Noemi Gallego

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Noemi Gallego 'Makina Maixu' komikiaren egile da Imanol Etxeberriarekin batera. Literatur arloan umeentzako argitalpenetan lan egin du, bai idazle eta bai ilustratzaile gisa (besteren artean 2014 urtean 'Ez dut irudimenik, eta zer?' lana idatzi zuen eta Leire Salaberriak egin zituen irudiak, eta 2017an Pello Otxoteko idazlearen 'Gorosti ttikia eta ni' ipuinaren ilustratzailea izan zen Gallego); rol argitalpenetan diseinatzaile bezala aritu da.


MAKINA MAIXU

2021 martxoan 'Makina Maixu' komiki-zintak ostiralero Rolariak Telegram taldean zabaltzen hasi ziren.

2021eko maiatzean 'Makina Maixu' komiki-zintak internet sarean argitaratzen hasi ziren, Twitter-en hasiera batean eta baita Mastodon-en ere.

2022ko irailean paperean argitaratu ziren 2021eko udaberritik 2022ko udara bitarte interneten argitaratutako zintak. Publikazio honetan MMrpg rol jokoa ere sartuta dago, Rolariak taldean garatutakoa.


EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 IRAILA
Makina maixu.jpg
Makina Maixu 1. Rol Fu-aren bidea Egilea editore/Imanol Etxeberria, Noemi Gallego Imanol Etxeberria, Noemi Gallego Imanol Etxeberria Euskaraz 2021eko udaberritik 2022ko udara bitartean interneten argitaratutako zintak