José Ángel Olabe Fidalgo

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Josean Olabe Donostian 1967 urtean jaiotako margolari eta komikigilea da. 20 urtez elektronika arloko teknikari bezala lan egin eta gero margolaritzara bideratu zen. Autoedizioaren bidetik jo du bere lanak argitaletxeen bidez argitaratzeko ezintasunaren aurrean.

Historia ere bere interesgunea izanik, 2012 urtean La gloria impune. San Sebastián 1813. komikia argitaratu zuen, 3 urteko dokumentazio lanaren ondoren. Donostiako setioa eta erreketaren bigarren mendeurrenaren testuinguruan herritarrak protagonista bihurtu nahi izan zituen.

2019an argitaratu zuen euskarazko bertsioa, Zigorgabeko loria. Berriak elkarrizketa sakona egin zion, eta besteren artean informazio hau eta autorearen adierazpen hauek jaso ziren..

 Hasieran, asmoa euskaraz eta gaztelaniaz argitaratzea zen, baina, autoedizioaren zamagatik eta gaiaren gordintasuna zela eta, euskarazko bertsioa atzeratzea erabaki zuen.

2015. urtean, Distorsionando Donostia itxuraldatzen ilustrazio liburua argitaratu zuen eta 2017an iritsi zen bigarren komikia San Sebastian, belle époque y otras historias, soilik gaztelaniazko edizioan.

Esan bezala 2019an argitaratu zuen Zigorgabeko loria euskarazko komikia.

http://joseanolabe.blogspot.com blogean eta argitalpen bakoitzeko osatu dituen blog berezietan dokumentazio lanaren eta sormen prozesuari buruzko informazio ugari jaso du.