«2019»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(2019an ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN KOMIKIAK)
(2019an ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN KOMIKIAK)
247. lerroa: 247. lerroa:
 
Frantziar autoreen lanak
 
Frantziar autoreen lanak
 
* '''[[Isaline]]"''' sailaren bigarren alea "[[Sorginkeri izoztua]]": Gidoia: Maxe L’Hermenier Marrazkiak: Yllya
 
* '''[[Isaline]]"''' sailaren bigarren alea "[[Sorginkeri izoztua]]": Gidoia: Maxe L’Hermenier Marrazkiak: Yllya
* '''"Oroiminaren uhartea"''': Gidoia: Didier Quella Guyot Marrazkiak: Sébastien Morice
+
* '''"[[Oroiminaren uhartea]]"''': Gidoia: Didier Quella Guyot Marrazkiak: Sébastien Morice
 
* '''"Virgina Hill"''' Gidoia: Deville MK Marrazkiak: Christophe Girard  
 
* '''"Virgina Hill"''' Gidoia: Deville MK Marrazkiak: Christophe Girard  
 
  |}
 
  |}

23:06, 19 iraila 2019(e)ko berrikuspena

2019an ARGITARATUTAKO KOMIKIAK

Zerrenda hau osatze lanetan dago: 2019an argitaratu den komikiren bat ezagutzen baduzu idatzi komikipedia(abildua)gmail.com helbidera

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
01 URTARRILA
2019 opil.jpg
Opil eta Muxilen binetak (Gehitu / Mugen Gainetik) Susanna Martín / Teresa Castro / Belizza Buzollo Carla Berrocal / Sheila Alvarado / Nacha Wollenweider / Victoria Rubio / Katherine Supnem / Miriam Muñoz / Xulia Vicente Susanna Martín / Teresa Castro / Belizza Buzollo Carla Berrocal / Sheila Alvarado / Nacha Wollenweider / Victoria Rubio / Katherine Supnem / Miriam Muñoz / Xulia Vicente Jatorrizkoa Gazteleraz/Bi edizio gazteleraz eta euskaraz ? 2019 Viñetas de tortas y bollos (Gehitu eta Mugen Gainetik)
01 URTARRILA
2019 01 superpatataren jatorria.jpg
Superpatata 1 Superpatataren jatorria Bang Ediciones / Mamut Comics Artur Laperla Artur Laperla Jatorrizkoa Katalanez eta Gazteleraz Esther López Epelde 2011 Superpatata 1 (Bang Ediciones)
02 OTSAILA
2019 zigorgabeko loria.jpg
Zigorgabeko Loria Autorea Editore Itsasgora Edizioak José Ángel Olabe Fidalgo José Ángel Olabe Fidalgo Jatorrizkoa Gazteleraz ? 2012 La Gloria Impune
2019 50 urte industria.jpg
50 urte Arabako industriaren eskutik Fundación Laboral San Prudencio Mauro Entrialgo Mauro Entrialgo Gazteleratik itzulia ? 50 años
03 MARTXOA
Tupust.jpg
Tupust! 1. Txalaparta Tupust! Kolektiboa Tupust! Kolektiboa Euskaraz Jatorrizkoa 2019ko Martxoa
04 APIRILA
2019 egin zeure komikiak.jpg
Egin zeure komikiak! Ibaizabal Jess Smart Smiley Jess Smart Smiley Ingelesez jatorrizkoa Imanol Salegi 2018 ekaina Let’s Make Comics! Penguin Random House
04 APIRILA
2019 Waluk3 eus.jpg
Waluk 3: Txakur handiaren bidea Astiberri Emilio Ruiz Ana Miralles Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2019, Waluk La ruta del Can Mayor Astiberri
04 APIRILA
Hondamuinean 6 hilabete.jpg
Hondamuinean 2: 6 hilabete geroago Farmazia Beltza Zerocalcare Zerocalcare Italieratik itzulia Koldo Izagirre 2018/05/07 Macerie prime. Sei mesi dopo (Bao Publishing, italieraz). Lehen liburukia Macerie Prime 2018an argitaratu zen euskaraz
04 APIRILA
2019 02 Zort erregea.jpg
Superpatata 2 Zort III.a, Errege Estralurtarra Bang Ediciones / Mamut Comics Artur Laperla Artur Laperla Jatorrizkoa Katalanez eta Gazteleraz Esther López Epelde 2012 Superpatata 2 (Bang Ediciones)
04 APIRILA
2019 03 denboraren ataritxoa.jpg
Superpatata 3 Denboraren ataritxoa Bang Ediciones / Mamut Comics Artur Laperla Artur Laperla Jatorrizkoa Katalanez eta Gazteleraz Esther López Epelde 2012 Superpatata 3 (Bang Ediciones)
05 MAIATZA
2019 harald.jpg
Harald eta Ignir-en altxorra Harriet Ediciones Matthieu Brivet Antoine Brivet Jatorrizkoa frantsesez Miel Angel Elustondo Etxeberria 2019 01 frantsesez (Bamboo Editions)
05 MAIATZA
2019 aral.jpg
Aral itsasoa Harriet Ediciones José Carlos Fernandes Roberto Gomes Jatorrizkoa Ingelesez Miel Angel Elustondo Etxeberria 2011ean ingelesez (Blackboxsyndicate), 2019ko maiatzean aldiberean frantsesez (Editions Du Long Bec) eta euskaraz zein gazteleraz Harriet Ediciones-ek
05 MAIATZA
Superpatata 4.jpg
Superpatata 4 Malezia maltzurraren mendekua Bang Ediciones / Mamut Comics Artur Laperla Artur Laperla Jatorrizkoa Katalanez eta Gazteleraz Esther López Epelde 2016 Superpatata 4 (Bang Ediciones)
05 MAIATZA
2019 05 superpatata torloju.jpg
Superpatata 5 Torloju Irakaslearen robotak Bang Ediciones / Mamut Comics Artur Laperla Artur Laperla Jatorrizkoa Katalanez eta Gazteleraz Esther López Epelde 2016 Superpatata 5 (Bang Ediciones)
06 EKAINA
Superpatata 6.jpg
Superpatata_6_Supersuperpatata Bang Ediciones / Mamut Comics Artur Laperla Artur Laperla Jatorrizkoa Katalanez eta Gazteleraz Esther López Epelde 2016 Superpatata 6 (Bang Ediciones)
06 EKAINA
Superpatata 7.jpg
Superpatata 7 Zital Doktorearen errebantxa Bang Ediciones / Mamut Comics Artur Laperla Artur Laperla Jatorrizkoa Katalanez eta Gazteleraz Esther López Epelde 2016 Superpatata 7 (Bang Ediciones)

BERRALGITALPENAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
04 APIRILA
2019 tintin Castafioreren.jpg
Castafioreren bitxiak Tintinen Abenturak Saila Zephyrum Ediciones/Trilita Ediciones Hergé Hergé Frantsesetik itzulia Inazio Mujika Iraola (1988an Elkarrek argitaratutako ediziorako Joxantonio Ormazabalek egindako itzulpenean oinarrituta) 1963, Les Bijoux de la Castafiore

2019an ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN KOMIKIAK

2018 joanamaizpre.jpg
Joseba Larratxe Joseviskyren marrazkiekin eta Yurre Ugarteren gidoiaz Joana Maiz komikia 2019ko iraila/urrian argitaratzea aurreikusten da.Joseviskyk komikiaren lan-prozesua erakutsi du sare sozialetan. Eusko Jaurlaritzak komikiak egiteko antolatutako diru laguntzan deialdiko onuradun izan da proiektua. Bikoteak 2013an Katu Hegoduna komiki digitala argitaratu zuen (Saure) . Harriet Ediciones etxeak argitaratuko du Joana Maiz komikia euskaraz eta gazteleraz.
2019 lotsa0.jpg
2018ko apirilean Berriari eskainitako elkarrizketan, Gregorio Muro Harrietek kontatu zuen gidoilari bezala argitaratuko duen komiki baten proiektua eskuartean zuela, Alex Macho marrazkilariarekin elkarlanean eta Ekaitz "Garluk" Agirreren koloreztatze lanarekin. Filipinetan XIX. mendearen amaieran AEBen eta Espainiaren arteko gerra garaian garatzen da istorioa. Alex Machoren Facebook orrialdean ikus daitezke lehen emaitzak.

