente Jatorrizkoa Gazteleraz/Bi edizio aldiberean, gazteleraz eta euskaraz ? 2019 Viñetas de tortas y bollos (Gehitu eta Mugen Gainetik)

AUTOREARI BURUZKO INFORMAZIOA SAREAN[aldatu]

https://teresacastrocomics.wordpress.com/

https://www.facebook.com/Teresa.Castro.Comics/

https://twitter.com/teresacastroco?lang=es