«2022»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(2022 URTEKO EUSKARAZKO KOMIKIAK)
(2022 URTEKO EUSKARAZKO KOMIKIAK)
24. lerroa: 24. lerroa:
 
|- align=center
 
|- align=center
 
|- align=center
 
|- align=center
|11 AZAROA [[Fitxategi:Bat gehiago gara.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Bat_gehiago_gara]]
+
|03 MARTXOA [[Fitxategi:Bat gehiago gara.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Bat_gehiago_gara]]
 
|[[Bat gehiago gara]]
 
|[[Bat gehiago gara]]
 
|[[Txalaparta]]
 
|[[Txalaparta]]

17:57, 25 martxoa 2022(e)ko berrikuspena

2022 URTEKO EUSKARAZKO KOMIKIAK

Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
03 MARTXOA
Superpatata nahaspila 1 2022.jpg
Superpatata NAHASPILA KOSMIKOA 1 Bare erregearen itzulera Bang Ediciones / Mamut Comics Artur Laperla Artur Laperla Jatorrizkoa Katalanez eta Gazteleraz Esther López Epelde 2022 Superpatata ENREDO CÓSMICO 1 El retorno del rey babosa(Bang Ediciones)
03 MARTXOA
Bat gehiago gara.jpg
Bat gehiago gara Txalaparta Leire Salaberria Urdanpilleta Leire Salaberria Urdanpilleta Gazteleraz Jatorrizkoa Iraitz Urkulo Rodríguez 2020 Beascoa Ediciones
03 MARTXOA
Zer gertatzen da klimarekin.jpg
Zer gertatzen da klimarekin? Erein Ole Mathismoen Jenny Jordahl Norvegiera Danele Sarriugarte / Rosetta T.Z 2019 'Hva er greia med klima?' Vigmostad & Bjørke, Norvegia

BERRARGITALPENAK

2020 urtean Astiberrik AVNI sailaren lehen liburukia argitaratu zuen euskaraz, eta 2021ean bigarrena eta hirugarrena.. 2022 urtean euskarazko bertsioen bigarren edizio bat merkaturatu da

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 MARTXOA
LEHEN EDIZIOA 2020
BIGA1 Eus.jpg
Biga 1. Benetan identifikatu gabeko animalia
BIGA SAILA
Astiberri Txikiberri bilduma Romain Pujol Vincent Caut Jatorrizkoa frantsesez Jon Muñoz 2014 Avni 1(Milan editeur)
2022 MARTXOA
LEHEN EDIZIOA 2021
Biga2 eus.jpg
Biga 2. Super laguna!
BIGA SAILA
Astiberri Txikiberri bilduma Romain Pujol Vincent Caut Jatorrizkoa frantsesez Jon Muñoz 2014 Avni 2(Milan editeur)

2022 URTERAKO edo 2023rako ESPERO DIREN KOMIKIAK

Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera

Harriet 4 apirila.jpg
Harrieten webgunean laster egongo dira eskuragarri 2022ko udaberrian argitaratuko diren komikiak

UDAZKENEAN

  • Frantziar estatuan 'Feroce' komikiaren lehen liburukia argitaratu da, Gregorio Muro "Harriet" beraren gidoiaz Alex Machoren ilustrazioekin eta Garluk Agirreren koloreztatze lanarekin.


Amaiur libera estate.jpg
Apirilaren 16an Amaiurko plazan 'Amaiur. Libera state' Asisko Urmenetaren komikia aurkeztuko da


Gasteiz 1200 komikia.jpg
Aritz Ibarra marrazkilariaren "GASTEIZ 1200, DEFENTSA AMAIGABEA" komikia argitaratu ahal izateko diru-bilketa zabalik egongo da www.itsulapikoa.eus plataforman 2022ko otsailaren 24tik apirilaren 4ra arte. Fernando Sánchez Aranazek ere parte hartuko du lan honetan eta Martin Ttipia elkartearen sustengua du.


Egitasmo hau hau Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak programak 2021 urrian martxan jarritako 'Batera, kultur proiektuak elkarrekin' diru laguntza deialdiko irabazleetako bat da.


Pellot komikia.jpg
Trikuharri kultur elkarteak Hendaiako Ixtebe Pellot kortsarioari buruzko "Euskal azeriaren hamaika abentura" komikia argitaratuko du.

Ipar Euskal Herriko Hitzak eman du zabal egitasmo honen eta Trikuharri elkartearen berri.

