LSBAna

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
IRUDIAN KLIK EGIN ARGITARATZAILEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2018 Apirila
IZENBURUA LSB,ANA Lesbikomikia
ARGITARATZAILEA Egilea editore / Crowfunding bidez / Gehitu / Mugen Gainetik
GIDOIA Teresa Castro
MARRAZKIAK Teresa Castro
JATORRIZKO HIZKUNTZA Gaztelania, Edizio Eleanitza
ITZULTZAILEA Itziar Barrenetxea / Begoña Vargas / Irene Elorza / Izaskun Azurmendi
FORMATUA Tapa Biguinak, digitalean PDF
KOLOREA Koloretan
TAMAINA 17x24 zm
ORRIALDE KOPURUA 74 orrialde
SALNEURRIA Digitalean Doan, Paperean 10 Euro
ISBN ?

LSB,Ana Teresa Castro Gutiérrez donostiar komikilariak sortutako pertsonaia da.

2018ko apirilean liburuki batean bildurik argitaratu zen pertsonaiaren istorioak jasotzen zituen bilduma.

2013an Gehitu Euskal Herriko gay, lesbiana, bisexual eta transexualen elkartearen lauhilabeteroko aldizkarian LSB,Anaren istorioak argitaratzeko aukera eskaini zioten: baina pertsonaia lehenago jaio zen, nahiz eta argitaratzeko euskarri iraunkorrik ez zuenez ibilbide irregulara izan.

2017ko irailean Gipuzkoako Hitzari elkarrizketa eskaini zion Teresa Castrok, eta horrela adierazi zituen komikiak marrazteko erabakiaren nondik norakoak: “Nik neuk irakurri nahi nituen istorioak kontatzeko hasi nintzen”

“Komikietan badago emakume lesbianen erreferentziaren bat edo beste, baina AEBetako edo Frantziako errealitatea islatzen dute horiek guztiek. Euskal Herrian bizi den emakume lesbiana bat izaki, begirada gertukoagoa falta zitzaigula ikusi nuen”.

Horrela Ana Lopez Suarez Burgos / L.S.B,Ana komiki pertsonaia sortu zuen: autorearen webgunean kontatzen denez “lesbiana izanagatik LGTBI kolektiboarekin zerikusia duten hainbat egoera eta arazoei aurre egiten diena baikortasun eta umore onez”

LSB, Ana BILDUMA[aldatu]

LSB, Anaren istorioak liburu bakar batean gazteleraz eta euskaraz biltzeko asmoz, 2017an Gipuzkoako Foru Aldundiaren Meta kanpainaren barruan komiki bat argitaratzeko Goteo plataformaren baitan finantzaketa kolektiborako proiektu bat jarri zuen martxan.

Proiektuaren webgunean irakurri zitekenez “Gehituk Euskal Herriko eskoletan eta kirol edo aisialdi taldeetan burutzen dituen Sexuafektibitate eta genero aniztasunaren inguruko tailerretan erabiliko du komikia”

Halaber, Mugen Gainetik elkartearen bidez Latinoamerikan LGTBI arloan lan egiten duten elkarteen eskura jartzeko helburua zuen komikiak ere.

Komikiak interesa sortu zuela ikusita, hizkuntza ezberdinetara itzultzeko diru bilketa ere antolatu zuten: inglesa, frantsesa, alemana, katalana, galegoa…

Proiektuak 9.700 euro bildu zituen eta 2018ko apirilean aurkeztu zen bilduma

KOMIKIARI BURUZKO INFORMAZIOA SAREAN EUSKARAZ[aldatu]