«Asisko»: berrikuspenen arteko aldeak
27. lerroa: | 27. lerroa: | ||
[https://bizkaie.biz/1507539519162 2017an Euskal Herriko Sormen sariaren lehen irabazle izendatu zuten Asisko Urmeneta, Lekeitioko Marabili jaialdian]. | [https://bizkaie.biz/1507539519162 2017an Euskal Herriko Sormen sariaren lehen irabazle izendatu zuten Asisko Urmeneta, Lekeitioko Marabili jaialdian]. | ||
− | 2018ko azaroan Asiskok `AztiHitza´ albuma argitaratu zuen, Agosti Xahoren bizitzan oinarritutako komikia. | + | 2018ko azaroan Asiskok `AztiHitza´ albuma argitaratu zuen, Agosti Xahoren bizitzan oinarritutako komikia. Erroa, Gure Berriak, Herrima eta Prefosta elkarteen arteko lankidetzaren emaitza izan zen argitalpena. |
[https://www.etxepare.eus/eu/asisko-urmenetak-euskal-komikigintza-ordezkatuko-du-bruselan Etxepare Institututuaren bitartekaritzaz, 2019ko irailean Bruselan egin zen Fête de la BD komiki azokan parte hartu zuen Asisko Urmenetak]. Aztihitza lana sinatzen egon zen, beste autoreekin batera erakusgai jarri zituzten bere lanak eta bi tailerretan hartu zuen parte. | [https://www.etxepare.eus/eu/asisko-urmenetak-euskal-komikigintza-ordezkatuko-du-bruselan Etxepare Institututuaren bitartekaritzaz, 2019ko irailean Bruselan egin zen Fête de la BD komiki azokan parte hartu zuen Asisko Urmenetak]. Aztihitza lana sinatzen egon zen, beste autoreekin batera erakusgai jarri zituzten bere lanak eta bi tailerretan hartu zuen parte. | ||
41. lerroa: | 41. lerroa: | ||
|- align=left | |- align=left | ||
|[[Fitxategi:2020 asisko sugarren mende.jpg|center|thumb|200px|link=http://www.gureberriak.com/2020/09/02/sugarren-mende/]] | |[[Fitxategi:2020 asisko sugarren mende.jpg|center|thumb|200px|link=http://www.gureberriak.com/2020/09/02/sugarren-mende/]] | ||
− | |'''Gureberriak, | + | |'''Gureberriak, Erroa argitaletxea eta Lapurdi 1609 elkarteen eskutik Asisko Urmenetak "Sugarren mende" komikia argitaratuko du. |
''' | ''' | ||
1525etik 1616ra bitarte Erronkaritik Sakanaraino izan zen sorgin-ehiza du ardatz komikiak. Lapurdin Logroñoko prozesua baino urte bat lehenago ere jazarri zituzten herritarrak sorgin-ehizaren aitzakiapean. | 1525etik 1616ra bitarte Erronkaritik Sakanaraino izan zen sorgin-ehiza du ardatz komikiak. Lapurdin Logroñoko prozesua baino urte bat lehenago ere jazarri zituzten herritarrak sorgin-ehizaren aitzakiapean. | ||
75. lerroa: | 75. lerroa: | ||
|[[2018]] AZAROA [[Fitxategi:2018 aztihitza.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Aztihitza]] | |[[2018]] AZAROA [[Fitxategi:2018 aztihitza.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Aztihitza]] | ||
|[[Aztihitza]] | |[[Aztihitza]] | ||
− | |[[ | + | |[[Erroa]] / [[Gure Berriak]] /[[Herrima]] / [[Prefosta]] |
|[[Asisko]] | |[[Asisko]] | ||
|[[Asisko]] | |[[Asisko]] |
23:09, 3 iraila 2020(e)ko berrikuspena
Asisko Urmeneta Otsoa Errarteko 1965 urtean Iruñean jaiotako komikilaria da.
Wikipediaren arabera, 80. hamarkadan Napartheid fanzinean hasi zuen bere ibilbidea, honen sorkuntzan parte hartuaz ZaldiEroarekin batera . Argia aldizkarian urte askotan kolaborazioak egin ditu, Egunkaria eta Berrian ilustrazio lanak..
Napartheid fanzinearen bidez "Hegoekialde Urruneko Legenda" komikia argitaratu zuen, Arturo Campion Kultur Elkarteak argitaratu zuen "Erraondo"(La Habanako Palma Real Saria) eta Argia aldizkarian agertu ziren ondoren "I'm Pellot, Biba festa" albumean argitaratutuako komikiak.
Argia aldizkarian atalez atal argitaratu eta gero, 2003an "Gartxot" albuma argitaratu zuen (Jokin Larrea eta Marc Armspachekin batera, Adur Larrearen koloreekin; Aiacciuko Komikiaren Nazioarteko 7. Jaialdiaren baitan Korsika Hegoaldeko Kontseilu Nagusiak Ezagutzaren Domina eman zien autoreei) eta 2010ean "Okatxu hegal egiten" (Mattin Irigoienen gidoiaz eta Adur Larrearen koloreztatze lanarekin).
Komikigintzaz gain, Zazpiak Batman kolektiboko kidea izan Kike Amonarriz eta Antton Olariagarekin batera; Mantxut liburuak sortu zituzten eta Euskal Herrian zehar ikuskizunak eskaini.
Negu Gorriak taldearen Borreroak baditu milaka aurpegi diskaren liburukian kanta bakoitza Asiskoren komiki batekin ilustratua dator. Marko Armspach-ekin batera Kutxuflet izenpean Marijane kanta zan! Oskorriren diskarako kantak egin zituen. Pottokaren diskaren azala eta Sagarroi taldearen logoak egin zituen.
