Argia/Komunikazio Biziagoa

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu


Wikipediaren arabera Argia-1980 arte, Zeruko Argia- euskarazko aldizkari jeneralista da, aktiboan dagoen zaharrena. Astekaria da paperean, eta edizio jarraitua du sarean. Komunikazio Biziagoa SAL da Argia astekariaren enpresa argitaratzailea. Ilustrazioa, umore grafikoa eta komikigintza present egon dira beti Argiaren 100 urteetan zehar.

Historian atzera eginez, 1919 urtean Iruñeko kaputxinoek Zeruko Argia hilabetekari erlijiosoaren lehen alea argitaratu zuten, eta 1921ean euskaltzale talde baten eskutik Argia izeneko beste aldizkari bat sortu zen Donostian. 1936ko Espainiako Gerra Zibilak eten egin zituen bi aldizkari hauen jardunak.

Zeruko Argia 1963an berpiztu zen astekari gisa, idazle anitzen bilgune izan zen eta apurka apurka kazetaritza proiektu bilakatu Frankismo amaiera eta Trantsizio garaian. Krisi ezberdinak gaindituta 80. hamarkadan egonkortu zen eta gaur egun bitarte langile kooperatiba gisara euskarari eta euskal kazetaritzari etengabeko ekarpenak egin dizkio, internet eta multimedia arloak ere landuz.

2010eko urtarrilean, argia.com webguneko blogetako eta multimedia kanaleko edukiak Creative Commons BY-SA lizentziapean askatu zituzten eta 2012ko abendutik aurrera aldizkariko edukiek ere Creative Commons BY-SA lizentzia dute.


ARGIAK AZKEN HAMARKADATAN ARGITARATUTAKO KOMIKIAK[aldatu]

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKOAREN URTEA
05 MAIATZA
No komikia.jpg
Ño Argia/Komunikazio Biziagoa Miren Artetxe
Eli Pagola
Maitane Gartziandia 2023 maiatza
2016 04 APIRILA
2016 altza porru.jpg
Altza porru Argia/Komunikazio Biziagoa Obrarena Jakoba Errekondo Komiki bakoitzarena: Ainara Azpiazu Axpi, Asisko, Joseba Larratxe Josevisky, Iñaki Martiarena Mattin, Olariaga, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, ZaldiEroa Ainara Azpiazu Axpi, Asisko, Joseba Larratxe Josevisky, Iñaki Martiarena Mattin, Olariaga, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, [[ZaldiEroa] 2016 04 APIRILA
2010
2010 okatxu.jpg
Okatxu Argia/Komunikazio Biziagoa Euskal Herriko Artzainak/Kukuxumuxu Mattin Irigoien Asisko

(kolorea Adur Larrea)

2009/2010ean Argia aldizkarian atalez atal
2003 11 AZAROA
2003 gartxot.jpg
Gartxot Argia/Komunikazio Biziagoa Asisko Asisko Storyboard-a
Marko Armspach marrazkiaK
Jokin Larrea kolorea
2003ko Maiatzaren 18an Argia aldizkarian hasi ziren argitaratzen zatika eta ondoren argitaratu zen album moduan
1996
Pellot.jpg
I’am Pellot, Biba Festa Argia/Komunikazio Biziagoa Asisko
Koxemari Larrearekik osatutako Anitx Txintxon (Idorra)
Asisko 1996ko apirilean Argia aldizkarian hasi ziren komikiak argitaratzen atalka eta ondoren argitaratu zen album moduan

ARGIA ETA KOMIKIGINTZA[aldatu]

Euskarazko aldizkari hauek sortu ziren garaian ohikoa zen ilustrazioa eta umore grafikoa topatzea prentsan, eta Argian Jon Zabalo 'Txiki' nabarmendu zen: Joxean Muñozen hitzetan egile honengan "ilustrazio da marrazkia, eta ez narrazio." Komikitik hurbilen egon daitezkeen lanak 1928an Argiaren Egutegian argitaratutako txiste sailean topatu daitezke, 3-4 binetetan istorio irrigarriak kontatuz. Argian bere arreba Ignacia de Zabalok 'Nor-Nai' ezizena erabili zuen. Garai berean Zeruko Argian Otermin 'Arrayoztarra' marrazkilariaren lana nabarmendu daiteke.


TXISTU HAURRENTZAKO LEHEN KOMIKI-ALDIZKARIA[aldatu]

XX mendeko lehen hamarkadetan Bartzelonan haurrentzako komiki-aldizkari berriak sortu ziren: Dominguín (1915), TBO (1917), Charlot (1919) eta Pulgarcito (1921).