Black is beltza 2.jpg
Irailaren 30ean merkaturatuko da 'Black is beltza II: Ainhoa’ Susanna Martínen marrazkiekin sortutako Fermin Muguruzaren 2. komikia, eta egun berean estreinatuko da izen bereko filma. 2021 urteko Eusko Jaurlaritzaren komikigintza sustatzeko laguntzetako bat jaso zuen proiektu honek.
MIKEL LABOA KATEDRA.jpg
EHUko Mikel Laboa Katedrak komiki bat sortzeko enkargua egin zien Harkaitz Cano, Unai Iturriaga eta Joseba Larratxe 'Josevisky'-ri.
Iturriagak Berriari adierazi zionez "Ez da izango biografia bat. Ugariak direnez Laboaren lanak eta izan zituen bizipenak, kontakizun berezi bat osatzeko aukera zabala daukagu."
Abdon.jpg
Gerra aurreko euskarazko lehen komiki aldizkariaren sustatzaileari buruzko Abdon Gonzalez de Alaizaren alfabetoa' liburua argitaratu eta gero Miel Angel Elustondo Etxeberria eta Asier Iturralde marrazkilariak (Studio Gaston) Alaizaren bizitza komikiratzeko proiektuan ari dira.
Gizotso.jpg
Baionako lau lagunek 2020 urtean autoedizioaren bidetik 'Erroak' proiektua jarri zuten martxan, komikigintzaren bidez euskal mitologia berritu bat ardatz hartuta. Ululu plataformaren bidez crowdfunding bat jarri zuten martxan eta 2020 urte amaieran argitaratu zuten lehen komikia, 'Ilargiaren orrazia'.

'Erroak' sailaren bigarren liburukian lanean ari dira, 'Gizotso' izenburua izango duena.

Milicias vascas comic.jpg
Sare Antifaxistaren eskariz, Guillermo Menéndez Quirós asturiar komikigileak 'Milicias Vascas Antifascistas' komikia sortu du gazteleraz. Jada eskuragarri dago eta salmentaren bidez euskarazko bertsioa finantziatzeko asmoa dute.


Maus wikipedia.jpg
Astiberriren eskutik , segur aski 2022 urte amaierarako, Julen Gabiriak euskarara ekarriko ‘Maus: A Survivor's Tale’ komikia; Art Spiegelman suediar/estatubatuarrak 1980 eta 1991 urteen artean ‘Raw’ komiki aldizkarian atalka argitaratutako istoriak bi liburukitan argitaratu ziren (1986ean 1991ean hurrenez hurren) eta 1992 urtean Pulitzer sari bat jaso zuen lehen komikia izan zen.

Eleberri grafiko hau komikigilea eta Vladek haren aitaren arteko elkarrizketetan oinarritzen da, aitak kontzentrazio-esparru batean bizi izandakoak hizpide dutela. Binke aldizkariak Julen Gabiria elkarrizketatu du

BOS mendeurrena.jpg
Bilboko Orkestra Sinfonikoaren mendeurreko ospakizunen artean Kike Infamek komiki bat egiteko enkargua jaso du.
Hb.jpg
Unai Iturriagak Berria egunkariari eskainitako elkarrizketa batean adierazi zuenez 2022 urtean heldu daiteke zaleen eskuetara Haur Besoetakoa sailaren 3 albuma. Orain arte, Ikastolen Elkarteak urrian argitaratu ohi ditu album hauek.



Sua3komikia.jpg
2022. urtearen amaieran Mendi Film Festival eta SUA edizioak argitaletxearen arteko lankidetzak 3.komiki bat ekarriko du zaleen eskuetara.

Ramon Olasagastik eman zuen horren berri Gipuzkoako Hitzan/Berrian.


Tintin uharte beltza.jpg
Zephyrum Ediciones eta Trilita Ediciones etxeek Tintinen albumak euskaraz argitaratzen hasi ziren: 2019ko apirilean 'Castafioreren bitxiak' eta 2020 urtean 'Ilargira bidean' eta 'Ilargian oinez.'

2022 urtean argitaratuko da 'Uharte beltza'


.200px
Euskal kultur erakundeak eta Elkar Fundazioak "EKE-Elkar literatura beka" izeneko beka berria bultzatu dute 2000. urtean sortu Gazteluma saria ordezkatuko duena,ipar Euskal Herriko sorkuntza literarioa sustatzeko asmoarekin. 6000 euroko beka hori euskaraz sortzen duten Ipar Euskal Herriko autoreei zuzendua da. 2021 urtean literatura generotzat eleberri grafikoa eta komikia hautatuak izan ziren (edizio bakoitzean aldatuko da).

EKEren webgunean adierazten denez, "lehen edizio honentzat, kalitate handiko sei proposamen eskuratuak izan dira eta Adur Larrea-ren proposamena atxikia izan da. Ziburutarrak Lurbinttoko ohoinak izeneko komiki historiko baten egitea aurreikusia du, zuri eta beltzez. Gertakariak, 1789ko Frantses Iraultzaren ondotik iragaiten dira eta ohoin banda baten abenturak deskubrituko ditugu. Egileak, 2022ko martxoa arte badu bere lana bururatzeko eta ondotik, Elkar-ek argitaratuko du."


