Makina Maixu 1. Rol Fu-aren bidea

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu


IRUDIAN KLIK EGIN ARGITARATZAILEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2022 Iraila (2021eko udaberritik 2022ko udara bitarte interneten argitaratutako zintak )
IZENBURUA MAKINA MAIXU SAILA 1. Rol Fu-aren bidea
ARGITARATZAILEA Egilea editore/Imanol Etxeberria/Noemi Gallego
GIDOIA Imanol Etxeberria/Noemi Gallego
MARRAZKIAK Imanol Etxeberria
JATORRIZKO HIZKUNTZA Euskaraz
FORMATUA 2022ko iraila arte interneten argitaratutako zintak paperezko edizio grapatuan. Komikiaren jarraipena sareetan publikatzen ari da Twitter eta Mastodon.
KOLOREA Txuri Beltzean + gorria
TAMAINA 15×15 zm
ORRIALDE KOPURUA 48 (komikia) + 28 (rol jokoa)
SALNEURRIA 10 €
ISBN _

SINOPSIA

Rola, fitnessa eta euskal kultura elkartzen dituen komiki "metafrikikoa" da hau. Bertan Makina Maixu izeneko rolariak bere istorioa kontatzen digu. Gazte izanik ez daki rolean ondo jolasten eta Rol Fu-aren artea ezagutzeko bideari ekiten dio. Bidaiatu ahala euskal pertsonaia ezagunak topatuko ditu eta froga desberdinei aurre egin beharko die rolaren inguruko sekretuak ikasteko.


'Makina Maixu' komikiaren egile dira Imanol Etxeberria eta Noemi Gallego.


2021 martxoan hasi ziren ostiralero Rolariak Telegram taldean 'Makina Maixu' komiki zintak zabaltzen.

2021eko maiatzean internet sarean argitaratzen hasi ziren 'Makina Maixu' komiki-zinta, Twitter-en hasiera batean eta baita Mastodon-en ere.

2022ko irailean paperean argitaratu ziren 2021eko udaberritik 2022ko udara bitarte interneten argitaratutako zintak. Publikazio honetan MMrpg rol jokoa ere sartuta dago, Rolariak taldean garatutakoa.