Aztihitza

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
IRUDIAN KLIK EGIN ARGITARATZAILEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2018 Azaroa
IZENBURUA AZTIHITZA
ARGITARATZAILEA Erroa / Gure Berriak /Herrima / Prefosta
GIDOIA Asisko
MARRAZKIAK Asisko
JATORRIZKO HIZKUNTZA Euskara
FORMATUA Cartone
TAMAINA ?
ORRIALDE KOPURUA 120
SALNEURRIA 29 €
ISBN 978-84-943216-9-6

AztiHitza Xahoren BioGrafikoa Asisko Urmenetak 2018an sortutako komikia da.

Argitalpenaren arduradunak Erroa argitaletxea, Gure berriak , Herrima elkartea eta Atharratzeko Prefosta Elkartea izan dira; azken hauek Xahoren etxea izan zen Atharratzeko Xaho trinket-ostatuaren faur egungo arduradunak dira: egunkarian hasi zenez "bizkaitar batzuek erosi zuten, eraikinak zuen historia gal ez zedin. Etxea, baina, herriko gazteen esku uztea erabaki zuten jabe berriek, gazteek «nahi zuten eran»." "Erosleek baldintza bakarra jarri zieten herriko gazteei: Xahoren memoria eta izpiritua gorde eta Euskal Herriko txoko guztietan barrena hedatzeko ardura. Hala jaio zen Xahoenea deitzen dioten espazioa"

Asiskok komikiaren aria Xahoenearen berreskuratzearekin lotzen du: Prefostako kide batek, Xilbik, Xahok idatzitako Bidaia Nafarroara liburua irakurtzen hasten da, eta horrela XIX. mendeko Agosti Xaho zuberotarraren biizitza ezagutuko du, baina XXI mendeko Atharratzeko gazteen bizipenekin lotura eginez.

Aipatu beharra dago Erroa argitaletxeak aurretik Adur Larrearen eskutik Gabriel Arestiri buruzko komiki BioGrafikoa argitaratu zuela, eta Gure berriak ekimenak Asiskoren Eusklabo Alaiak argitaratu zuela.

Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu zen Aztihitza komikia azaroaren 22an eta azaroaren 24ean Atharratzeko Xahoenean ekimen berezia antolatu zuten: haurrentzako marrazketa saioa, komikiaren aurkezpen _ilustratu-musikatua", afaria eta Patxi Saizen kontzertua.

Durangoko Azokako Ahotsenean aurkeztu zuen Asiskok Aztihitza komikia.

Asisko Urmenetak 2019ko Euskadi Literatura Saria Ilustrazio modalitatean irabazi zuen Aztihitza komikiari esker. 

Epaimahaiaren aburuz, "komikiaren lengoaiaren mugekin jolasten duen proposamen arriskutsua izateagatik. Bitartekoen ekonomiak estilo pertsonal baten alde jarduten du, eta modu burutsuan erabiltzen da, bi tintei eta horiekin sortzen diren bilbeei ahalik eta etekinik handiena ateraz. Kode bisual honek tonu-balioen eta lerroaren adierazkortasunaren arteko etengabeko jolasa eragiten du, grabatu espresionista alemaniarra eta bere indar komunikatiboa gogora ekarriz.

Bineten bidezko irakurketa bisual narratiboak, edo hondoaren eta binetaren arteko jolasek modu arin eta adimentsuan ekintza eta denbora-espazio desberdinetara zuzentzen dute begirada, eta aniztasun grafikoak eta planoen barietateak markatzen dute istorioaren erritmo animatua

Gai historiko eta dibulgazio-lan baten barruan estilo komiko-umoristikoa erabiltzeak proposamen ausarta egiten du, eta argitalpenak, bere itxuran entziklopediak edo kodize argiztatuak gogora ekartzen dituenak, ausardiaz gordetzen du normalean beste euskarri batzuekin lotzen den modu grafiko bat. Horren ondorioz, obra, bere osotasunean hartuta, liburu objektutzat hartzen da, non komikiak eta umoreak komunikazio- eta ikus-hizkuntza gisa duten balioa nabarmentzen den."