«2020»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
108. lerroa: 108. lerroa:
 
|[http://www.harrietediciones.es/?lang=eu Irailetik aurrera Harriet Ediciones etxearen argitalpen berriak izango dira eskuragarri:]
 
|[http://www.harrietediciones.es/?lang=eu Irailetik aurrera Harriet Ediciones etxearen argitalpen berriak izango dira eskuragarri:]
  
Aurretik ezagunak ditugun autoreenak dira batzuk, adibidez [[Duhamel]] komikigilearen "Kontaktuberria"  komikia, eta [[Tieko]] marrazkilariaren "Dortokaren promesa", Stephane Piatzszek gidoilariarekin.
+
Aurretik ezagunak ditugun autoreenak dira batzuk, adibidez [[Bruno Duhamel]] komikigilearen "Kontaktuberria"  komikia, eta [[Tieko]] marrazkilariaren "Dortokaren promesa", Stephane Piatzszek gidoilariarekin.
 
"[[Harald eta Ignir-en altxorra]]" sailaren bigarren alea ere iritsiko da irakurleen eskuetara.
 
"[[Harald eta Ignir-en altxorra]]" sailaren bigarren alea ere iritsiko da irakurleen eskuetara.
 
    
 
    

23:29, 28 uztaila 2020(e)ko berrikuspena

2020ean ARGITARATUTAKO KOMIKIAK

'''Zerrenda hau eguneratze bidean dago. Urte honetako beste komikiren bat ezagutzen baduzu, idatzi komikipedia(a-bildua)gmail.com helbidera'''

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
01 URTARRILA
2020 Matematikako.jpg
Matematikako eta informatikako aparteko istorioak komikian Saure Nesim Fintz Han-Mi Kim Jatorrizkoa frantsesez Belén Pikabea Laoniz 2018, "Les Histoires extraordinaires des mathématiques et de l'informatique en bandes dessinées", Editions Anfortas.
2020 02 OTSAILA
2020 kanpoaldean.jpg
Kanpoaldean Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea REAS Ana Serna (Al Borde films) Amaia Ballesteros Edizio elebiduna Itziar Orbegozo 2020ko Otsaila
2020 03 MARTXOA
Samaldan.jpg
Samaldan Oxfam Intermon Susanna Martín Susanna Martín Gazteleraz jatorrizkoa Gotzone Olarra 2020ko Martxoa
04 APIRILA
Cobane.jpg
Kobane Calling orain Farmazia Beltza Zerocalcare Zerocalcare Italieratik itzulia Koldo Izagirre 2016 Cobane Calling (Bao Publishing, italieraz).Euskarazko edizioa 2020ko Italiako bigarren argitaraldia hartzen du abiapuntu. Azala, mapak eta oharrak dira lehen eta bigarren edizioen arteko ezberdintasun nagusiak. Euskarazko edizioan bi extra gehiago daude: “Groviglio” eta “Macelli" istorioak.
05 MAIATZA
2020 claude astiberri1.jpg
Claude eta Morino 1. Madarikazioa Astiberri Txikiberri bilduma Adrien Albert Adrien Albert Jatorrizkoa frantsesez Bego Montorio Uribarren 2018, "Claude et Morino 1", Editions L'école des loisirs
07 UZTAILA
Uxio eus.jpg
Uxio Astiberri Txikiberri bilduma Martín Romero Martín Romero Jatorrizkoa galegoz Bego Montorio Uribarren 2020, Astiberri, aldiberean galegoz, euskaraz, gazteleraz, katalanez
07 UZTAILA
Emakume guztiok.jpg
Emakume guztiok Astiberri Elizabeth Casillas Higinia Garai Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2020, aldiberean euskaraz eta gazteleraz "Todas Nosotras" Astiberri

