Okatxu

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
IRUDIAN KLIK EGIN ARGITARATZAILEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2010 Urria (Atalka 2009 eta 2010ean Argia Aldizkarian)
IZENBURUA Okatxu Hegal Egiten
ARGITARATZAILEA Argia/Komunikazio Biziagoa Euskal Herriko Artzainak/Kukuxumuxu
GIDOIA Mattin Irigoien
MARRAZKIAK Asisko
KOLOREA Adur Larrea
JATORRIZKO HIZKUNTZA Euskara
FORMATUA Cartone
TAMAINA 22 zm
ORRIALDE KOPURUA 61
SALNEURRIA 17,00 €
ISBN 978-84-932669-3-6

Euskal Herriko Artzainak elkartearen ekimenez sortutako komikia, Kukuxumuxuren laguntzaz eta Argiaren sustenguaz.

Argiaren webgunean adierazten denez "Okatxu arkumea jaio da Ipar Euskal herriko arditegi batean. Ama eta beste axuriak, artzaina eta zakurrak, koiote amerikar euskalduna, mendizale bizkaitarrak... Mundua ezagutzen joango da pixkanaka-pixkanaka. Elkarrizketa bizi eta jostariak, hizkuntzaren aniztasuna lanabes: Xuka, Toka eta Noka, euskalki arteko jolasak, artzain-eletegia erran zahar eta berri... Eta hori guzia abentura dinamiko eta irringarrian zehar."