Proiektuaren lehen albuma frantzian Glenatek argitaratu du jada, La honte et l'oubli izenburua duen sailean: bigarren albuma irailerako dago aurreikusita, eta Igor Leturiaren blogaren arabera garai berean euskaraz irakurtzeko aukera izango dugu: Harriet berak konfirmatu du bere Facebook orrialdean "Lotsa eta ahaztea" izenburua izango du euskaraz.

Zonanegativa webgunearen arabera Muro beste komiki batean ere lanean egongo litzateke, Ivan Gil marrazkilariarekin elkarlanean.


Buyan logo.jpg
"BUYAN” komikia udazkenean argitaratuko da. Etxeberria anaien gidoiaz eta Aritz Truebaren marrazkiez, proiektuaren une ezberdinetan kide gehiago ere egon dira proiektua lantzen: Jon Mikel Udakiola, Josu Igoa... proiektu honek 2018ko Eusko Jaurlaritzaren komikiak argitaratzeko dirulaguntza jaso zuen.


Euskaltzaindia.jpg
Euskaltzaidiaren mendeurrena ospatzeko antolatutako ekimenen artean irailean komiki bat argitaratuko da.


Vertzingentorixen alaba.jpg
1959 urteko urriaren 29an Asterixen abenturak lehen aldiz argitaratu ziren Pilote komikian. 60.urteurrenean, 2019ko urrian Asterix eta Obelix pertsonaien 35. albuma argitaratuko da "Vertzingentorixen alaba" izenburupean. Maddalen Arzallus Antiak itzuliko du euskarara


NORI02-03aldizkarirako.jpg
2018 urtean Bertsolari aldizkariko 107 zenbakitik aurrera Patxi Gallegoren "Nori" komikia hasi zen argitaratzen eta 2019 urtean zehar atalez atal argitaratzen ari dira.


Suberviola.jpg
Bilkuia webgunean kontatzen denez, Mikel Irure, Aitor Razkin eta Iñaki Sagardoi Gregorio Suberviola (Morentin, 1896) anarkista nafarraren bizitza kontatuko duen komikiaren proiektuan ari dira lanean. Komikia finantzatzeko aitzinsolasa argitaratu eta salgai jarri dute. Facebook-eko orrialdean erakusten ari dira komikiaren sorkuntza prozesua


Harriet Ediciones logo.jpg
Iraila/urrian Harriet Ediciones etxeak 5 komiki argitaratuko ditu:
Euskal autoreei dagokionez,  batetik, aipatu bezala, Yurre Ugarteren gidoiaz eta Joseviskyren marrazkiekin osatutako "Joana Maiz"  komikia, eta bestetik Gregorio Muro "Harriet" editorea berriz ere komiki gidoi langintzara ekarri duen proiektua: "Lotsa eta ahaztea"", Alex Machoren marrazkiekin eta Ekaitz "Garluk" Agirreren koloreztatze lanarekin.

Frantziar autoreen lanak

  • Isaline" sailaren bigarren alea "Sorginkeri izoztua": Gidoia: Maxe L’Hermenier Marrazkiak: Yllya
  • "Oroiminaren uhartea": Gidoia: Didier Quella Guyot Marrazkiak: Sébastien Morice
  • "Virgina Hill" Gidoia: Deville MK Marrazkiak: Christophe Girard


Bang mamut.jpg
Bang argitaletxeak Mamut sailaren barne haurrentzako komikiak argitaratzen ditu: 2019an zehar Arthur Laperlaren Superpata komiki saileko albumak euskarara ekartzen ari da. Apirilerako 4 zenbaki merkaturatu ziren jada eta beste 4 maiatza ekaina bitarte iritsi dira denda eta liburutegietara


TinTin-1.jpg
Zephyrum Ediciones eta Trilita Ediciones etxeek Tintinen albumak euskaraz argitaratzen hasi dira: 2019ko apirilean Castafioreren bitxiak albuma merkaturatu dute, eta beste bi album ere euskarara ekartzeko aukera dagoela dirudi: Ilargira bidean eta Ilargian oinez. Igor Leturiak eman du guzti honen berri