2020ean ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN KOMIKI BATZUK

Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera

URTEAN ZEHAR ARGITARATU DAITEZKEEN KOMIKIAK

ASTIB HAUR.JPG
Astiberri argitaletxearen eskutik Astiberri Infantil/Txikiberri izenpean martxotik aurrera gazteleraz, euskaraz eta katalanez haurrentzako komikiak argitaratzeko proiektua abian dago, nahiz eta COVID19 egoera dela eta ez da erraza jakitea argitalpenen epea zein izango den. Lehen alea maiatzaren 28an iritsi da liburudendetara, Adrien Albert autorearen "Claude eta Morino 1. Madarikazioa" komikia, eta beste dozena erdi komiki argitaratuko dira urtean zehar: Martín Romeroren "Uxío" (uztailean argitaratu dena), Emily Tetriren "Tiger Vs. Nightmare" (8 urte azpikoentzako mailan Eisner Sari bat jasotakoa) eta Romain Pujol eta Vincent Caut autoreen "Avni: Animal Vraiment Non Identifié" .

Komiki hauetako batzuk sail baten lehen alea dira, beraz oso argitalpen interesgarriak izan daitezke haur literaturaren munduan pertsonai identifikagarriek eta "sagek" duten garantzia kontuan hartuta.

Argitaletxearen arabera, 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago bilduma


Harriet 2020.jpg
Irailetik aurrera Harriet Ediciones etxearen argitalpen berriak izango dira eskuragarri:

Aurretik ezagunak ditugun autoreenak dira batzuk, adibidez Bruno Duhamel komikigilearen "Kontaktuberria" komikia, eta Tieko marrazkilariaren "Dortokaren promesa", Stephane Piatzszek gidoilariarekin. "Harald eta Ignir-en altxorra" sailaren bigarren alea ere iritsiko da irakurleen eskuetara.

"Gizonak behar dira" izenburuko beste komiki bat ere aurreikuspenen artean dago, baina autore edo autoreen izenak ez dira jakinarazi.

Bestalde, lehen aldiz, Harrietek haurrentzako ilustrazio liburu pare bat ere argitaratuko ditu: "Gaztelua? Zein gaztelu? (Antonio Sanchez/Carmela Trujillo) eta "Barre eginarazten duen panpina" (F.J Porquet / Anabel Juste)


Basolatik.jpg
2017ko otsaileko Xabiroi aldizkariaren 43. zenbakian Asisko Urmenetak (gidoia) eta Joseba Larratxek (irudiak) "Basolatik berri onik ez" sailari hasiera eman zioten. 2020ko ekainean argitaratu da azken bi kapituluak eta albuma udazkenean kaleratuko da.


Zaldieroa rerum.jpg
2019ko Durangoko Azokako zerrendetan Zaldi Eroaren "De Rerum Natura 8" Elkarren eskutik argitaratuko zela agertzen zen, 2017eko abuztutik aurrera Berria Egunkarian argitaratuaz, baina 2020ean oraindik ez da bilduma argitaratu.


Suberviola.jpg
Bilkuia webgunean kontatzen denez, Mikel Irure, Aitor Razkin eta Iñaki Sagardoi Gregorio Suberviola (Morentin, 1896) anarkista nafarraren bizitza kontatuko duen komikiaren proiektuan ari dira lanean. Komikia finantzatzeko aitzinsolasa argitaratu eta salgai jarri dute. Facebook-eko orrialdean erakusten ari dira komikiaren sorkuntza prozesua


Tierra tragame logo.jpg
Miriam Camerosek eta David Priegok ¡Tierra, Trágame! komikia argitaratu zuten eta Bruguera Sarien lehen edizioan saria lortu zuten. Nafarroako Hitzan egindako elkarrizketan adierazi zuen komikia euskarar itzuli eta Durangoko Azokarako argitaratu nahiko luketela.
TinTin-1.jpg
Zephyrum Ediciones eta Trilita Ediciones etxeek Tintinen albumak euskaraz argitaratzen hasi dira: 2019ko apirilean Castafioreren bitxiak albuma merkaturatu dute, eta beste bi album ere euskarara ekartzeko aukera dagoela dirudi: Ilargira bidean eta Ilargian oinez. Igor Leturiak eman du guzti honen berri


