Adrien Albert

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

L'école des loisirs argitaletxeko webgunearen arabera "Adrien Albert 1977an jaio zen, Nantesen. Zuzenbide publikoan lizentziatu zen, eta metalurgiaria, bideogilea, etxezaina, sukaldaria, altzari erretzailea eta prentsa marrazkilaria izan da; gaur egun, umeentzako liburuak egiten ditu.".

2012 urtekoak dira haur literaturako irudigile bezela sortutako bere lehen lanak (Les Aventures de Louga de l'Autre Côté Du Monde, Claire Fercak idazlearekin), eta ondoren autore ezberdinekin beste 6 liburu egin ditu.

Bere testu eta irudiekin osatutako lehen lana 2008an sortu zuen: 'Seigneur Lapin'.

2010ean 'Cousa' sortu zuen, 2010ean 'Zélie et les Gazzi Mouche?, ondoren 'Simon' saileko liburuak argitaratu zituen... guztira 10 liburu sortu ditu.

2020 urtean 'Notre Boucle d'or' ipuina argitaratu zuen.

Komikigintzan, 2018an eta 2019an urrenez urren 'Claude eta Morino' Komiki sailaren bi ale argitaratu zituen.

2018an Montreuil-eko Haur eta Gazteentzako Liburuaren Azokako Pépite sarirako aukeratu zuten eta 2019an Frantziar estatuko liburuzainen eskutik Sorcières sarirako izendatu zuten.

2020ko Bernard Versele saria eskuratu zuen 7 urtetik aurrerako haurrentzako liburu onenari

2020 eta 2021 urteetan argitaratu zituen Astiberrik komiki hauek euskaraz.

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2020 05 MAIATZA
2020 claude astiberri1.jpg
Claude eta Morino 1. Madarikazioa Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Adrien Albert Adrien Albert Jatorrizkoa frantsesez Bego Montorio Uribarren 2018, "Claude et Morino 1", Editions L'école des loisirs
2021 06 EKAINA
Claudeetamorino2 eus.jpg
Claude eta Morino 2. Zorionak zuri! Claude eta Morino Saila Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Adrien Albert Adrien Albert Jatorrizkoa frantsesez Bego Montorio Uribarren 2019, "Claude et Morino 2" Joyeux Anniversaire!, Editions L'école des loisirs