BROKEN EYE.jpg
Broken eye ingelesez.jpg
2020ko ekainean jakinarazi zuten Etxeberria anaiek Iñaki Arenas (Binche Art)] marrazkilari hernaniarrarekin ‘Broken Eye’ komikiaren sortze prozesuan ari zirela: 2022ko otsailean AEBetako Scout Comics-ek argitaratu du ingelesez.

Gazteleraz, frantsesez eta euskaraz argitaratu ahal izatea lortu nahi lukete autoreek ere.

bideoa

Margot.jpg
2012tik komiki azoka ezberdinetara joan dira Etxeberria anaiak komiki proiektu batzuk eskuartean dituztela, eta Angoulemeko komiki azokan adibidez 'Margot' komikia aurkeztu zieten hainbat editoreei.
 Arianna Pisani Irlandan bizi den ilustratzailearekin komikiaren sortze prozesuan ari direla jakinarazi dute Etxeberria anaiek.
2021eko irailean Arianna Pisanik jakinarazi zuen editore bila ari zirela
Emakumeon memoria 1937.JPG
2020ean argitaratu du Aiert Zubigarai ‘3izkai’ Elorrioko irudigileak ‘Emakumeon Memoria 1937, Intxortatik Artxandara’ liburua, Laumunarrieta 1937, Intxorta 1937 eta beste elkarte batzuen eskutik: marrazki eta testuen bidez Gerra Zibil garaian Bizkaiko fronteetan aritu ziren emakumeen bizipenak jaso dira bertan.

Autoreak Durangon atariari adierazi zionez "Kaleratu dugun lana 2022an argitaratu nahi dugun komiki liburuaren aurrerapena da. Izan ere, guztiz amaituta dagoen komikia Elgetari dagokio eta Elorriokoa zein Eibarkoa osatu egin behar dira. Gainera, behin betiko lanean Durangon, Zornotzan, Larrabetzun, Basaurin eta beste herri batzuetan gertatutakoak komikien bidez islatuko dira."


Txakomic 1.jpg
Txakomic 1 parraren itzalpean.jpg
2021 urtean jarri zen martxan Txakomic ekimena, Bakioko Txakolingunean Euskal Komikiari guruzko erakusketa egon zen ikusgai hilabete luzez eta ekainean hainbat jarduera egin ziren komikia eta txakolinaren arteko uztarketa anitzen inguruan.

Ekimenaren haria ez da etengo, eta 2021 eta 2022 bitartean `Istorioak txakolinarekin’ izeneko euskarri digitaleko komiki sorta argitaratuko da bi hilabetean behin www.bizkaikoa.bizkaia.eus eta www.bizkaikotxakolina.eus atarietan: 2021eko maiatzean, abuztuan, urrian eta abenduan eta 2022ko otsailean, apirilean eta ekainean. 2022ko abenduan liburuki bakarrean bilduko dira lan guztiak.

Istorien gidoiak Mikel Begoñak sortuko ditu eta orain arte hauek argitaratu dira euskarri digitalean

  • 'Agatharen azken kasua” Gastonen irudiekin
  • 'Parraren itzalpean'Higinia Garayren irudiekin
  • 'Arrakala' Pedro J Colombok eta Aintzane Landak marraztu dute.
  • 'Des-blokeoa', Iñaketen irudiekin
  • 'Rokail', Adur Larrearen irudiekin
2022ko abenduan bigarren komiki argitalpen bat izango da: ‘Txakolinaren historia’ liburua. Bizkaiko txakolinaren historia hasieratik gaur egunera arte komikiaren bidez islatzen saiatuko da, modu dibertigarrian baina zorroztasun historikoarekin.

Argitalpena Txakolinaren Museoa - Txakolingunearen parte izango da eta beste belaunaldi batzuei txakolinaren izaera transmititzen lagunduko die.


Suberviola.jpg
Bilkuia webgunean kontatzen denez, Mikel Irure, Aitor Razkin eta Iñaki Sagardoi Gregorio Suberviola (Morentin, 1896) anarkista nafarraren bizitza kontatuko duen komikiaren proiektuan ari dira lanean. Komikia finantzatzeko aitzinsolasa argitaratu eta salgai jarri dute. Facebook-eko orrialdean erakusten ari dira komikiaren sorkuntza prozesua


Tierra tragame logo.jpg
Miriam Camerosek eta David Priegok ¡Tierra, Trágame! komikia argitaratu zuten eta Bruguera Sarien lehen edizioan saria lortu zuten. Nafarroako Hitzan egindako elkarrizketan adierazi zuen komikia euskararazko bertsioa argitaratu nahiko lukeela.


KOMIKIAK SORTZEKO 2020 ETA 2021 URTEETAKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA


Komikiak 17.jpg
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz egin zuen diru laguntza deialdia komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko.

