Ed Framed 1

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
IRUDIAN KLIK EGIN ARGITARATZAILEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2016 Maiatza (2015eko urtarriletik martxora argitaratutako zintak)
IZENBURUA Ed Framed 1
ARGITARATZAILEA Egilea editore / Ahabi Comics
GIDOIA Ian Nose
MARRAZKIAK Ian Nose
JATORRIZKO HIZKUNTZA Euskaraz
FORMATUA Paperezko edizioa Grapatua, digitalean eskuratu daiteke ere
KOLOREA Txuri Beltzean
TAMAINA 15.25×15.25 zm
ORRIALDE KOPURUA 50
SALNEURRIA 4.95€
ISBN 978-1517369101

Ian Nose izenaren atzean 1984 urtean Oñatin jaiotako Ioannes Busca dago: arkitektura ikasketak egin zituen, marrazkilaria eta diseinatzailea da, bideo lanak egin ditu, Puerto Ricon bizi izan da eta gaur egun Philadelphian bizi da.

Euskaraz,ingelesez, gazteleraz eta katalanez argitaratzen ditu bere lanak,formatu digitalean eta plataforma ezberdinetan (Facebook, Instagram, tumblr, Twitter, Frozeen...) eta bilduma moduan Amazon bidez digitalean eta paperean.

Bere webgunean egindako lanen informazio zabala du: 1997 urtetik egindako komiki batzuk ikusi daitezke bertan,

2011 urtetik 2015 urterarte EdFramed izeneko eguneroko komiki zinta egin zuen jarraikortasunez eta ondoren ale bakanetan agertu izan da.

EdFramed saileko lehen bilduma 2016ko maiatzean argitaratu zuen eta 2011ko azarotik 2012ko urtarrilera egindako zintekin osatu zuen. Bigarren bilduma 2016ko abuztuan argitaratu zuen, eta 2015eko lehen 3 hilabeteetako zintak jasotzen dira bertan. Euskaraz,ingelesez eta gazteleraz liburuki bana eskuratu daiteke, bakoitzean 58 zinta jasotzen direlarik.