Sasi artean logo.jpg
2019ko Xabiroi aldizkariaren 52. zenbakian "Sasi artean Elgeta" komikia argitaratzen hasi zen atalka. Ikastolen Elkartea eta Trikitixa Elkartearen artekolankidetzaren emaitza da, Jazinto Rivas "Elgeta" trikitilariaren bizitza du ardatz, Koldo Izagirreren gidoiaz, Dani Fanoren marrazkiekin eta Garluk Agirreren koloreztatze lanarekin. 2021 urtean argitaratuko da album moduan. Goienan erreportaia eta bideoa egin zuten Dani Fano autorearekin

2021 URTERAKO ESPERO DIREN KOMIKIAK


35 URTE AZPIKOENTZAT
NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIOAREN
EUSKARAZKO KOMIKI SARIA
NAFARROAKO KUTXA LEHIAKETA.JPG

Nafarroako Kutxa Fundazioak komiki lehiaketa antolatu du 35 urte azpikoentzat.

Saria hutsik geratzen ez bada, irabazlearentzako 2000 eurotako sariaz gain, Lan irabazlea Luces de Gálibo argitaletxeak argitaratuko du urtebeteko epean gehienez

Lanak aurkezteko azken eguna: 2020/07/15 OINARRIAK


BROKEN EYE.jpg
2020ko ekainean jakinarazi zuten Etxeberria anaiek Iñaki Arenas marrazkilari hernaniarrarekin ‘Broken Eye’ komikiaren sortze prozesuan ari zirela: 2021ean AEBetako Scout Comics-ek argitaratuko luke ingelesez.

Gazteleraz, frantsesez eta euskaraz argitaratu ahal izatea lortu nahi lukete autoreek ere. Zarauzko Hitzan elkarrizketa, komikiaren lagin batzuk eta bideoa

Elkarrizketa Ispilu Beltza Donostia Kulturako irratsaioan.

EUSKO JAURLARITZAREN 2018 eta 2019 URTETAKOKO DIRU LAGUNTZEN SARIDUNAK
2019ran argitaratu direnak edo 2020rako espero diren komikiak

Komikiak 17.jpg
Hauek dira 2019 urtean lehiaketako diru laguntzak irabazi dituzten autoreak:
  • Alex Machok jaso zuen laguntza Harriet gidoilariarekin "Lotsa eta oroimina" komikia sortzeko. Harriet etxeak argitaratu zuen eta Getxoko Komiki Azokan aurkeztu zen.
  • Iñaki Martiarena Otxotorena "Mattin" marrazkilariak "Belardo, ba al zatoz? komikia sortu zuen: Berriak 2019an argitaratu zuen eta Durangoko Azokan aurkeztu zen.
  • Higinia Garay Zaratek "La palabra que empieza por A" komiki proiekturako jaso zuen diru laguntza.

Igor leturiak bere blogean 2018 urteko saridunen proiektuei buruz idatzi duhau da diru laguntzak jaso zituzten proiektuen egoera:

  • Harkaitz Cano idazleak eta Adur Larreak marrazkilariak elkarlanean Antzar eguna komikia sortu dute: 1984an GAL-ek hildako Santi Brouard-en azken uneak komikiratuko dituzte. 2019ko abenduan Txalapartak argitaratu du, eta katalanez eta galegoz argitaratzea ere aurreikusten zen.
  • Susanna Martín Bilbotarrak eta Miguel Angel Giner Bou-k Ofensiva final komikian ari dira lanean. Dolmen argitaletxeak aterako du gaztelaniaz eta agian euskaraz: Erdialdeko Amerikan emakumeei buruzko dokumentala egiten ari den Iratxeren ibilerak kontatuko dituzte.
  • Victor Santos-ek sortuko duen komikia Akira Kurosawa zinegilearen bizitza izango du hizpide: Norma argitaletxearen eskutik iritsiko da gaztelaniazko bertsioa, eta baliteke euskaraz ere argitaratzea.


KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA 2020


Komikiak 17.jpg
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko

2020 urteko deialdirako proiektuak aurkezteko ESKAERA EPEA Martxoaren 10ean amaitzen zen, baina badirudi luzatu dela: KONFIRMATU 012 TELEFONOAN. OINARRIAK

15.000 euroko 4 laguntza emango dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izatea aurreikusi da oinarrietan, eta bat emakume batentzat izatea.


KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA, AURREKO URTEETAKO IRABAZLEAK

EUSKAL KOMIKIGINTZARI BURUZKO GERTAERA ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

KOMIKIEKIN HARREMANA DUTEN GERTAERAK

Euskal komikia bolonia.jpg


COVID19 pandemiaren baitan, Streaming bidez egin behar izan zen Euskal komikigintzaren historiari buruzko ekitaldia, eta jada Youtuben dago eskuragarri gazteleraz Kike Infameren gidaritza eta gidoiarekin Ainara Azpiazu "Axpik" eta Mikel Begoñak izandako solasaldia: 70. hamarkadatik XXI menderarte euskal komikigintzak egindako ibilbidea izan zuten hizpide, eta gaur egungo egoera aztertu zuten ere.

Comiccon.png
WIKIPEDIA Mayana Itoiz.jpg
Wilfrid Lupano gidoilariarekin eta Paul Cauuet irudigilearekin batera sortutako 'Le Loup en slip' lanarengatik Pauen bizi den Mayana Itöiz ilustratzaile baionesa 2020 urteko Eisner komiki sari bat jasotzeko finalisten artean dago, zehazki 9–12 Urte bitarteko haurrentzako kategorian (Best Publication for Kids). Epaimahai batek erabaki ditu finalisten izenak eta ekainak 18 bitarte hautatu ahal izango dituzte bozketarako izena eman duten Komikigintzako profesionalek. 2020 urtean, COVID19 dela eta, AEBtako SanDiegon ospatu ohi den ComicCon komiki azoka online egingo dute uztailaren 22tik 26ra bitarte, eta bertan jakinaraziko dira irabazleen izenak .
Markoren ‘Indiara Bidaia’ komikiak irabazi du Ermuako Ezekiel Etxebarria saria, Ermuako Udal Liburutegian gehien irakurri den euskarazko liburuaren autoreari ematen zaion saria


* Nafarroako Kontuen Ganberak Cesar Oroz marrazkilariaren "Orduko aditzaileak oraingo auditoreak" komikia argitaratu du euskaraz eta gaztelaniaz, egoitza bisitatzen duten gazteei eskaintzeko helburuarekin.


* 2020ko otsailean Balmasedako gerra eta diktadura frankistari buruzko 12 orrialdetako komikia argitaratu zuen Cesar Llagunok, Zunbeltz Matabuenaren testuekin, "Balmaseda 1937" elkartearen enkarguz euskara zein gaztelaniazko bertsioetan; Alberto Garai ardutaru da euskarazko bertsioaz. Une historiko horretan hainbeste gertaera zituzten kontatzeko eta ikuspegi anitzak barneratzeko beharraren ondorioz,  sormen prozesuan zehar  6 bertsio oso zirriborratu omen zituztela azken emaitza sortu arte, eta erakusketa bat egin zen Balmasedan proiektuaren barne sortutako marrazkiekin

KOMIKI AZOKAK ETA JARDUNALDIAK

2020 comikd logo.jpg
Hasiera batean Apirilaren hasieran egitea aurreikusten zen, baina COVID19 pandemia dela eta oraongoz uztailak 3-4-5era atzeratu da COMIKD Donostiako Nazioarteko IV. Komiki eta Manga Jaialdia


