Ian Nose

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Ian Nose izenaren atzean 1984 urtean Oñatin jaiotako Ioannes Busca dago: arkitektura ikasketak egin zituen, marrazkilaria eta diseinatzailea da, bideo lanak egin ditu... Madrid, Mexiko D.F eta Puerto Ricon bizi izan da, eta gaur egun Philadelphian bizi da. Aaron anaiarekin batera Laino mehe komikizaleon ataria jarri zuen martxan eta Ioannesek webgunearen logoa diseinatu zuen.

Euskaraz,ingelesez, gazteleraz eta katalanez argitaratzen ditu bere lanak,formatu digitalean eta plataforma ezberdinetan (Facebook, Instagram, tumblr, Twitter, Frozeen...) eta bilduma moduan eskuragarri daude Amazon bidez digitalean eta paperean. [http://news.ahabi.net/2018/06/frozeen-ian-nose-update.html?m=1 Argitaraturako komikien agin bat ere irakurgai dago Frozen webgunean. ] Bere webgunean egindako lanen informazio zabala du: 1997 urtetik egindako komiki batzuk ikusi daitezke bertan.

2011 urtetik 2015 urterarte EdFramed izeneko eguneroko komiki zinta egin zuen jarraikortasunez eta ondoren ale bakanetan agertu izan da.

EdFramed saileko lehen bilduma 2016ko maiatzean argitaratu zuen eta 2011ko azarotik 2012ko urtarrilera egindako zintekin osatu zuen. Bigarren bilduma 2016ko abuztuan argitaratu zuen, eta 2015eko lehen 3 hilabeteetako zintak jasotzen dira bertan. Euskaraz,ingelesez eta gazteleraz liburuki bana eskuratu daiteke, bakoitzean 58 zinta jasotzen direlarik. 2015eko irailean ekin zion 3. denboraldiko zintak argitaratzeari eta 2018an argitaratu zen bilduma. 2020ko martxoaren 26tik ekainaren 23ra astez aste, COVID19 pandemia garaia gaitzat hartuta argitaratutako zintak bilduma batean jaso zituen 2020ko abuztuan, sailaren 4. liburukian.

2015 urtearen amaieran,Espainiar Estatuko hauteskunde orokorrak gaitzat hartuta, "Antxitxiketan lasterketa demokratikoa" saila hasi zuen Facebook, Instagram eta Frozeen atarietan komikiak argitaratuaz. Abenduaren 28an ekin zion bigarren atalari. Bi Lan hauen bildumak hurrenez hurren 2016 eta 2017 urteetan argitaratu zituen.

2017ko martxoan "Non Legimus: The War of The Words" komikia argitaratu zuen, Gabriel Alejandroren gidoiarekin, eta Puerto Ricoko Bayamón-en ospatu zen Tintero Comics jaialdian aurkeztu zen: ingelesez,euskaraz, gazteleraz eta katalanez eskuragarri jarri zen.


2018ko Veneziako Arkitektura Bienaleko Espainiako pabilioiean ikusgai jarri ziren Ian Noseren bi lan:

Batetik Antxintxiketan: Lasterketa demokratikoa komikiko euskarazko bertsioaren formatu handiko 25 panelekin erakusketa osatu zen.

Bestetik, Edframed sailaren hasierako zinta batzuk ere ingelesez egon ziren ikusgai.

Ian Nosek ingelesez eman zuen berria eta Bizkaie atarian euskaraz kontatu zuten. Deia egunkariak elkarrizketa egin zion.

2018an ere "Puerto Ricon ere egiten du euria" komikia argitaratu zuen eta Ed Framed sailaren 3. liburukia.

Ian Noseren lanak bataz beste 24 orrialdetakoak izaten dira, paperean edo digitalean eskuratu daitezkenak.

2020ko martxoaren 26tik ekainaren 23ra astez aste, COVID19 pandemia garaia gaitzat hartuta argitaratutako zintak bilduma batean jaso zituen 2020ko abuztuan, sailaren 4. liburukian.

AUTOREAREN LANAK EUSKARAZ[aldatu]

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2020 08 ABUZTUA
2020 edframed 4.jpg
Ed Framed 4 Egilea editore/Ahabi Comics Ian Nose Ian Nose Edizio eleanitza 2020ko martxoaren 26tik ekainaren 23ra astez aste argitaratutako zintak
2018 ABENDUA
Ed framed 3.png
Ed Framed 3 Egilea editore/Ahabi Comics Ian Nose Ian Nose Edizio eleanitza 2015eko irailetik 2018 urtea barne argitaratutako zintak
2018 03 MARTXOA
2018 puertoricon.jpg
Puerto Ricon ere egiten du euria Egilea editore/Ahabi Comics Ian Nose Ian Nose Edizio eleanitza 2018ko martxoan
2017 03 MARTXOA
Hitzen gerra.JPG
Non Legimus: Hitzen gerra Egilea editore/Ahabi Comics Gabriel Alejandro Ian Nose Edizio eleanitza Euskarazko edizioa Ekhi Galdos 2017 03 Non Legimus: The War of The Words, Puerto Rico
2017 07 UZTAILA
Antxintxinketan.JPG
Antxintxiketan, lasterketa Demokratikoa 2 Egilea editore/Ahabi Comics Ian Nose Ian Nose Edizio eleanitza 2015ean Internet sarean eta 2016ean paperean eta formatu digitalean 9 orrialde gehiagorekin
2016 12 ABENDUA
2016 antxintxiketan.jpg
Antxintxiketan, lasterketa Demokratikoa 1 Egilea editore/Ahabi Comics Ian Nose Ian Nose Edizio eleanitza 2015ean Internet sarean eta 2016ean paperean eta formatu digitalean
2016 8 ABUZTUA
Ed framed 2.JPG
Ed Framed 2 Egilea editore/Ahabi Comics Ian Nose Ian Nose Edizio eleanitza 2015eko urtarriletik martxora argitaratutako zintak
2016 5 MAIATZA
Ed framed 1.JPG
Ed Framed 1 Egilea editore/Ahabi Comics Ian Nose Ian Nose Edizio eleanitza 2011 azarotik 2012ko urtarrilera argitaratutako zintak