«Txalaparta»: berrikuspenen arteko aldeak
(→TXALAPARTA ARGITALETXEAK EUSKARAZ ARGITARATU DITUEN KOMIKIAK) |
|||
32. lerroa: | 32. lerroa: | ||
!JATORRIZKOAREN URTEA | !JATORRIZKOAREN URTEA | ||
|- align=center | |- align=center | ||
− | |[[2022]] | + | |[[2022]] 03 MARTXOA [[Fitxategi:Bat gehiago gara.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Bat_gehiago_gara]] |
|[[Bat gehiago gara]] | |[[Bat gehiago gara]] | ||
|[[Txalaparta]] | |[[Txalaparta]] |
16:58, 25 martxoa 2022(e)ko berrikuspena
TXALAPARTA Argitaletxea 1987aren amaieran sortu zen. Argitaletxeko webgunean kontatzen denez "lantaldearen hazia Altaffaylla Tafallako kultura-elkartea izan zen, 1985ean tokiko gaiak eta memoria historikoari buruzkoak argitaratzen hasi zena. Navarra 1936. De la Esperanza al Terror lanak inpaktu izugarria eragin zuen argitaletxe- eta politika-arloan."
1987aren amaieran sortu zen Txalaparta Argitaletxea. "Garai hartan, euskal argitaletxe konprometitu, progresista eta independentea altxatzea ez zen erraza. Trantsizioak alderdi sozial eta politikoarekin konprometitutako argitaletxe asko desagerrarazi zituen, eta liburuaren merkatua gero eta esku gutxiagotan biltzen ari zen. Liburu-dendetan Che Guevararen liburuak ere desagertu ziren. Horri gehitu behar zitzaion euskal politikaren egoera eta kontakizun propio baten alde egitearen ondorioak: prozesu judizialak, isunak, boikotak, mehatxuak...
Argitaletxeak bizirik iraun zuen aurkako ekosistema horretan hainbat kontutan asmatzeari esker. Alde batetik, lehen liburuen hautaketa. Haietako batzuek arrakasta izan zuten, bereziki Gioconda Belliren La mujer habitada izenekoak, 30 urte hauetan TXALAPARTAk gehien saldutakoak. Euskadi eta Askatasuna argitaletxearen beste ikonoetako bat da. Hain zuzen ere, ezinbesteko erreferentzia bihurtu zuen euskal gatazkaren memoria historikoan. Eta azkenik, proiektua sostengatu duen zutabea Gure Liburuak sortzea izan zen, argitaletxearen liburuak etxera eramateko sortu zen eta gaur egun 40 argitaletxe independente baino gehiagoren liburuak banatzen dituen irakurle-kluba."
KOMIKIGINTZA
2000. urtean "Zitroi ur komikiak.Joseba Sarrionandia komikitan" argitaratu zuen, Napartheid komiki kolektiboaren partaidetzaz.
2006 urtean eleberri grafikoa kontzeptua zabaltzen hasi zenean Paul Austerren 'Kristalezko hiria' eleberriaren komiki egokitzapena argitaratu zuen
2013 urtean Maite Gurrutxagaren 'Habiak' komikia argitaratu zuen Euskadi Ilustrazio saria lortu zuen lan honek. Urte berean 'Munduko bandarik txarrena' komikia argitaratu zuen, Jose Carlos Fernandesen lana Portugesetik itzuli zuen Bego Montorio Uribarrenek.
2016tik 2019ra euskal komikigileen lanak argitaratu ditu: Mattin, Belatz, Adur Larrea,... eta Tupust! emakume komikigileen lehen antologia.
2021ean frantziar komikigintzako komiki lan bat ekarri zuen euskarara: Jacob. Gaueko langilea
TXALAPARTA ARGITALETXEAK EUSKARAZ ARGITARATU DITUEN KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2022 03 MARTXOA | Bat gehiago gara | Txalaparta | Leire Salaberria Urdanpilleta | Leire Salaberria Urdanpilleta | Gazteleraz Jatorrizkoa | Iraitz Urkulo Rodríguez | 2020 Beascoa Ediciones |
2021 11 AZAROA | Jacob. Gaueko langilea | Txalaparta | Matz | Léonard Chemineau | Frantsesez Jatorrizkoa | Bego Montorio Uribarren | 2017 'Le Travailleur de la nuit', Edit Rue de Sèvres |
2019 11 AZAROA | Antzara Eguna | Txalaparta | Harkaitz Cano | Adur Larrea | Euskaraz Jatorrizkoa | 2019 11 AZAROA | |
2019 MARTXOA | Tupust! 1. | Txalaparta | Tupust! Kolektiboa | Tupust! Kolektiboa | Euskaraz Jatorrizkoa | 2019ko Martxoa | |
2018 EKAINA | Gerezi Garaia | Txalaparta | Belatz | Belatz | Euskaraz jatorrizkoa | 2018 Ekaina | |
2016 09 IRAILA | Zarrakamalda | Txalaparta | Iñaki Martiarena "Mattin" | Iñaki Martiarena "Mattin" | Euskaraz Jatorrizkoa | 2016 09 IRAILA | |
2013 | Habiak | Txalaparta | Dejabu Panpin Laborategia / Maite Gurrutxaga | Maite Gurrutxaga | Edizio Elebiduna | 2013 | |
2013 | Munduko bandarik txarrena | Txalaparta | Jose Carlos Fernandes | Jose Carlos Fernandes | Portugesetik itzulia | Bego Montorio Uribarren | |
2006 | Kristalezko hiria | Txalaparta | Paul Karasik, Paul Austerren eleberriaren egokitzapena | David Mazzucchelli | Ingelesez jatorrizkoa | Harkaitz Cano | 1994, City of Glass |
2000 | Zitroi ur komikiak.Joseba Sarrionandia komikitan | Txalaparta | Sarrionandia, Joseba | Napartheideko marrazkilariak | Euskaraz jatorrizkoa | 2000 | |
GUZTIRA : 8 KOMIKI EUSKARAZ |