Getxo logo komikia.jpg
2020ean ez da egingo Getxoko komiki azoka. Hau izan da antolatzaileek zabaldutako mezua: "Getxoko Kultur Etxeak 2020ko urriaren 2tik 4ra aurreikusita zegoen Getxoko 19. Komiki Azoka bertan behera behera uztea erabaki du COVID-19ak eragindako larrialdi-egoera eta esparru itxietan jarduerak egiteko eta ekitaldi jendetsuetan edukiera mugatzeko irizpideak aztertu ostean. Halaber, urruntze soziala bermatzeko neurriak ere kontuan hartu dira"


komikizaleok geroz eta azoka eta topagune propio gehiago dituzte, eta literatur jardueretan ere komikiak bere lekua hartzen ari da poliki-poliki

EGUTEGIA: KOMIKI JARDUNALDIAK, AZOKAK ETA KOMIKIAREN PRESENTZIA DUTEN LITERATUR TOPAKETAK

2020 urtean COVID19 pandemiak hankaz gora jarri ditu egutegiak:

udaberrirako aurreikusten zen Donostiako Komiki eta Manga Jaialdia uztailean ospatuko da.
Sarako Biltzarra Irailaren 6ra (igandea) eta irailaren 7ra (astelehena) atzeratzen da
Saran ere IKUSI-MIKUSI  Haur eta Gazte Literatura Azoka ospatu behar zen, baina aurten ez da egingo eta 2021 urteko apirilean ospatuko da.

2019an antolatu zen ere Ziburuko lehen liburu azoka ere, baina aurten ez da egingo eta 2021 urteko ekaineko lehen asteburuan ospatuko da.

Udazkenean ospatu ohi dira Nafarroako Komiki Azoka, Getxoko Komiki Azoka (aurten ez da egingo)Amorebieta-Etxanoko Mangamore Jardunaldiak... eta Durangoko Azokan ere komikigintzak izaten du bere presentzia.


JADA BURUTU DIRENAK

Logo Angouleme.jpg
Urtarrilean Angulemako Komiki Jaialdian euskal egileen presentzia nabarmena izan da, komikiak aurkezten, sinatzen eta proiektu berrietarako kontaktuak egiten. Mikel Begoñak komikeri blogerako kronika idatzi du.
2020 Antsoain komiki logo.jpg
Otsailaren 12tik 21era Antsoainen Komiki eta ilustrazio sozialari buruzko lehendabiziko Jardunaldiakantolatu dira. Zaldieroa eta Myrian Camerosen erakusketak ikusi ahal izango dira, eta hizlarien artean Cesar Oroz, Txema Estevan, Azagra, Encarna Revuelta, Rosa Codina... eta Andaluzia, Aragoi eta Catalunyako marrazkilari eta gidoilariek hartuko dute parte

KOMIKIEI BURUZKO SOLASALDI ETA IRAKURKETA TAILERRAK


  • OÑATI: Konfinamendu garaian, Oñatiko Liburutegiak "Literatura, komikia eta erresistentzia: Joana Imaz" bideo-solasaldia antolatu zuen Yurre Ugarterekin
  • ALGORTA: Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoaren ikasturteari amaiera emateko ekainaren 18an, Mikel Begoña eta Adur Larrea Arditutakoak komiki liburuaz mintzatu ziren.
  • BIZKAIA: Skolastika gune feministak emakumeen eta literaturaren inguruko gaiak lantzen ditu, eta komikigintzari buruzko jarduera ugari antolatu izan dituzte (hitzaldiak, gazteentzako saioak, erakusketak...) eta komikteka dute, mundu osokoe makumeen komikiak gordetzen dituen liburutegia.

GAZTELERAZ

EUSKAL HERRIKO KOMIKI LEHIAKETAK

2020 URTEAN INDARREAN DAUDEN LEHIAKETA EDO DEIALDIAK

35 URTE AZPIKOENTZAT
NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIOAREN
EUSKARAZKO KOMIKI SARIA
NAFARROAKO KUTXA LEHIAKETA.JPG
Gaia librea da. Aurkezten diren lanak jatorrizkoak eta inon ez aurkeztuak izanen dira. 

Gutxienezko luzera 48 orrikoa eta gehienezkoa 160 orrikoa. Gidoia osoa aurkeztuko da baita lana bukatua izanen duen orri laurdena ere. Argitaratutako liburuaren formatua 170 x 240 mm izanen da.