Gregorio Muxikak 1923ko maiatzaren 13ko Argia-ren 108. zenbakian honakoa idatzi zuen:  “Zenbat eta zenbat neska-mutiko ez ditugu beren eskuetan TBO ta Pepito (Pulgarcito esan nahiko zukeen) ta beste onelako ingitxoekin ikusten? Ba oraindaño erdal-ingitxoak ibilli dituzten bezela, aurrera umeentzako euskal ingitxo polit bat izango dutela jakiteak nor poztuko ez du? Euskerarentzat aurrerapen aundi-aundia ez ote da umeak, beren zaletasun bizienetako baten bitartez euskaltzaletzea? Auxe da, ba, Aita Kaputxinoak darabilkiten asmoa ta poz-pozik zorionduaz, erbesteko ingirik politena baño politagoa izatea opa diogu Umeentzako euskal ingitxoa’ri”.

1924tik aurrera lehiaketak, jolasak... agertu ziren Argiaren orrialdeetan, eta 1926an “Txistu’ren txokoa” publikatzen hasi ziren: Pertsonaia baten izena zen Txistu, eta atal hartan denbora-pasak, hitz-nahasteak, gurutzegramak eta antzekoak ageri ziren.

Baina Gregorio Muxikak adierazitako haurrentzako euskarazko aldizkaria gauzatzea oso motel garatu zen, arik eta Madrilen Abdon Gonzalez de Alaiza eta beste ikasle batzuk indarrak bildu eta egitasmo honi bultzada erabakiorra eman zioten arte. 1927ko urtarrilean argitaratu zen Argiaren baitan Txistu aldizkariaren lehen zenbakia, baina urte berean eten zen aldizkariaren ibilbidea. Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean Antonio Zavalaren funtsetan daude argitaratutako ale guztiak.


Javier Diaz Noci adituaren arabera “Testua eta marrazkiak osagai dira Txistu-n, ezin genezake bata bestea gabe ulertu. Balloon edo globorik ez agertu arren, Txistu-n hitzak marrazkien azpian kokatzen baitziren, didaskalietan, erabat komikia zen. Egitura narratiboa xehea zuen, oso: ipuintxo moduko bat baino ez zen haren edukia, azkeneko ikaskizun eta guzti, kanpoko kontalari batek kontatua (…)  Horrek ez du esan nahi, alabaina, Txistu mespretxatu behar dugunik. Lehenengo euskal komikia sortzeko asmoak hainbat neke eta lan eragin zituen. Bestalde, sortzaileen helburua euskara hedatzea zen. Eta Espainiako Estatuan egiten ziren gainerako komikiak ere Txistu-ren antzekoak ziren”.

Argiatik kanpo, 1935ean beste euskaltzale batek, Ixaka Lopez Mendizabal tolosarrak, Poxpolin izeneko komikia argitaratzeari ekin zion, hau ere euskara hutsez. Hor argitaratu zituen bere komikiak 'Txiki'k.

Esan bezala, gerrak eten zituen proiektu guzti hauek.


FRANKISMOPEAN: Pan-pin haurrentzako gehigarria eta Humore Grafikoa[aldatu]

Komikeri atarian kontatzen denez, 1960 urteko otsailean Zeruko Argiaren eranskin bezala sortu zen Pan-Pin haurrentzako hilabetekaria. Ekimen honen eragile nagusia Joseph Camino arnegiarra izan zen, Eskualzaleen Biltzarreko idazkaria eta L’Enfance du Pays Basqueko kapilaua zena. Iparraldean euskal umeei zuzendutako ume aldizkari bat sortzen saiatu zen baina ez zuen lortu, eta Piarres Charrittonen bidez harremanetan jarri zen Bonifacio de Beizama Hondarribiko Kaputxinoen konbetuko buruarekin eta Zeruko Argia aldizkariko zuzendariarekin eta Pan-pin aldizkariaren jaiotza sustatu zuten.

Gipuzkera eta napar-lapurterazko edizio bana argitaratzen ziren Pirineoetako alde bietara zabaltzeko, eta handik gutxira aldizkarian bizkaieraz idatzitako orri bat gehigarri bezala agertu zen.

