Imanol Etxeberria

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Imanol Etxeberria, Hernanin 1983 urtean jaiotako diseinatzaile eta ilustratzailea da. Inprimaketa, Argitalpen Diseinua eta Edizioa ikasketak egin zituen eta arlo horretan lanean dirau. Besteak beste, eskoletarako marrazki eta material didaktiko ugari garatu du.

Bere lehen publikazio garrantzitsua 'Tesoro y Gloria' rol jokoa izan zen, eta ordutik rol joko gehiago ilustratzen ere aritu da. Rol gaiarekin lotuta 'Tesoritos' komiki laburra sortu zuen, eta 'Makina Maixu' komikiaren egile da Noemi Gallegorekin batera.  

Eneko Azedok sortutako 'Adur' rol jokoaren diseinua eta irudiak egin ditu, Rolaldia eta Beldurrola jardunaldietako kartelak marraztu ditu, Beldurrolan "BBK ez hain live" RPG saioa gidatu du...

Bideojokoen munduan ere parte hartu du, 'Napardeath' filmaren bideojokoaren eta 'Bogholdo Bros.' plataforma jokoaren irudiak eginez.


MAKINA MAIXU

2021 martxoan 'Makina Maixu' komiki-zintak ostiralero Rolariak Telegram taldean zabaltzen hasi ziren.

2021eko maiatzean 'Makina Maixu' komiki-zintak sare sozialetan argitaratzen hasi ziren, Twitter-en hasiera batean eta baita Mastodon-en ere.

2022ko irailean paperean argitaratu ziren 2021eko udaberritik 2022ko udara bitarte interneten argitaratutako zintak. Publikazio honetan MMrpg rol jokoa ere sartuta dago, Rolariak taldean garatutakoa.

2023ko abenduan Durangoko Azokan jarri zen salgai Makina Maixu sailaren bigarren liburukia 'Rolari maltzurrak'.

Elkarrizketa Diario Vascon

SARE SOZIALAK

Instagram

Behance atarian


EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 IRAILA
Makina maixu.jpg
Makina Maixu 1. Rol Fu-aren bidea Egilea editore/Imanol Etxeberria/Noemi Gallego Imanol Etxeberria/Noemi Gallego Imanol Etxeberria Euskaraz 2021eko udaberritik 2022ko udara bitartean interneten argitaratutako zintak
2023 ABENDUA
Makina maixu 2.jpg
Makina Maixu 2. Rolari maltzurrak Egilea editore/Imanol Etxeberria/Noemi Gallego Imanol Etxeberria/Noemi Gallego Imanol Etxeberria Euskaraz 2022ko irailetik interneten argitaratutako zintak