Lan irabazlea Luces de Gálibo argitaletxeak argitaratuko du urtebeteko epean gehienez. Irabazleari 2.000 euroko sari bakarra emango zaio (Sariari legeak ezarritako atxikipenak egin beharko zaizkio.) Sariaren zenbatekoak estaliko ditu lanaren lehen edizioari dagozkion egile eskubideak.

Epaimahaiaren epaia 2020ko urriaren 10a baino lehen jakinaraziko zaie saridunei. 2020ko urriaren bigarren hamabostaldiko egun batean (oraindik erabakitzeke dago) egingo da sari banaketa

Jatorrizkoak aurkezteko epea 2020ko uztailaren 15ean izanen da, posta elektronikoz bidaliko dira soilik, PDF formatuan.

Lanak aurkezteko azken eguna: 2020/07/15 OINARRIAK


AZPEITIKO SORMENERAKO BEKA:
KOMIKI PROIEKTUAK
AURKEZTEKO AUKERA
Azpeitia 1.jpg
Bosgarren urtez jarraian, Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak elkarlanean, 16 urtetik gorako kultur sortzaile gazteei eta kultur eremuren batean hasi nahi duten edo hasiberriei zuzenduriko Sormenerako beka deialdia egin dute. 12.000€-ko aurrekontua du sormen proiektuak sustatzeko partidak.

Kultura-sorkuntzatzat hartzen dira artistaren irudimenaren emaitza, musika, pintura, eskultura, literatura-obra, antzerkiobra, obra zinematografikoa, komikia, soinu-konposizioa, ikusentzunezko konposizioa, konposizio digitala, dantza eta abarren forma har dezakeen kultur espresioa.

Proiektuak aurkezteko azken eguna: uztailak 20.

OINARRIAK



  • BILBOKO ITSAS MUSEOKO KOMIKI LEHIAKETA: 2019an egin zen lehen edizioa, otsailaren amaiera amaitu zen epea. 2020ean ez da antolatuko ote denik ziurtatu.

Udara eta gero antolatu ohi direnak

  • GALTZAKOMIK LEHIAKETA.
  • CRASH COMIC LEHIAKETA.

18 URTE AZPIKOENTZAT ZUZENDUAK Hiri eta herri askotan antolatzen dira gaztetxoentzako literatur lehiaketak, eta askotan komikiek ere izaten dute bere atala. Lehiaketa bakoitzak bere arautegia du, kasu batzuetan partaidetza irekia da (adibidez Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren barne Euskal Herriko DBH 3. eta 4. mailako ikasleek parte hartu dezakete) eta beste batzuetan soilik bertakoek hartu dezakete parte, adibidez Donostiako Koldo Mitxelena Sariketa edo eta Iruñeko Udalak urtero antolatu ohi dituen Literatur lehiaketaren barne Komiki kategoriak daude. Neguan Aiarako Hogeitaulau euskara elkarteak 6-12 urte bitarteko ikasleentzako, postal, komiki eta ipuin lehiaketa antolatu izan du.


KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA 2020


Komikiak 17.jpg
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko.

2020 urteko deialdirako proiektuak aurkezteko JAURLARITZAKO WEBGUNEAREN ARABERA ESKAERA EPEA Martxoaren 10ean amaitu zen ' [https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/komikiak-eta-eleberri-grafikoak/web01-a2kultur/eu/ OINARRIAK

15.000 euroko 4 laguntza emango dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izatea aurreikusi da oinarrietan, eta bat emakume batentzat izatea.


KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA, AURREKO URTEETAKO IRABAZLEAK


PORTUGALETEKO
URI URENA
XXXIV. KOMIKI LEHIAKETA
2020 portugalete komiki lehiaketa.jpg
Bi Kategoria
  • Komiki Kategoria

3 sari+ Akzesita euskarazko egile onenari +Akzesita Portugaleteko egile onenari +Gazte akzesita, 16 urtetik beherako onenari

  • Komiki Banda Kategoria

Sari bakarra+ Akzesita, 18 urtetik beherako onenari.