Komikeri atarian kontatzen denez Joseph Caminok frantziar estatuko komiki industria indartsua hartu zuen eredu eta Euskal Herriko baldintzetara egokitzea lortu zuen eredu hori. Itxura, beraz, “Comic-book” batena izan zen. Orrialde kopuru aldetik, orri gutxikoa (zortzi), paperaren kalitatea, “Comic-book” gehienetan bezala eskasa etab. Bertan Yulen (Julen Zabaleta Barrenetxea) eta Leta (Juan Antonio Letamendia) bezalako euskal komikigile berriek euren lanak plazaratzen hasiko dira, baina aldizkaria batez ere itzulpenetan oinarritzen zen, lehenik frantses komikigintzatik eratorritakoetatik eta 1964tik aurrera Bruguera argitaletxeko komikietatik. Han agertu ziren, besteak beste Ibañez egilearen Txorizo eta Txistorra (Mortadelo eta Filemon) eta Escobar-en Jangoluke Albaluke (Carpanta) eta Peru eta Txomin (Zipi eta Zape). 8 urteko bizitza izan zuen aldizkariak, 1968 bitarte.


Nagore Irazustabarrena kazetariak komikigintzak aldizkarian egin duen ibilbideari buruzko laburpena osatu zuen ‘Tintazko irrabarrea’ eta 'Zeruko Argiaren umore izpiak' artikukuetan. Argiaren webgunean Zeruko ARGIAn eta ondoren ARGIAn argitaratutako marrazkien lagin batzuk daude ikusgai.

Argiaren baitako helduentzako komikigintzari dagokionez, 60. hamarkadan aldizkarian berriz ere umore grafikoa agertu zen, ' Lerro' eta 'Neuk' izenordepean publikatzen ziren lanetan eta Antonio Madrigal segoviarraren eskutik.

KOMIKIGILE BELAUNALDI BERRIAK

Nagore Irazustabarrenak kontatzen duenez, Antton Olariaga Valentzian Arte Ederrak ikasten ari zela hasi zen bertako Las Provincias egunkarian kolaboratzen. Publizitate munduan zebilela, marrazki batzuk Zeruko Argiara bidaltzea bururatu zitzaion. Astekarikoei gustatu 1972. urte hasieran Zeruko ARGIAn argitaratu zuen lehenengo marrazkia. Txoria txori Mikel Laboaren kanta hizpide hartuta.

1975 urtean bi komiki gehigarri banatu ziren Zeruko Argiarekin batera. Hamarkadaren azken urteetan Olariagarekin batera Larrarte eta Yon Zabaletaren komiki lanak agertu ziren aldizkarian, baita irudi eta azalgintzan Tororo, Juanba Berasategi, Karlos ‘Rotu’ Astrain.,Bixente Ameztoy... Egile hauetako asko haurrentazko Ipurbeltzen eta helduentzako Gomikia, Oh Euzkadi eta Euskadi Siux proiektuetan topatu ditzakegu urte horietan.

Olariagak sail ezberdinak sortu zituen, eta Ormaesprayko izenburukoak liburuki batean bildu ziren. 70, hamarkada amaietan eta 80ko hamarkadan atal eta pertsonai finkoak sortu zituen: “Izan ere” eta “Hots” atalak, “Mozorrozko prekontseilari maskaratua”


80. eta 90. HAMARKADAK, KOMIKIGILE BELAUNALDI BERRIA[aldatu]

80. hamarkadan irudigile berriak hasi ziren Argiarako lanean: Joxemi Zumalabek beste lan eta arduren artean 1984an 'Pelix eta Mixerix’ zinta argitaratu zuen, Ramon Agirrek Sapazto izeneko pertsonaia, Zut-ek garaiko politikarien karikaturak egin zituen eta baita Jose Mari Aleman ere.

1986 urtean agertu zen TXT komiki gehigarriaren lehen zenbakia: bertan aritu ziren besteren artean Lope eta Varela, Iñaki Bakedano, Morau kantaria gidoilari gisara, Mattin... HugoPratt-en Corto Maltese eta Winsor McCay-ren Nemo Txikia euskaraz irakurri ahal izan ziren aldizkarian.

Napartheid fanzineko hainbat kidek Argiarekin harreman zuzena izan zuten urte horietan.