EUSKO JAURLARITZAREN 2018 URTEKO DIRU LAGUNTZEN SARIDUNAK
2019rako ESPERO DIREN KOMIKIAK

Igor leturiak bere blogean 2018 urteko saridunen proiektuei buruz idatzi du

Komikiak 17.jpg
Hauek dira 2018 urtean lehiaketako diru laguntzak irabazi zituzten autoreak eta 2019an argitaratuko diren komikiak:
  • Harkaitz Cano idazleak eta Adur Larreak marrazkilariak elkarlanean Antzar eguna komikia sortuko dute: 1984an GAL-ek hildako Santi Brouard-en azken uneak komikiratuko dituzte. 2019ko abenduan Txalapartak argitaratuko du, eta katalanez eta galegoz argitaratzea ere aurreikusten da.
  • Susanna Martín Bilbotarrak eta Miguel Angel Giner Bou-k Ofensiva final komikian ari dira lanean. Dolmen argitaletxeak aterako du gaztelaniaz eta agian euskaraz: Erdialdeko Amerikan emakumeei buruzko dokumentala egiten ari den Iratxeren ibilerak kontatuko dituzte.
  • Victor Santos-ek sortuko duen komikia Akira Kurosawa zinegilearen bizitza izango du hizpide: Norma argitaletxearen eskutik iritsiko da gaztelaniazko bertsioa, eta baliteke euskaraz ere argitaratzea.


EUSKAL KOMIKIGINTZARI BURUZKO GERTAERA ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

EUSKAL HERRIKO KOMIKI LEHIAKETAK

ORAINDIK AURTEN DEIALDIA EGIN EZ DUTENAK

> Ibarrako-Galtzakomik komiki lehiaketa. Udara eta gero egin ohi da deialdia.

KOMIKIEI BURUZKO SOLASALDI ETA IRAKURKETA TAILERRAK

  • HERNANI: Alai Zubimendi komikilariak gidatuta, Komikietaz Solasean zikloan udaberrian saio batean Dani Fanoren Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak komikiari buruz hitz egin zen eta beste saio batean Frank Millerren Batman izan zuten mintzagai.


  • BASAURI: Irakurle taldean komikiak ere izan ohi dituzte kurtsoko prograzioko saio batean: 2019an "Gerezi garaia" eta "Santa familia" komikiak izan dituzte mintzagai, eta aurreko kurtsoetan "Ondo maite nazazu", "Baleak ikusi ditut"...

KOMIKI AZOKAK ETA JARDUNALDIAK

  • Donostiako Komiki eta Manga Azoka neguan ospatu ohi da, urteko lehen hilabeteetan, 2019an lehen aldiz antolatu da udaberrian Ziburuko liburu azoka, eta Udazkenean ospatu ohi dira Nafarroako Komiki Azoka, Getxoko Komiki Azoka, Amorebieta-Etxanoko Mangamore Jardunaldiak... eta Durangoko Azokan ere komikigintzak izaten du bere presentzia.
2019 nafarroako X komiki azoka kartela.jpg
Irailaren 13tik urriaren 13ra Tiza elkarteak antolatzen duen Nafarroako X. Komiki Azoka ospatuko da Iruñean. Laura Pacheco andaluziarrak egin du aurtengo kartela.
2019 Getxoko komiki azoka.jpg
Urriaren 18tik 20ra ospatuko da Getxoko Komiki Azokaren 18. edizioa. Marika Vila komikigile, ilustratzaile eta ikertzaile katalanak eta Bilboko Joker liburu-dendak jasoko dute urteroko omenaldia, azken honek 25 urteko ibilbidea osatu baitu. Josep María Beà (Barcelona, 1942) katalanak sortu du aurtengo kartela.


Fanzineentzako doako gunea berreskuratu dute. Zure edo zuen fanzinea Getxon egotea nahi baduzue idatzi comic@getxo.eus helbidera informazio honekin: ekimenaren izena, harremanetarako datuak, proiektuari buruzko txostentxo bat edo estekak...

JADA BURUTU DIRENAK

Ziburuko liburu azoka.jpg
Ekainaren 1ean ospatu zen Ziburuko I. Euskal Liburu eta Disko Azoka, Baltsan elkarteak eta Argia astekariak antolatuta.
3 Cartel-Comik.jpg
Martxoaren 22tik 24ra ospatu zen COMIKD Donostiako Nazioarteko III. Komiki eta Manga Azoka