Lanak aurkezteko azken eguna: 2020/03/27 OINARRIAK


COMIKD AZOKAKO
II LEHIAKETA
CARTEL CÓMIC EUSK-1.png
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta COMIKD azokak elkarlanean antolatzen duten komiki-lehiaketaren bigarren ediziorako lanak aurkezteko epea zabaldu da, maiatzak 31 bitarte.

“Donostian girotutako zientzia-fikziozko komikia” da 2020ko edizioaren gaia.

Mundu osoko komiki-egile ez-profesionalei zuzenduta dago sariketa,lanak orijinalak eta argitaragabeak izan behar dute eta euskaraz, espainieraz, frantsesez eta ingelesez aurkeztu daitezke komikiak.

Bi kategoria daude: 6 eta 13 URTE BITARTEKOAK: irabazleek paper-gauzetan 500 eta 200 eurotako sariak jasoko dituzte saritzat
14 URTETIK GORAKOAK: Dirutan, 1.200 euro irabazleak, eta 800 euro bigarrenak.

Parte-hartzaile guztien lanak erakusgai jarriko dira Donostiako Nazioarteko IV. Komiki eta Manga Azokan, Kursaal Kongresuen Jauregian.(uztaila hasieran egitea aurreikusten da).

LANAK AURKEZTEKO EPEA: 2020ko maiatzak 31 bitarte. OINARRIAK


18 URTE AZPIKOENTZAT ZUZENDUAK

12. ELKAR
ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA
2020 ELKAR ILUSTRAZIO.jpg
Adinaren arabera 3 modalitatetan aurkez daitezke lanak (ilustrazioa, ipuina, komikia edo bineta). Komikia edo binetaren kasuan DBH 3. eta 4. mailako ikasleek aurkeztu ahal izango dituzte lanak. 'Lanak aurkezteko epea luzatu dute antolatzaileek ' Ipuin klasiko bat komiki ala bineta bihurtu beharko dute.

Komiki edo binetak eskuz zein ordenagailuz sortuak izan daitezke eta euskaraz idatziak izan behar dute. Teknika eta materiala guztiz libreak izango dira, baina komikia edo bineta A4 tamainako orrialde bakar batean entregatu beharko da.

Parte hartzaile bakoitzak komiki edo bineta bakar bat aurkeztu ahal izango du.

OINARRIAK.

TOKIAN TOKIKO LEHIAKETAK


BERGARAKO
KOLDO ELEIZALDE
LITERATUR LEHIAKETA 2020
2020 koldo eleizalde sariketa.jpg
Bergarako Koldo Eleizalde lehiaketan genero hauetan parte hartu daiteke: ipuin idatzia, komikia, bertsoa, ipuin-kontaketa, antzerkia, txisteak eta poesia.

Bergaran jaiotakoek edo bertan bizi direnek zein ikasi edo lan egiten dutenek har dezakete parte.

Lanak aurkezteko epea apirilaren 24ra bitartekoa izango da. OINARRIAK


ARRASATE
LITERATUR LEHIAKETA 2020
Arrasate lehiaketa.JPG
Debagoienean bizi edota ikasten duten ikasleentzat, AED elkarteak Arrasateko literatur lehiaketa antolatu du. Genero hauetan parte hartu daiteke: narrazioa, ilustrazioa, bertsopaperak, mikroipuina, poesia eta komikia.

Komikiaren kasuan DBH3-DBH4koek sei bineta egin beharko dituzte A4 neurriko orri bakarrean eta Batxilergoa 1-2koek sei bineta egin beharko dituzte.

Lanak aurkezteko epea ekainaren 11ra atzeratu dute eta e-postaz jasoko dira.OINARRIAK


AURKEZPEN EPEA ITXIA DUTENAK

Komiki lehiaketen atalean urtean zehar antolatu ohi diren edo eta jada epea itxia duten lehiaketei buruzko informazioa ikusi daiteke