Baina aldizkari honetako irakurleei egin zitzaien inkesta batean orri hau gutxien estimatzen zen atala zela izan zen emaitza, eta hori dela eta «TXT» desagertu egin zen. Handik aurrera Asisko, Mattin, Iren, Larra eta Pelman txandaka beste komiki orri bat egiten hasi ziren. 1993 berpiztu zen TXT baina komikirik gabe gurutzegramaz, logika jokoz hitz gezidunez... osatua

Asiskok ‘Gibel Aitzi’ atala sortu zuen eta 1996 apiriletik aurrera ‘Pellot’ saila, Koxemari Larrearekik osatutako Anitx Txintxon (Idorra) lantaldearen emaitza. Albuma urte berean argitaratu zen: I am Pellot, Biba Festa! (Argia, 1996; Koxemari Larrearekin batera)

Asisko Urmenetak Argian proiektu anitz ugari sustatu zituen: Juan Carlos Etxegoien 'Xamar'ekin lankidetzan urte askotan 'Gora Pro Nobis' saila, Markorekin Absurde izenpeko lanak, Olariaga eta Kike Amunarizekin Zazpiak Batman...

1998 urtetik aurrera Marko Armspach-ek 'Errobiko pirañak' saila argitaratu zuen.

Lopek Winston Arizmendi eta Garmountain pertsonaiak sortu zituen Argiarako.


XXI MENDEA KOMIKI ALBUMAK ETA KOMIKIGILE GAZTEAK[aldatu]

Argian komiki istorioak atalka argitaratzeko apostua egin zuen eta gero albumetan bildu ziren istorio guztiak: horrela heldu ziren zaleen eskuetara Asiskoren Gartxot 2003 urtean Marko eta Jokin Larrearekin batera eta ‘Okatxu’ 2010ean Mattin Irigoien eta Adurrekin batera.

2016 urtean 'Altza porru' komiki liburua argitaratu zuten, Jakoba Errekondoren 'Bizibaratzea ekimeren baitan, eta irudigile hauek parte hartu zuten bertan: Ainara Azpiazu Axpi, Asisko, Joseba Larratxe Josevisky, Iñaki Martiarena Mattin, Olariaga, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga eta Zaldieroa

Asisko 2017 artean argitaratu zituen lanak Asiskok eta ondoren Adur Larrea aritu izan da umore grafikoa egiten: irudigintzan Josevisky, Maitane Gartziandia... aritu dira.

Argian Komikigintzarekin lotutako artikuluak eta elkarrizketak maiztasunez argitaratu ohi dira.

Artikuluak idazteaz gain Jon Tornerrek 'Slump doktorearen zaintiratua' bloga elikatzen du xede honekin: "Komikiak eta kirola esaldi berean uztartzeko modurik onena iruditu zait. Arale hiperaktiboaren sortzailea batetik, eta kirolariak aulkira eramaten dituen lesioa bestetik. Funtziona dezake."

Ilustrazioaz, komikigintzaz eta beste mila kontuz aritu ziren Antton Olariaga eta Joseba Larratxe San Telmo Museon egindako mahainguruan. "100 urte ehunka irudi" zen izenburua eta ARGIAren 100 urte hauetan egindako irudiak xehetasunez errepasatu zituzten.

2023 ÑO KOMIKIA[aldatu]

2021ean album ilustratuak sortzeko Biko-teka ikastaroan hirukotea osatu zuten Miren Artetxe, Eli Pagola eta Maitane Gartziandiak.

Galtzagorri Elkarteak Iruñeko Udalaren babesarekin antolatzen du idazleei eta ilustratzaileei zuzendutako Biko-teka tailerra eta bidelagun izaten dituzte Etxepare album ilustratuaren sariaren antolatzaileak ere.

Argiaren webgunean kontatzen denez, "lehenago Miren Artetxeri proposatua zioten komiki bat egiteko lana, honek Maitane Gartziandia ilustratzaileari aipatua zion ordurako eta Eli Pagolarekin ere hitz eginda ziren. Garairako ARGIAk onartua zuen liburua argitaratzeko eskaera." "Iruñean ikastaroak iraun zuen astebete horretan osatu zuten gidoiaren bizkarrezurra. Eszenak proposatu zituzten bi bertsolariek, ilustratzaileak marrazkiak egin eta horiei hitza jartzea izan da azken lana."

2022 urtean Eusko Jaurlaritzako komiki proiektuak diruz laguntzeko lehiaketan sari bat irabazi zuen Gartziandiak.

2023 urteko maiatzean argitaratu du Argiak 'Ño!' komikia eta Ziburuko Liburu Azokan aurkeztu zen: bertan emakume bertsolarien esperientziatik eta esperientziez hitz egingo duen liburua ondu dute Maitane Gartziandia ilustratzaileak eta Miren Artetxek eta Eli Pagola bertsolariek. Argiak elkarrizketatu zituen sortzaile hauek.