Orain arte urtero 15.000 euroko 4 laguntza eman dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten komiki-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izatea aurreikusten da azken deialdietako oinarrietan, eta bat emakume batentzat izatea.

2022 urteko deialdirako proiektuak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 28a izango da 2022eko oinarriak .

HAUEK DIRA AURREKO DEIALDIETAN IRABAZLE SUERTATU ZIREN ETA ORAINDIK ARGITARATU EZ DIREN PROIEKTUAK KOMIKI HAUEK 2022 edo 2023 URTEETAN ARGITARATZEA ESPERO DA

ORAINDIK ARGITARATU GABE
  • Higinia Garay Zaratek eta Elizabeth Casillasek sortutako "La palabra que empieza por A" komikia. Astiberrik argitaratuko du eta ez da jakinarazi euskarazko bertsioa izango ote duen.


HAUEK DIRA 2021eko DEIALDIAN IRABAZLE SUERTATU DIREN PROIEKTUAK

KOMIKI HAUEK 2022 URTEAN ARGITARATZEA ESPERO DA

  • Aritz Trueba Aguirrebeña: 'Natasha'
  • Iñaki Martinez Hernandez "Iñaket": 'Hiru etxe Santa Monikan'
  • Susanna Martin Segarra: 'Black is beltza II: Ainhoa'
  • Sandra Garayoa Cotera: 'Hodeien parterik altuenean'


KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA, AURREKO URTEETAKO IRABAZLE GUZTIAK

KOMIKI AZOKAK ETA JARDUNALDIAK

ANTSOAINGO KOMIKI ETA ILUSTRAZIO SOZIALARI BURUZKO JARDUNALDIAK

KomikiBoom 2022.jpg
2022eko neguan hirugarren aldiz Antsoainen Komiki eta ilustrazio sozialari buruzko Jardunaldiak antolatu dira, otsailaren 9tik 20ra.

Aurten Susanna Martinek egin du kartela.

Egitarauaren barne Agustín Ferrer, Alex Tello/Julen Ribas (Sua Komikia), Sergio Izquierdo, María De la Fuente, Mikel Begoña, Iñaket...

ONDARROAKO KOMIKI JARDUNALDIXAK

Ondarru 20 jardunaldiak.jpg
Luterl taldearen eskutik 20. ediziora iritsi dira Ondarruko Komiki Jardunaldiak otsailaren 16tik 27ra.


Ondarroan bizi den Carlos Gracia 'Txarli' irudigilearen lana da aurtengo jardunaldien ardattza


Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azoka ekainaren 4an ospatuko da. Euskara hutsezko sorkuntzen topagunea da. Iaz 22 argitaletxe batu ziren Ziburuko plazan, eta Komikigintzak isla nabarmena eduki du beti.

Antolatzaileak: Baltsan elkarteak eta ARGIA.


BERTAN BEHERA GERATU DIRENAK


ANGOULEMEKO KOMIKI JAIALDIA
Anguleme 2021.jpg
Bertan behera geratu da urtarrilean egitekoa zen Angoulemeko Komiki Azoka: informazio guztia, https://www.bdangouleme.com/

KOMIKIEI BURUZKO SOLASALDI ETA IRAKURKETA TALDEAK

  • DONOSTIA: Beste ikasturte batez, Igor Leturiak Intxaurrondoko Kulturetxean dinamizatzen dituen saioak antolatu dira.

Solasaldi guztiak Intxaurrondo Kultur Etxean izango dira, arratsaldeko 19:00etan.

'
2022

Urtarrilak 11: 'Sasi artean Elgeta' gidoilaria Koldo Izagirre eta marrazkigilea Dani Fano.(Ikastolen elkartea/Xabiroi)
Martxoak 8 'Jarraitu inurriari' (Harriet argitaletxea, Unai Elorriaga eta Alex Orbe marrazkilaria) Unai Elorriaga gidoilaria izango da Iintxaurrondon.
Maiatzak 10: Shu Otero 'Voces de Chimalpopoca' komikia (Astiberri)


  • TOLOSA:
'
2022


Urtarrilak 11 - Klak! (Mattin / Altsasu (Elias Taño)
Otsailak 8 - Amets alokatuak (Harkaitz Cano, Iñaki Holgado)
Martxoak 8 - Hondamuinean (Zerocalcare)
Apirilak 5 - Iraultza eta bizi (Mikel Antza eta Adur)
Maiatzak 3 - Voces de Chimalpopoca (Shu Otero)

Ainara Azpiazu “Axpi” ilustratzailea da saioen dinamizatzailea.

  • ERMUA:

2022ko otsailetik apirilera bitartean Ermuako liburutegiko Komikiaren eta eleberri grafikoaren hiruhilekoa antolatu da 9. urtez jarraian.

Komikien irakurketa taldeak eta solasaldiak