2001ean Pernanekin Nora hoa, xirimola? eta 2003an Aitor Txarterinaren marrazkiekin Sugea lilipean liburuak egin zituen.
ETB1 telebista-kateko Mihiluze saioan egon zen karikaturak egiten. Gure kasa programan parte hartzen du ere. Zinemagintzan Juanjo Elordirekin batera Munduaren bira 80 egunetan, doan eta Gartxot, konkista aitzineko konkista filmak zuzendu zituen. Gartxot : konkista aitzineko konkista liburua ere egin zuen Edorta Barruetabeñarekin.
2015eko urtarrilean, Charlie Hebdo Frantziako aldizkari satirikoaren aurka egindako erasoen arira, Berriako Iñigo Astizek solasaldi baterako elkartu zituen Patxi Huarte, Marko eta Asisko Urmeneta marrazkilariak eta euskaraz aldizkari satiriko baten hutsunea zegoela nabarmendu zuten: handik gutxira, urtarrilaren 28an, H28 komiki hilabetekari saretirikoa agertu zen, 2017 urtea bitarte 28 ale eman zituena.
2016ean Jakoba Errekondoren "Altza porru" liburuan parte hartu zuen beste marrazkilari hauekin batera: Ainara Azpiazu, Antton Olariaga, Mattin Martiarena, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga eta Zaldieroa.
2017 urtean Eusklabo Alaiak albuma argitaratu du Gure Berriak komunikabidearen bidez. 2018ko ekainean Els EUSclaus feliços katalanezko bertsioa argitaratu zen (Pol·len Edicions)
Argia aldizkarian kolaboratzaile aritu zen hainbat urtez Gora Pro Nobis atalean, 2017an azken lana argitaratu zuen arte
Xabiroi Ikastolen Elkarteko aldizkarian Horkonpost saila marrazten du eta 2017an "Basolatik berri onik ez" sailaren gidoiaz arduratu da, Joseba Larratxeren marrazkiekin.
2018ko azaroan Asiskok `AztiHitza´ albuma argitaratu zuen, Agosti Xahoren bizitzan oinarritutako komikia. Erroa, Gure Berriak, Herrima eta Prefosta elkarteen arteko lankidetzaren emaitza izan zen argitalpena.
Etxepare Institututuaren bitartekaritzaz, 2019ko irailean Bruselan egin zen Fête de la BD komiki azokan parte hartu zuen Asisko Urmenetak. Aztihitza lana sinatzen egon zen, beste autoreekin batera erakusgai jarri zituzten bere lanak eta bi tailerretan hartu zuen parte.
Asisko Urmenetak 2019ko Euskadi Literatura Saria Ilustrazio modalitatean irabazi zuen Aztihitza komikiari esker.
2019ko azaroan Nabarralderen eskutik "1620 Nafarroa Beheregaina" komikia argitaratu zuen.
Asisko Urmenetak eskuartean duen proiektuetako batean Mireille Fanonekin elkarlanean arituko da, Eusklabo Alaiak komikiko protagonista ziren Robinson Crusoe eta Hazurbeltz tartean direla.
Gureberriak, Erroa argitaletxea eta Lapurdi 1609 elkarteen eskutik Asisko Urmenetak "Sugarren mende" komikia argitaratuko du.
1525etik 1616ra bitarte Erronkaritik Sakanaraino izan zen sorgin-ehiza du ardatz komikiak. Lapurdin Logroñoko prozesua baino urte bat lehenago ere jazarri zituzten herritarrak sorgin-ehizaren aitzakiapean. Gureberriak-ek stand propioa izango du Sarako Biltzarrean aurten ere, eta irailaren 6ean liburua fisikoki oraindik eskuratzeko aukera izango ez den arren, erosteko modua izango dela adierazi du Gureberriakek. |
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2019 | 1620 Nafarroa Beheregaina | Nabarralde | Asisko | Asisko | Euskaraz jatorrizkoa | 2019 11 Azaroa | |
2018 AZAROA | Aztihitza | Erroa / Gure Berriak /Herrima / Prefosta | Asisko | Asisko | Euskaraz Jatorrizkoa | 2018 11 Azaroa | |
2017 | Eusklabo alaiak | Gure Berriak | Asisko | Asisko | Euskaraz Jatorrizkoa | 2017 10 URRIA | |
2010 | Okatxu | ARGIA (Euskal Herriko Artzainak/Kukuxumuxu) | Mattin Irigoien | Asisko
(kolorea Adur Larrea) |
Euskaraz Jatorrizkoa | 2009/2010ean Argia aldizkarian atalez atal | |
2003 11 AZAROA | Gartxot | Komunikazio Biziagoa / Argia / Absurde | Asisko | Marko Armspach (marrazkiak) Jokin Larrea (kolorea) | Euskaraz Jatorrizkoa | 2003ko Maiatzaren 18an Argia aldizkarian hasi ziren argitaratzen zatika eta ondoren argitaratu zen album moduan | |
1996 | I’am Pellot, Biba Festa | Argia | Asisko | Asisko | Euskaraz Jatorrizkoa | Argia aldizkarian hasi ziren komikiak argitaratzen zatika eta ondoren argitaratu zen album moduan | |
1994 | Erraondo | Arturo Campion Kultur Elkartea / IKA | Asisko Arturo Campionen ipuin bat jatorri | Asisko | Euskaraz Jatorrizkoa | 1994 | |
1988 | Hegoekialde urruneko legenda | Napartheid | Asisko | Asisko | Euskaraz Jatorrizkoa | 1988ko neguan hasi zen atalka agertzen Naparthei fanzinean eta ondoren argitaratu zen album moduan |
WEBGUNE ETA SARE SOZIAL PERTSONALAK
* Intzuratik (Eusklabo Alaiak)